Zeintzuk gara / Quienes somos

EUES

Zeintzuk gara


KRAKOLETA Mendi-Taldea Harri-Berri Oleta Ikastetxeko mendi-taldea da. Taldea, berez, ikastetxeko gurasoek eta umeek osatzen dute eta irekita dago geure senitarteko eta lagunentzat gutako batekin etorriz gero. Egun ona pasatzean datza, familiarekin eta ikastetxeko lagunekin batera, kanpoko kirolaz gozatuz, geure ingurunea ezagutuz eta natura zaintzen ikasiz. EZ GAUDE FEDERATUAK beraz, edozein ezusteko gertatuz gero, ume bakoitzari laguntzen dion heldua izango da arduraduna. Hilabetean behin, gutxi gora behera, (igande batean) biltzen gara eta mendira joaten gara. Saiatzen gara baita ere museo/tailer bat bisitatzen umeentzat ateraldia erakargarriagoa izan daitezen. Kurtso hasieran irteeraldien egutegia banatuko da familien artean. Unea iritsita, txangoaren informazio zehaztuta iritsiaraziko dizuegu: ibilbidea, ekintza/bisita, prezioak etab. Ibilaldiak txikienak ere parte hartzeko pentsatuta daude. Kurtso bukaerako jaialdian, 3 ateraldietara (erdia), gutxienez, etorritako umeei DIPLOMA emango zaie eta denetara joango direnak GARAIKURRA/DOMINAjasoko du.

ANIMA ZAITEZTE!

Aukera paregabea da geure txikiak mendiaz gozatzeko eskolako lagunekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario