sábado, 12 de diciembre de 2015

Kronika MIRANDAOLA Olentzero. 29 noviembre 2015.

EUES

Krakoletaren aurtengo bigarren txangoa   Legazpiko Mirandaola Burdinolan izan zen,   Olentzerori bisita barne. Gabonetarako hilabete bat besterik ez denez falta, bagenekien txango hau oso erakargarria izango zela eta nahiz eta bi hilabete lehenago hartuta izan 150 sarrera, motz gelditu ginen. Oraingoan izena ematea blogaren bidez sustatu genuen eta egia esateko ia ia Behobian bezala ibili ginen... a zer iskanbila!. Azkenean, asko negoziatu eta gero eta baja batzuk egon zirela eta, apuntatutako 156 pertsona sartzea lortu genuen . (Baita itxaron zerrendan zeudenak ere)

Txandak antolatzeko sudoku zailenetarikoa egitea bezala izan zen... baina, azkenean ere lortuta. Lehenengo txandan kotxez zihoazen familiekin, eta bigarren eta hirugarrenean 9:20 Herrerako Tren geltokian gelditutako parte hartzaileekin bete ziren ia ia.

Ohikoa den bezala gure taldean, eguraldiari begira esnatu ginen... Astean zehar egindako euri zaparradak eta ekaitzak kontutan hartuta ez ginen oso konbentzituta.... baina zorionez;beti bezala, eguna lainotuta hasi zen baina euri arrastorik ez.  9:25 ean denok geunden jadanik tren geltokian billetea hartuta. Harri Berriko ikasleak ziren, beharbada, zirrara handiena sentitzen zituztenak: trena, Olentzero, jendetza..!!

Egia esateko manifestapena ematen genuen. Eskerrak ordu horietan trena ia hutsik zegoela... bi bagoi behar izan genituen eta. Helduren bat harrituta gelditu zen segurtasun neurriak zirela eta... baina duela hilabeteak hasi zen Renfe-k horrelakorik egiten.




Bertan, aurtengo txartelak banatu genituen.  Bidaia,nahiz eta luzea izan (73 minutu) motza egin zitzaigun... konpainia zela eta txikiengatik ere zoragarri portatu zirela eta primeran pasa zutela. Batzuk geltoki guztiak apuntatzen pasa zuten denbora. Lan ederra!Eta pixkanaka hurbildu ginen Gipuzkoa sakonera: jolasten, hitz egiten, barrezka, paseatzen, jaten eta batzuk ere soinketa egiten... Brinkolara: iritsi ginen. Ibilbide amaiera.

Geltokiak zenbait sarbide arazoak ditu,  (aulkitxoak eramaten zituztenek ongi dakite) baina ziur gaude inoiz ez dutela ikusi hainbeste jende jaisten batera trenatik 100  pertsona

Brinkola oso herri polita eta harriztatuta eta ahatedun urmaela duena. Mirandaolaraino eramaten gintuen bidea zoragarria zen. Erreka baten ondotik pasatzen zen eta harrizko baserriz inguratuta.... nahiko genuke guk! Eta txikien gozamenerako animaliaz beteta: ardiak, oiloak, katuak, behiak, zaldiak... Beti bezala Oletako txikiak talde buruan eta gure Angela korrika haien atzetik, Hamelingo txirularia ematen zuela aztoratutako txikiaz inguraturik. Azken txanpa lokatsez betetako pista batetik zen...(botak zikintzeko)  Eta txistu baino agurago talde burua Mirandaolara iritsi zen. Baita besteak pixkanaka ere. Iruzkina bidea motza eta atsegina zela izan zen.
11:30etan lehenengo taldekoak, pixkana ailegatu zirela burdinolara eta txartelak eman eta sigilatu eta gero, nola sartzen ziren ikusi genituen.

Egia esateko lekuak beste bisita mereziko luke. Oso politta eta primeran prestatuta: frontoia, komunak, aisialdi gunea, parke, etabarrekin. Belardia oso zainduta eta hoberena, izugarrizko terrazadun kafetegiarekin, zeinek eguzkiarekin batera, itxaronaldia erraztu eta moztu zigun. Egia esateko, leku zoragarria da familiarekin bisitatzeko. Dendan txikiek margotzeko gune aproposa zegoen, beste batzuk frontoian jolasten edo erreka aztertzen ibiltzen ziren bitartean. Eskerrak inor ez zela erori!




Lehenengo taldekoak burdinolatik ateratzen eta Olentzeroren bila joaten ikusi genuen. Baten batek izugarrizko ustekabe hartu zuen Olentzero ikustean eta karta ez zuela entregatuko pentsatu genuen.

12:30 etan bigarren txanda eta 13:30etan hirugarren taldea eta handiena.

Bisita primeran zegoen antolatuta. Haurrak aurrean eta helduak atzean. Euskara ez dakiten gurasoentzat gidoi idatzi batekin, bisita euskaraz baitzen. Primeran!

Gida, oso aritua eta etorriarekin, eseri zituen txikiak lurrean... eta edozein museorako baliogarriak diren arauak eman zizkigu... (begiak ireki, belarriak erne eta ahoa itxita... ) Helduoi mugikorrak itzaltzeko...

Eta Olentzeroren abestia abesteko eskatu zigun; Olentzero joan zaigu, mendira lanera, intentzioarekin, ikatz egitera.

Bada ez bada, eta norbaitek jakin ezean, Olentzero ikazkina da. Bai, ikazkina, barbakoak egiteko erabiltzen duguna bezalakoa... Eta, nola sortzen da ikatza? ba makil//enbor handi bat jartzen da lurrean enborrez inguratua sumendi formadun mendi handia osatzen txondorra deitzen dena. Zer gertatzen da sua pizten badugu?; Sua aterako al da?... Ba ez... Sua piztuko bagenu San Juango sua bezalakoa lortuko genuke. Ikatza lortzeko estali behar dugu egindako mendia lokatsa eta belarra nahasketa batekin. Estalia dagoenean azpitik piztu bhear da eta pixkanaka bera joango da erretzen; oso oso pixkanaka.... eta Magiaz egurra ikatza bihurtzen da.

Bueno ordurarte dena argi. Baina orduan, Olentzero ikazkina baldin bada... nondik ateratzen da opariak banatzekoarena? Hona hemen Olentzeroren kontatutako istoria: Olentzero mendian bizi zen, bere Napoleon astotxoarekin. Egun batean izugarrizko elurte handia bota zuen eta Olentzerok, herrira jaitsi nahi zuela Napoleon eztarritik gaixorik zegoelako, ezin izan zuen. Zenbait herriko ume Olentzero lagundu nahi izan zioten eta ezti eta sendabelar batzurekin kataplasma bat prestatu zuten Napoleon sendatzeko; eta funtzionatu zuen; hurrengo egunena Napo sendatuta zegoen. Olentzero eta Maridomingi esker onekoak, haien magia erabiltzea erabaki zuten Euskal Herriko ume guztien etxeetara opariak eraman ahal izateko.

Baina nahiz eta magikoak izan, gogorarazi ziguten ezin dugula nahi dugun guztia eskatu bestela baten bat geldi liteke oparirik gabe eta hori ez dago batere ondo.

Baita Olentzerori gustatzen eta laguntzen dizkioten gauzak... lehioa irekita utzia, giltza lanpaspean utzi (gu ez gaude oso ziur hori idea ona denik... lapurrak enteratuz gero. Baina noski lan ederre duela gaixuak lehioetatik sartzen edo etxe blindatuak irekitzen, gaur egun tximiia ez duten etxeetan sartzeko).

Esan ziguten ere Olentzero jatuntxo hutsa dela... denetatik gainera, eta jateko zer edo zer utz diezaiokegula: fruta, izugarri gustatzen zaiona eta ez bakarrik esena gailetekin Napoleonentzat belarra edo azenarioak eta Maridomingiri antolakuntzaz arduratzen dena, oparitxo bat ere...(Ferrero Rocher.. adibidez)

Geroxeago burdinolaren erreprodukzioa erakutsi ziguten; Burdinola burdina egiten den lantegia da. Bertan Burdintxok egiten du lan burdina galdatzen. Burdina galdatzeko, ikatz pila pila bat behar dugu. Horregatik dute hain lagun Olentzero.

Eta Olentzero basoetan lan egiten duenez atera ginen ea ikusten genuen ikustera. Eta hortik ikusi genuen nola etortzen zen zakua eta makila zeramala. Ozen deitu behar izan genion despistatuta baitzegoen... eta ez aditzeko. Ene bada! Zenbat ohiukatu zuten geure txikitxoek bere atentzioa deitu nahian.




Burdintxorekin lan egiten duen burdinolara eraman gintuen; XV. Mendeko harrizko eraikina non talde argazkia egin genuen eta Olentzero zegoen sarrera bilatu behar izan genuen.

Burdinolan Olentzero aurkitu genuen. Bertan haur bakoitzak karta emateko aukera izan zuen, berarekin hitz egin eta baita argazkia bota. Olentzero oso maitagarria zen eta bakarrik begiratuta zeintzuk ziren bihurrienak bereizten zituela iruditu zitzaigun.. Patxintxiak banatu zituen eta gero gaztain erreak ere eman zizkiguten. Oso jatorra geure Olentzero... hemendik gutxira eskolara etorriko dena seguruenez.

Bisita amaituta egun zoragarriaz gozatu ahal izan genuen; batzuk terrazan beste batzuk aisialdi gunean. 


Eta indarrak berreskuratuta, beste ibilaldi bat Legazpiraino 16,00retako ereserbatuta zegoen trena hartzeko. Egia esateko, eguraldia ikusita luza genezakeen baina asmatzerik ez dagoenez, ordu bat aukeratu behar izan genuen erreserbatzeko. Beraz etxera bueltatu ginen oso gustora pasatako egunagatik eta konpainia ezin hobean.

Aprobetxatu nahi dizuegu txango honetan geure parte-hartze marka hautsi baitugu.
Eta aurtengo Gabonetan, eta aipatutako argibideak jarraituz, ea Olentzero eta Maridomigi, Naporen laguntzarekin merezi ditugun oparitxoak ekartzen dizkiguten...

Zorionak eta Urte Berri On Hurrengo ateraldian itxaroten zaituztegu: os esperamos en la siguiente salida que será  al Tolosako Txotxongilo Topic Museoan izango dena 2016ko urtarrilak 31ean. Bertan ikusiko gara...