martes, 27 de noviembre de 2018

ABENDUAK 2. URGULL.

EUES
ABENDUAK 2 . URGULL. MOTA GAZTELUA

Azken orduko aldaketa dela eta, beste baterako utziko dugu Getariako Cristobal Balenziagako Museoko antolatutako bisita.
Plan B moduan ikasurte honetako bigarren irteerak gure Donostiako Urgull mendira eramango gaitu Mota Gazteluan dagoen istoriaren etxea, eta “Sagrado Corazón” ezagutzeko.

Gehienok ezagutu arren, Urgull zoragarria da eta beti zerbait berria aurkituko dugu: kanoiak, Sagrado Corazón, leotzak, zuloak, ingeleseko hilerria, danborrada…eta nola ez istoriaren etxea. Gure mendizale txikiak gozatzeko leku ezin hobea.

Goraino igotzeko bide ezberdinak daude, batzuk gurpil aulkiekin igotzeko errezagoak, baina denek daukate eskailera atal bat do bestea

IRTEERA
10:00 tan Zuloaga enparantza (San Telmo Museoa)

PRECIO

Doainik

Antolakuntzarako, mesedez azaroaren 30a baino lehen, izena ematea eskatzen dizuegu

FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ
TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA AZAROAK 30, OSTIRALA

krakoleta@gmail.com krakoleta.blogspot.com


IZENA EMATEA

TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA

AZAROAK 30, OSTIRALA


krakoleta@gmail.com

BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:




Online inskripzioa


viernes, 16 de noviembre de 2018

ALTZO HANDIA KRONIKA. 2018/10/28

EUES


ALTZOKO HANDIAren KRONIKA 2018/10/28.

Iritsi zen, azkenik, aurtengo lehenengo irteera, eta ohitura ez galtzearren, zerura begira aritu ginen aste osoan. Hau pazientzia gurea!!
Baina egia esateko, asko sufritu eta gero, eguraldi dezente izan genuen: zaparrada bat ateratzear geundela eta oraindik frontoian harrapatu gintuena eta ezer gehiago bazkal ordura arte. Beraz, ezin gara kexatu…
10.30etan geratu ginen Altzoko Interpretazio Zentroan, ordu aldaketarekin inongo nahasketarik gabe baina azken orduko baja batzuekin bertan elkartu ginen. Hurrengoan itxaroten zaituztegu!
Ibilbideak erraldoiaren baserria, altuera markatzen zuten eliza eta frontoia, non Handiaren tamaina naturaleko estatua dagoen. Beraz, Migel Joakinen istorioa banatu eta gero eta Iñakiri esker (bidea ezagutzen zuena zen) baserrirantz abiatu ginen.
Kanpotik bakarrik ikus daiteke baina 63ko abarka erraldoia probatzeko aukera izan genuen. Txiki guztiek eta hainbat aitatxok eta amatxok han sartu genuen bota. Egundokoa benetan!!
Hortik bide luzea hartu nahi genuen elizara iristeko baina kartelak argiegi ez zeudela eta beste batean bidea moztuta zegoela jartzen zuela, ez dakit zenbat denbora pasa genuen atzera eta aurrera nora joan jakin gabe. A ze antolakuntza!!
Zorionez, nahiko azkar adostu ginen eta errepide tartetxo bat hartu eta gero ibilbideko bidea aurkitu genuen berriz.
Behin elizan, eta batzuk neurketak egiaztatzen zituzten bitartean, hamaiketakoa hartu genuen malda gorarako indarrak hartzeko. Eskerrak astotxoak, oilarrak etabarrak ikusi genituela bidetik! Horrela askoz arinago egin zitzaigun aldapa.
Azkenean, uste baino azkarrago iritsi ginen frontoira eta bertan Handiarekin talde zein familia argazkiak egiteko aprobetxatu genuen. Batzuei ez iruditu arren 2,42 zm. altuera zuela!
Eta horrela txangoa amaitutzat eman genuen arren, familia batzuk bazkaltzen gelditu ginen bertan eta handik ibili ginen: eskalada-murruan, eskupilotan, soka saltoan… aritu ginen arratsaldeko lehenengo ordura arte.
Laburbilduz, oso kurtso hasiera ona!! Zer ekarriko ote digu hurrengoak… Abenduak 2an Balentziaga Museoan itxaroten zaituztegu.
Eskerrik asko denoi eta bertan ikusiko!!



lunes, 22 de octubre de 2018

ALTZOKO HANDIA URRIAK 28

EUES



Mendizaleok:
Ongi etorri aurtengo lehenengo ateraldira!
Oraingoan Altzora hurbilduko gara. Jarraituko dugun ibilbideak, herriko hainbat lekuren bidez, “Handia”ren istorioa hobeto ezagutzeko lagunduko gaitu.
Horretarako ALTZOKO PLAZAN eta 10,15etan geldituko gara. Bertan kotxeak utzi ahal izango ditugu arazorik gabe.


BISITA
10,30etan aterako gara herriko enparantzatik eta 2 orduko iraupena, gutxi gora behera, izango du.
Erne ibili, LARUNBAT HONETAN ORDU ALDAKETA DAGOELA!!

PREZIOA
DOAN

BAZKARIA

Eguraldiaren arabera txokoren bat aurkituko dugu bertan bazkaldu ahal izateko.
Euria eginez gero Altzon badago frontoi estalia.

FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ



TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA URRIAK 25 OSTEGUNA

krakoleta@gmail.com krakoleta.blogspot.com


IZENA EMATEA

TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA

URRIAK 25 OSTEGUNA


krakoleta@gmail.com

BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:




Online inskripzioa


domingo, 6 de mayo de 2018

2018/05/13 ARGAZKI RALLIA

EUES


Igande honetan berriz, Casares Kulturetxeak eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak antolatzen duten Argazki Rallian parte hartuko dugu. Helburua, geure auzoko inguruneak ezagutzera zein argazkigintza sustatzea da.
1.- IZEN-EMATEA. Ondorengo erara egin dezakezu doan: Helduak eta haurrak.

2.- PARTE-HARTZAILEAK. Argazkilaritza maite duen eta kamara digitala ala teléfono mugikorra, duen edonork parte har dezake.
A Kategoria: Helduak (15 urtetik aurrera).
B Kategoria: Haurrak (14 urte arte).

3.- IBILBIDEA
Irteera izango da 10:00etan UBA aterpetxetik eta Ametzagaina parkean izango da. 11:30etan parte-hartzaile guztiek hamaiketako bat gozatzeko aukera izango dute parkean.

Lehiaketaren egun berean, 10:00 etatik 10:45tara, haur tailer bat egingo da interesa duten umeentzako. Bertan argazkigintzaren oinarrizko nozioak azalduko dira. Parte-hartzaileek Argazkilari Elkarteko monitoreen laguntza izango dute, sortzen zaizkien zalantzak argituko dizkiete eta argazkiak nola hartu azalduko diete.

4.- GAIAK. Lehiaketaren leitmotiv-ak natura eta paisaia dira, gure gertueneko ingurunean. Esparru horren barruan, bost gai emango dira lehiaketaren egun berean ibilbidearen hasieran.

5.- ARGAZKIEN FORMATUA ETA ENTREGATZEA.
Lehiaketaren egunean hartuak izan beharko dira, bertan zehaztutako ordutegiaren barnean eta proposatutako
ibilbidean. Errealizazioa, originaltasuna, berezkotasuna edota egokitasuna balioetsiko dira. Ondorioz, argazkiak ateratzeko ez da beharrezkoa kamera garesti edo ekipamendu sofistikatua edukitzea. JPG formatuan aurkeztuko dira, gutxieneko konpresioan, gehienezko kalitatea (gutxienez 2 megapixel, gehienez 5 megapixel). Argazkiak editatu daitezke, baina ezingo da kanpoko elementurik erantsi.
Rallia egingo den egunean idatzi bat banatuko digute non argazkiak bidaltzeko emaila zein data agertuko diren.

6.- EPAIMAHAIA. Entitate antolatzaileen eta Gipuzkoako Argazkilarien Elkarteko kideek osatutako epaimahaiak
argazkiak ebaluatuko dituzte. Epaitza apelaezina izango da eta, maiatzaren 25ean jakinaraziko da.

7.- SARIAK.

A Kategoria: Gai bakoitzeko irabazleak trofeo bat jasoko du. (+14)
B Kategoria: Parte-hartzaile bakoitzari opari bat emango zaio. (-14 urte)
Egile bakoitzak sari bakarra aukeratu ahal izango du. Antolatzaileek saridunei jatorrizko artxiboak eskatzeko ahalmena gordetzen dute.

8.- ERAKUSKETA ETA SARI BANAKETA. Saridun egileei pertsonalki abisatuko zaie, behin sailkapena ezagututa.
Irabazi duten argazkiak eta haur kategoriko argazkien lagin bat ikusgai izango dira Tomasene Kultur Etxean. Maiatzaren 25an, ostirala, 19:00etan sari-banaketa ospatuko da. Lan irabazleak eta hautatutakoak proiekzio batean ikusi ahal izango dira eta luntx txiki bat eskainiko da bertaratzen direnentzat.


BAZKARIA


FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ Aurtengo azken ateraldiarekin batera “Munduko Arrozak” Herri Bazkarian parte hartzeko gonbidatu nahi zituztegu.
Oletako Patioan. 13:30atik aurrera
14:00. HERRI BAZKARIA. Familia bakoitzak ondorengoak ekarri beharko ditu:
--“Piknik” egiteko beharrezkoa izango den guztia: Zuen senideentzako prestatutako arroza eta elkarbanatzeko 4/6
errazio gehiago
-- Mahai-tresnak, ogia, platerak, edaria, ahozapiak, azkenburukoa, etab.
-- Horri bat non zuk prestatutako arrozen OSAGAIAK zein jatorrizko herrialdea agertuko diren.
15:00etik17:00era.

 Adin guztientzako nazioarteko jolasak eta ekintzak.
 Krakoletako dominen banaketa.

IRTEERA


UBAKO Aterpetxean, Ametzagaina parkean, elkar ikusiko dugu goizeko 10,00etan.


EZ AHAZTU ARGAZKI-KAMERA!!!

TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA

MAIATZAK 9 ASTEAZKENA


krakoleta@gmail.com

BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:





Online inskripzioa


domingo, 29 de abril de 2018

KRONIKA PAGOETA 2018-04-22

EUES




KRONIKA PAGOETA 2018 -04-22


Eguzkia goiz goizetik azkenik! Bazen garaia!!
Zorabio eta hutsegite batzuren ondoren 10,00etan, geldituta geunden bezala, bertan geunden Iturrarango atean denak prest, txikiak ogia egiten ikasteko eta helduok Agorregiko Burdinolarako bide “luzea” egiteko.


Nire ibileren-kideak, txangoa antolatu eta gero, “bakarrik utzi” arren, zuetako askok laguntza eskaini zenidaten berehala. Beraz, batzuk txikiekin geratu ginen bitartean besteek mapa eta giden azalpenak jarraituta Burdinolarako bideari ekin zioten.. Eskerrik asko denoi!!

Behin munduko elikagai zaharrenari, eta onenetariko bati buruzko teoria bereganatuta: nola egiten den, haren osagaiak… praktikarekin hasi ginen. Gutako bakoitzak, bai txikiak zein zaintzaileok, bagenuen orea prest mahai gainean nahi izan genuen forma emateko. Eredu batzuk ikusi ondoren norberak gehien gustatu zitzaiona aukeratu zuen: barraskiloak, loreak, bihotzak, opilak… Gidak, oso jatorrak eta eraginkorrak, eman zieten azken ukituak eta gero labeko erretiluan sartu genituen.


Bitartean geure mendizale handiak, inongo arazorik gabe eta espero genuen baino askoz azkarrago Burdinolara iritsi ziren. Beraz, txikien taldekoak, bidexka hartu genuela, Agorregira iritsi ginenean hamaiketakoa hartzeko ere denbora izan genuen aitzinean burdinola eta errota nola funtzionatzen zuten ikusi baino lehenago.

Hurrengo asteburuan bisitarik egongo ez zenik beste talde handi batekin partekatu behar izan genuen bisita eta bitan banandu ginen berriz, oraingoan hizkuntzaren arabera: euskara eta erdarako taldeak osatuz.

Baliteke txikientzat hasierako azalpena luzeegia izatea baina behin ikusita errota eta batez ere burdinolaren “mailu erraldoia” martxan kexa guztiak bukatu egin ziren.

Bien bitartean nahi izan zuenak “ur-jauziz” eta urmaelaz, non igeltxo pare bat ikusi genituen, goza ahal izan zuen.


Euskarako kideak lehenago bukatu genuenez eta ia txiki guztiak bertan zeudenez gorantz abiatu ginen ahalik eta azkarren Iturraranera iritsi ahal izateko gure opilak ikusteko.

Malda gora izanda ere txikienei abestuz eta hizkimizkiz laburra ere iruditu zitzaien bidea.
Eta geure opilak eman zizkigutenean, izugarrizkoak gainera, nahiz eta jangura izan, egon zen ba baten bat itxaron zuena haren gurasoak iritsi arte erakutsi ahal izateko puska txiki bat ere jan gabe. Zein polittak diren!!

Behin bisita zein ibilaldia bukatuta gehienek zakote-ontzia atera eta bertan gelditu zineten bazkaltzen eguzkia aprobetxatuz. Pena txango guztietan ez dugula hainbeste zorte!


Ba hauxe izan zen dena, mila mila esker denoi, zuen laguntzagatik eta baita pasa genuen egun zoragarriarengatik.
Espero dezagun hurrengoan den-denok egotea prest jada eta ea Lorentzo laguntzeko prest dagoen ere!

Hurrengo Maiatzak 13an ikusiko dugu elkar kurtso honetako azken txangoan. Argazki-Rallya Donostia kultura eta Altzako Mintegiaren eskutik. Izena eman duzuenek ere Munduko arrozak dastatzeko aukera izango duzue gero eskolako Oleta eraikineko patioan.
Bertan ikusiko!!



KRONIKA MARCHA NORDICA ASPANOGI

EUES


KRONIKA MARCHA NORDICA ASPANOGI 2018-03-25


OTSAILAK 25EKO KRAKOLETAKO ASPANOGIREN ALDEKO MARTXAREN KRONIKA


ASPANOGIK antolatutako ipar martxa “ofiziala” otsailak 18an izan zen eta Krakoletak parte hartu behar zuen baina Altzako inauteriekin bat egiten zuenez eta gure txikitxo askok parte hartzen dutenez, geure martxa aste bat atzeratzea erabaki genuen.

80 mendizale inguru elkartu ginen goizeko 10:00etan Sagüeseko zelaigunean hotz pixka batekin baina euririk gabe.

Irteeran, Vero, ASPANOGIREN izenean, ipar martxan parte hartzaileei banatu zieten motxila berdina eman zigun denoi. Eskerrik asko! Ilusio handia egin zigun detaile handia. Eta denok prest, motxilak soinean eta txarteletan zigilua jarrita martxari ekin genion.



Markel Txapeldunaren ikurrinarekin, batzuk patineteekin, beste batzuk txirringaz eta gehienok oinez, marea laranjaz bete genuen Zurriola hasiera batean eta Pasealeku Berria gero. Egia esateko zein hiri politta dugun eta konpainia onean geroz eta zoragarriago.

Nautikoan taldea biltzeko eta zaldainean argazki bat egiteko aprobetxatu genuen. Kontxan geundela eguzkia atera zen azkenik eta alaiago jarraitu genuen.


Martxa Haizearen Orrazian bukatzen zen, non geure txikitxoek primeran pasa zuten haize-zurrustekin jolasten, nahiz eta baten bati praka busti. Hori zen haizea, hori!


Denok iritsita berriz bildu ginen eta Verok “Markel Txapeldun”-aren dominak banatu zituen geure mendizale txikien artean. Aurten lasterketarik egongo ez denik martxa omenaldi txiki bat bihurtu zen. Eskerrik asko Vero eta Adriani. Oso une politta izan zen aldi berean aprobetxatu baikenuen denon artean bildutako dirua, 231 € guztira, ASPANOGI elkarteari emateko.

Eta behin paseoa bukatuta, eta eguraldi zoragarriarekin, norberak bere bidea hartu zuen eta irteera bukatutzat eman genuen.

Hitz batez, atsegin handiz burututako martxa helburu on batekin, egun zoragarriarekin eta konpainia ezin hobean! Hau gozamena!

Apirilak 22an Pagoetan elkartuko gara non burdinola ikusiko dugun eta geure txikitxoek ogia egingo duten. Bertan ikusiko!!
Eskerrik asko!!





viernes, 13 de abril de 2018

2018/04/22. FERRERIA PAGOETA.

EUES


PARQUE ITURRARÁN – OGI TAILER ETA FERRERIA  22 ABRIL
Mendizaleok:

Irteera honean geure txikitxoek OGI TAILER batean hartuko dute parte gu inguruneak ezagutzen ditugun
bitartean. Haiek bukatu bezain pronto, eta behin ogi opilak labean sartuta, denok batera Agorregiko
Burdinolarako bisita gidatua egingo dugu.

Horretarako 9,45 etan geratuko gara Pagoetako Parke Naturalean (Aia).

http://www.iturraran.org/

BISITA
10,00etatik– 11,00ak arte Ogi tailerra ∙ 4 urte gorako UMEAK SOILIK

11,00etatik – 13,00ak arte Agorregiko Burdinolarako Bisita

13,00etan Iturraranera bueltatuko gara ogiak jasotzera!

PREZIOA
4 urte gorako haurrak: 5 €
3 urte eta beherakoak zein helduak: DOAN

BAZKARIA

Eguraldiaren arabera zelai batzuk daude bertan bazkaldu ahal izateko.

FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ
TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA APIRILAK 18 ASTEAZKENA

krakoleta@gmail.com krakoleta.blogspot.com


IZENA EMATEA

Izen-ematea burutzeko DERRIGORREZKOA IZANGO DA, EZARRITAKO EPEAN, ZENBATEKO DOIA GUTUNAZAL BATEAN SARTU ETA TUTOREARI EMATEA

TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA

APIRILAK 18 ASTEAZKENA


krakoleta@gmail.com

BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:





Online inskripzioa


miércoles, 21 de febrero de 2018

MARCHA SOLIDARIOA ASPANOGI

EUES


BISITA:

MARTXA SOLIDARIOA (ASPANOGIren onerako) OTSAILAK 25
IBILALDIA
Igande honetan, auzoko inauteriak zirela eta atzeratu behar izan genuen ASPANOGI (Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea)ren onerako egingo den martxa solidarioan parte hartzeko geldituta gaude.
Helburua da, itsasaldeko bidea hartuta Sagüeseko zelaigunetik Haize orraziaren arteko 6 kilometroak burutzea.
Oraingoan, ibilaldiaz, eguraldi polittarekin dirudienez, gozatzeaz gain, geure pirata txiki guztiei laguntzearen poza sentituko dugu.
ANIMA ZAITEZTE!!

IRTEERA
Sagüeseko parkean 10,00etan elkartuko gara. Ahal duzuen guztiok ekar ezazue, mesedez:
MARKEL TXAPELDUNAREN KAMISETA LARANJA



TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA
OTSAILAK 22 OSTEGUNA
krakoleta@gmail.com krakoleta.blogspot.com


Iraupena: Sagüeseko parkean 10,00etan elkartuko gara. Ahal duzuen guztiok ekar ezazue, mesedez:
MARKEL TXAPELDUNAREN KAMISETA LARANJA.


PREZIOA


PREZIOA
3 urtetik aurrera (barne): 3 € / pertsonako

Aspanogik oparitxo bat eskainiko dio geure mendizale txikiei
Jasotako %100a ASPANOGIK jasoko du.


TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA

OTSAILAK 22 OSTEGUNA


krakoleta@gmail.com

BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:





Online inskripzioa


domingo, 7 de enero de 2018

KRONIKA MIRANDAOLA OLENTZERO 2017-12-03

EUES


KRONIKA OLENTZERO MIRANDAOLA

Aurtengo bigarren irteerak, irailetik erreserbatua, Legazpira eraman gintuen. Mirandaolako Burdinolara hain zuzen ere Olentzero ikusteko.

Eman ziguten aukera bakarra abenduak 2a, larunbata, eta bi txandatan: 18,00retan eta 19,00retan izan zen. Hori dela eta zalantzan egon ginen, egiteko ala ez. Beste urteko esperientziak antolakuntza gogorra eta neketsua izaten zela esaten zigun baina beste aldetik familiek, batez ere Harri Berrikoek, asko eskertzen duten irteera zen. Aurten gainera ilunduta egongo zen eta ezin izango genuke hainbeste gozatu baina tira edozer geure mendizale txikien ilusioa areagotzeagatik.

Hala ere, eta suposatzen genuen bezala, gehiegizko kopurua bete genuen, 140 kide eta zorionez inor ez zen bisitarik geratu. Hala nola ere taldeak osatu genituen.

Ohitura ez galtzearren, eguraldia ere geure irteeretan beti presente. Oraingoan alerta laranja-egoeran geunden elurra zela eta, eta minuturo aritu behar izan genuen errepideen egoeraren berri ematen. 40 zm. Altuerako elurra asko da geure familientzat… baina aldi berean oso erakargarria ere.

Egia esateko Olentzero elurrez inguratua ikusteak xarma zuen ere. Arazoa zen bertan bera utziz gero ezin zela atzeratu beste egun baterako. Data guztiak hartuta baitzeuden horrelako talde handi batentzat. Beraz aurrera ala geldiarazi hortxe zegoen koska.

15,00etan azkenik errepideak garbi garbi zeudela esan ziguten eta trenean joateko arazorik ez…. Beraz, harantz abiatu ginen, ilusioz beteta, eskutitzak soinean eta hotzetik babesteko arropa aproposenarekin.


Eta egia esateko, hainbeste atsekabek eta kezkek pena merezi izan zuten. Horrelako leku magikoa eta elurtuta Gabonekin lotzen dugun geure ametsetako munduan murgildu gintuen…

Itxaronaldia zein urduritasuna berehala pasa zitzaizkigun elurreko panpinak eta bolak egiten, jolasten…. Batzuentzat gainera lehenengo aldia ikusten zutela! Zoragarria benetan!!

Bisita Museoan hasten zen non geure gida gazteak, erraztasunez eta interes handiarekin ikatza eta Olentzeroren istorioa kontatu zigun.

Jakinaren gainean ez bageunden Olentzero ikazkina da. Bai, bai, ikazkina, barbakoetan erabiltzen den bezalakoa… Eta nola sortzen da ikatza? Ba makil/enbor handi bat sartu behar dugu lurrean eta haren inguruan enbor asko kokatu sumendia izango balira bezala, txondorra hain zuzen ere. Zer gertatzen da orduan sua pizten badugu? Ikatza sortuko al da?... ba ez. Sua piztuko bagenu San Juan sua sortuko genuke, besterik ez. Ikatza sortzeko txondorra belar eta lokatzez egindako nahaste batekin estali behar dugu. Behin estalita, azpitik piztu eta pixkanaka pixkanaka erreko denean…. Magia! Egurra ikatz bihurtzen da.


Momentuz dena argi. Baina orduan Olentzero ikazkina bada… zergatik ekartzen dizkigu opariak? Hona hemen kontatu ziguten istorioa…. Olentzero mendian bizi da bere astotxo Napoleonekin.

Egun batean Napoleon eztarriko minez gaixotu egin zen eta Olentzerok ezin izan zuen herrira jaitsi. Herriko haurrek Olentzerori lagundu nahi izan zioten eta Napoleon sendatzeko eztiz eta belarrez egindako kataplasma batekin bertaratu ziren Olentzeroren etxean. Kataplasma eraginkorra izan zen eta Napo sendatu egin zen. Haurren jokabidea eskertzeko Olentzerok eta Mari Domingik haien magia erabiltzea erabaki zuten Euskal Herriko ume guztiei opariak bidaltzeko.
Baina magikoak izan arren ezin dugu nahi dugun guztia eskatu, bestela norbait geldituko litzateke oparirik gabe eta hori ez dago batere ondo.

Esan zigutenez Olentzerori ongi jatea gustatzen zaio… baina denetatik. Hau da utz diezaiokegula fruta, pila bat gustatzen zaiona, eta ez esnea eta gailetak bakarrik. Napoleonentzat, berriz, belarra eta azenarioak eta Mari Domingirentzat, antolatzailea izanda, edozer gauza… (Ferrero Rocher bat, adibidez).

Eta kontakizuna barneratuta burdinolaren (burdina egiten den lekua) kopiara hurbildu ginen. Bertan Burdintxok egiten du lan, burdina egiten noski. Burdina galdatzeko ikatz pila, pila behar du. Horregatik du Olentzero lagun mina. Gaua izan arren gurekin abiatu zen elurretara ea Olentzero ikusten genuen…

Harantz abiatu ginen ba, esku-argiarekin, irrist egin gabe Olentzeroren bila… Zirrara ezin eutsiz, urrutitik argi bat ikusten zen… Burdintxok Olentzero zela eta deitu behar geniola azaldu zigun… Geure txikitxo guztiak oihuka hasi ziren, noski. A ze potentzia!!



Eta hor zegoen, zaku eta makilarekin eta imajinatzen genuen bezain magikoa Oso une hunkigarria non geure txikitxoen begiek esku-argiek eta ilargiak baino gehiago argitzen zituzten. Zoragarri, magiko, ederra eta ahaztezina benetan.

Olentzerok hotzetik babesteko Burdintxok lan egiten duen Burdinolara sartzen gonbidatu gintuen. XV. Mendeko harriz egindako eraikin zoragarria. Olentzero lehenengo sartu zen eta Burdintxok gidatuta eta eskailera batzuk jaitsita Olentzero aurrez aurre ikusteko aukera izan genuen.

Haur bakoitzak eskutitza, batzuk txupetea ere, eman ahal izan zioten, berarekin hitz egin eta baita argazkia atera ere.
Olentzero oso maitekorra, geure txikiak bakarrik begiratuta bazekien zein zen bihurriago. Oso jatorra zen eta Mari Domingi, etorri ezin zutenen eskutitzak jasotzera, ikastolara bidaliko zuela agindu zigun. Eta laster ikusiko gintuelakoan agurtu gintuen.
Burdintxok gaztaina erreta eskaini zizkigun… eta parke elurtuta gurutzatuta bukatu zen geure bisita.

Laburbilduz, espero dugu gozatuko zenuten bisita zoragarri eta ahaztezina!

Hurrengo irteera Otsailak 11ean izango da, non ASPANOGI-ren (Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea) aldeko “ipar-martxan” parte hartuko dugun.


OHARRA:
Gogorarazi nahi genizueke whatsappa-taldean jende askok hartzen du parte eta Krakoletako irteerei buruzko informazio jasotzeko soilik erabili behar dela. Beraz, goazen beste edozein iruzkin baztertzera, arren, nahasteak saihesteko eta taldea ez gogaitzeko.
Oso zaila da hain talde handia kudeatzea baina denon laguntzarekin lortuko dugu.
Antolakuntza-taldearekin harremanetan jarri nahi izanez gero zuzen duzue email bat honako helbidera krakoleta@gmail.com, edota mezu pribatua bidali whatsappez, mesedez.