domingo, 29 de abril de 2018

KRONIKA PAGOETA 2018-04-22

EUES




KRONIKA PAGOETA 2018 -04-22


Eguzkia goiz goizetik azkenik! Bazen garaia!!
Zorabio eta hutsegite batzuren ondoren 10,00etan, geldituta geunden bezala, bertan geunden Iturrarango atean denak prest, txikiak ogia egiten ikasteko eta helduok Agorregiko Burdinolarako bide “luzea” egiteko.


Nire ibileren-kideak, txangoa antolatu eta gero, “bakarrik utzi” arren, zuetako askok laguntza eskaini zenidaten berehala. Beraz, batzuk txikiekin geratu ginen bitartean besteek mapa eta giden azalpenak jarraituta Burdinolarako bideari ekin zioten.. Eskerrik asko denoi!!

Behin munduko elikagai zaharrenari, eta onenetariko bati buruzko teoria bereganatuta: nola egiten den, haren osagaiak… praktikarekin hasi ginen. Gutako bakoitzak, bai txikiak zein zaintzaileok, bagenuen orea prest mahai gainean nahi izan genuen forma emateko. Eredu batzuk ikusi ondoren norberak gehien gustatu zitzaiona aukeratu zuen: barraskiloak, loreak, bihotzak, opilak… Gidak, oso jatorrak eta eraginkorrak, eman zieten azken ukituak eta gero labeko erretiluan sartu genituen.


Bitartean geure mendizale handiak, inongo arazorik gabe eta espero genuen baino askoz azkarrago Burdinolara iritsi ziren. Beraz, txikien taldekoak, bidexka hartu genuela, Agorregira iritsi ginenean hamaiketakoa hartzeko ere denbora izan genuen aitzinean burdinola eta errota nola funtzionatzen zuten ikusi baino lehenago.

Hurrengo asteburuan bisitarik egongo ez zenik beste talde handi batekin partekatu behar izan genuen bisita eta bitan banandu ginen berriz, oraingoan hizkuntzaren arabera: euskara eta erdarako taldeak osatuz.

Baliteke txikientzat hasierako azalpena luzeegia izatea baina behin ikusita errota eta batez ere burdinolaren “mailu erraldoia” martxan kexa guztiak bukatu egin ziren.

Bien bitartean nahi izan zuenak “ur-jauziz” eta urmaelaz, non igeltxo pare bat ikusi genituen, goza ahal izan zuen.


Euskarako kideak lehenago bukatu genuenez eta ia txiki guztiak bertan zeudenez gorantz abiatu ginen ahalik eta azkarren Iturraranera iritsi ahal izateko gure opilak ikusteko.

Malda gora izanda ere txikienei abestuz eta hizkimizkiz laburra ere iruditu zitzaien bidea.
Eta geure opilak eman zizkigutenean, izugarrizkoak gainera, nahiz eta jangura izan, egon zen ba baten bat itxaron zuena haren gurasoak iritsi arte erakutsi ahal izateko puska txiki bat ere jan gabe. Zein polittak diren!!

Behin bisita zein ibilaldia bukatuta gehienek zakote-ontzia atera eta bertan gelditu zineten bazkaltzen eguzkia aprobetxatuz. Pena txango guztietan ez dugula hainbeste zorte!


Ba hauxe izan zen dena, mila mila esker denoi, zuen laguntzagatik eta baita pasa genuen egun zoragarriarengatik.
Espero dezagun hurrengoan den-denok egotea prest jada eta ea Lorentzo laguntzeko prest dagoen ere!

Hurrengo Maiatzak 13an ikusiko dugu elkar kurtso honetako azken txangoan. Argazki-Rallya Donostia kultura eta Altzako Mintegiaren eskutik. Izena eman duzuenek ere Munduko arrozak dastatzeko aukera izango duzue gero eskolako Oleta eraikineko patioan.
Bertan ikusiko!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario