jueves, 4 de diciembre de 2014

SANTIAGO MENDI KRONIKA. 30 noviembre de 2014.

EUES
Krakoleta Mendi Taldeko lehenengo txangoko egunak, iragarrita bezala argitu zuen.: erabat lainotuta baina euririk ez. Aurrera ba! 9,30etan Oleta Eraikineko sarreran (ez parkingean) hasi ginen parte hartu genuen familiek: 150 baino kide gehiago apuntatuta geunden! Antolatzaileok eskolako haurrei txartelak banatzen hasi ginen, Done Jakue Bidean bezala txango bakoitzean zigilatuko ditugunak. 3 zigilutik baino gehiago lortuta saria egongo da eta denak lortuz gero… domina!. Ea hurrengo txangoan ez zaigun ahazten!!
9,45ean, nahiz eta kide batzuk falta, txangoari ekin diogu. Helburua: Astigarragara oinez iristea eta Sagardoetxearako bisita.

Taldea berehala luzatu egin da… ikasle zaharrenen erritmoa ez baitauka zerikusirik txikienekoarekin. Bigarren eta hirugarren ziklokoek presa omen zeukaten iristeko eta azkar azkar ibiltzen dira baina txikienak ere jo eta ke aritu dira. Eta oraindik eruririk ez. Ustezina! Lau Haizetan hasi gara naturaz gozatzen (belardiak, ardiak, oiloak, zaldiak, perretxikoak…) Gezurra dirudi baina San Markosetik Donostia primeran ikusten da. Menditxotik aurrera dena aldapa bera. Bidea hormigoizkoa da. Eskubira arto zelaiak eta ur-andela utzi ditugu. Ezkerrera, autobia berria. Astigarraga ikusten dugu jadanik! Sagardotegi batzuk pasa eta 10,50ean, talde-burua, 30 lagun gutxi gora behera, gelditzen da besteak itxaroteko.


Gehienak elkartuta, Astigarragako enparantzara jaitsi gara. Bertan, euriaren beldurragatik kotxez etorritakoak iristen hasi dira. Sagardoetxearako bisita egiteko taldeak osatzea tokatzen da (12tan eta 13etan). Familia bakoitzak aukeratzen du nahi duen txanda. Normala den bezala bazkaltzera geldituko direnak bigarren txanda aukeratzen dute. Egia esan sarreren dirua biltzean eta taldeak osatzean nahasi egin gara (nabaritzen da hasiberriak garela). Lehengo txanda sartzen da eta bitan banatzen da ere bisita erosoago egin ahal izateko. Besteek, bitartean, enparantzako arkupetan itxaroten dute hamaiketakoa hartzen, jolasten… Haurrak 6 kilometro ibili izan ez balute bezala!
Sagardoetxearako bisita: zoragarria!. Bi ataletan banatuta dago. Lehenengoan sagardoaren jatorria, non eta nola ekoizten den irakasten diguten azalpenak eta bideoak. Haien maskota ere aurkezten digute… Dasti! Gero “mendira”. Sagarrondo eta sagar mota ezberdinak ikusten ditugu eta hauek nola biltzen diren azaltzen digute. Hasiera batean zuhaitza astindu eta gero kizkiarekin (kizkidun makila) sagarrak jaso eta kolpe batekin saskian sartu behar da… Ez da hain erraza, ez pentsa!
Gero sagar-dastatzea.. umm batzuk gozo gozoak!. Eta orain pisuarekin sagarrak txikitzera… Lan astuna! Tramankulu honek bilakaera izan du marakaraino. Izugarrizko puregailu mota biradera bikoitzarekin txikitu ahal izateko. Helduok zein haurrak bi sistema probatzeko aukera izan dugu.
Laburbilduz, sagar txikitua prentsan sartzen da eta pixkanaka pixkanaka indarra egin eta gero, muztioa ateratzen da… iluna eta gozo gozoa denok probatu ahal izan dugun bezala. Muztioa irekin eta gero sagardo bihurtzen da. Helduoi sagardo-dastatze kurtso txiki batean, “txotx” hitzaren jatorria eta kontutan hartu behar diren sagardoaren zenbait ezaugarri ere irakatsi digute (usaina, kolorea, zaporea…) Bisita, hitz batez, zoragarria!! Baita Sagardoetxeako giden adeitasuna ere oso ona izan dena. Umeekin oso atseginak. Azalpen elebidunak zein euskaraz eskaintzen. Oso oso ondo. Pena izan da bi taldeak gainezarri direla eta ezin izan dugula ia 130 laguneko talde-argazkia atera, nahiz eta saiatu.
Bisita bukatutakoan 14,30ak dira. Beraz, Astigarragako frontoi-estalira hurbiltzen gara. Ondoan Udaletxea polit polita aurkitu dugu genero-indarkeriaren aurkako bufandak dekoratuta. Primeran bazkaldu dugu, nahiz eta batzuek arazoak izan termoarekin… Gero jolastera! Handi batzuk beisbolean eta pilotan, beste batzuk berriz baloiarekin. Helduok bitartean, hitz egiten… 5ak aldera, eta arratsalde euritsupean sakabanatzen hasi gara oso oso pozik eta hurrengo txangoa iristeko irrikatan. Orokorrean denok oso ongi pasa dugula esango nuke.

Benetan arrakastatsua, Krakoleta Mendi Taldeko lehen txango hau!! Mila esker denoi

parte hartzeagatik eta zuen jarreragatik. Bigarrena Sagüesetik La Platako itsasargira

Mater Museorako bisitarekin. Bertan ikusiko gara!