domingo, 29 de abril de 2018

KRONIKA PAGOETA 2018-04-22

EUES




KRONIKA PAGOETA 2018 -04-22


Eguzkia goiz goizetik azkenik! Bazen garaia!!
Zorabio eta hutsegite batzuren ondoren 10,00etan, geldituta geunden bezala, bertan geunden Iturrarango atean denak prest, txikiak ogia egiten ikasteko eta helduok Agorregiko Burdinolarako bide “luzea” egiteko.


Nire ibileren-kideak, txangoa antolatu eta gero, “bakarrik utzi” arren, zuetako askok laguntza eskaini zenidaten berehala. Beraz, batzuk txikiekin geratu ginen bitartean besteek mapa eta giden azalpenak jarraituta Burdinolarako bideari ekin zioten.. Eskerrik asko denoi!!

Behin munduko elikagai zaharrenari, eta onenetariko bati buruzko teoria bereganatuta: nola egiten den, haren osagaiak… praktikarekin hasi ginen. Gutako bakoitzak, bai txikiak zein zaintzaileok, bagenuen orea prest mahai gainean nahi izan genuen forma emateko. Eredu batzuk ikusi ondoren norberak gehien gustatu zitzaiona aukeratu zuen: barraskiloak, loreak, bihotzak, opilak… Gidak, oso jatorrak eta eraginkorrak, eman zieten azken ukituak eta gero labeko erretiluan sartu genituen.


Bitartean geure mendizale handiak, inongo arazorik gabe eta espero genuen baino askoz azkarrago Burdinolara iritsi ziren. Beraz, txikien taldekoak, bidexka hartu genuela, Agorregira iritsi ginenean hamaiketakoa hartzeko ere denbora izan genuen aitzinean burdinola eta errota nola funtzionatzen zuten ikusi baino lehenago.

Hurrengo asteburuan bisitarik egongo ez zenik beste talde handi batekin partekatu behar izan genuen bisita eta bitan banandu ginen berriz, oraingoan hizkuntzaren arabera: euskara eta erdarako taldeak osatuz.

Baliteke txikientzat hasierako azalpena luzeegia izatea baina behin ikusita errota eta batez ere burdinolaren “mailu erraldoia” martxan kexa guztiak bukatu egin ziren.

Bien bitartean nahi izan zuenak “ur-jauziz” eta urmaelaz, non igeltxo pare bat ikusi genituen, goza ahal izan zuen.


Euskarako kideak lehenago bukatu genuenez eta ia txiki guztiak bertan zeudenez gorantz abiatu ginen ahalik eta azkarren Iturraranera iritsi ahal izateko gure opilak ikusteko.

Malda gora izanda ere txikienei abestuz eta hizkimizkiz laburra ere iruditu zitzaien bidea.
Eta geure opilak eman zizkigutenean, izugarrizkoak gainera, nahiz eta jangura izan, egon zen ba baten bat itxaron zuena haren gurasoak iritsi arte erakutsi ahal izateko puska txiki bat ere jan gabe. Zein polittak diren!!

Behin bisita zein ibilaldia bukatuta gehienek zakote-ontzia atera eta bertan gelditu zineten bazkaltzen eguzkia aprobetxatuz. Pena txango guztietan ez dugula hainbeste zorte!


Ba hauxe izan zen dena, mila mila esker denoi, zuen laguntzagatik eta baita pasa genuen egun zoragarriarengatik.
Espero dezagun hurrengoan den-denok egotea prest jada eta ea Lorentzo laguntzeko prest dagoen ere!

Hurrengo Maiatzak 13an ikusiko dugu elkar kurtso honetako azken txangoan. Argazki-Rallya Donostia kultura eta Altzako Mintegiaren eskutik. Izena eman duzuenek ere Munduko arrozak dastatzeko aukera izango duzue gero eskolako Oleta eraikineko patioan.
Bertan ikusiko!!



KRONIKA MARCHA NORDICA ASPANOGI

EUES


KRONIKA MARCHA NORDICA ASPANOGI 2018-03-25


OTSAILAK 25EKO KRAKOLETAKO ASPANOGIREN ALDEKO MARTXAREN KRONIKA


ASPANOGIK antolatutako ipar martxa “ofiziala” otsailak 18an izan zen eta Krakoletak parte hartu behar zuen baina Altzako inauteriekin bat egiten zuenez eta gure txikitxo askok parte hartzen dutenez, geure martxa aste bat atzeratzea erabaki genuen.

80 mendizale inguru elkartu ginen goizeko 10:00etan Sagüeseko zelaigunean hotz pixka batekin baina euririk gabe.

Irteeran, Vero, ASPANOGIREN izenean, ipar martxan parte hartzaileei banatu zieten motxila berdina eman zigun denoi. Eskerrik asko! Ilusio handia egin zigun detaile handia. Eta denok prest, motxilak soinean eta txarteletan zigilua jarrita martxari ekin genion.



Markel Txapeldunaren ikurrinarekin, batzuk patineteekin, beste batzuk txirringaz eta gehienok oinez, marea laranjaz bete genuen Zurriola hasiera batean eta Pasealeku Berria gero. Egia esateko zein hiri politta dugun eta konpainia onean geroz eta zoragarriago.

Nautikoan taldea biltzeko eta zaldainean argazki bat egiteko aprobetxatu genuen. Kontxan geundela eguzkia atera zen azkenik eta alaiago jarraitu genuen.


Martxa Haizearen Orrazian bukatzen zen, non geure txikitxoek primeran pasa zuten haize-zurrustekin jolasten, nahiz eta baten bati praka busti. Hori zen haizea, hori!


Denok iritsita berriz bildu ginen eta Verok “Markel Txapeldun”-aren dominak banatu zituen geure mendizale txikien artean. Aurten lasterketarik egongo ez denik martxa omenaldi txiki bat bihurtu zen. Eskerrik asko Vero eta Adriani. Oso une politta izan zen aldi berean aprobetxatu baikenuen denon artean bildutako dirua, 231 € guztira, ASPANOGI elkarteari emateko.

Eta behin paseoa bukatuta, eta eguraldi zoragarriarekin, norberak bere bidea hartu zuen eta irteera bukatutzat eman genuen.

Hitz batez, atsegin handiz burututako martxa helburu on batekin, egun zoragarriarekin eta konpainia ezin hobean! Hau gozamena!

Apirilak 22an Pagoetan elkartuko gara non burdinola ikusiko dugun eta geure txikitxoek ogia egingo duten. Bertan ikusiko!!
Eskerrik asko!!





viernes, 13 de abril de 2018

2018/04/22. FERRERIA PAGOETA.

EUES


PARQUE ITURRARÁN – OGI TAILER ETA FERRERIA  22 ABRIL
Mendizaleok:

Irteera honean geure txikitxoek OGI TAILER batean hartuko dute parte gu inguruneak ezagutzen ditugun
bitartean. Haiek bukatu bezain pronto, eta behin ogi opilak labean sartuta, denok batera Agorregiko
Burdinolarako bisita gidatua egingo dugu.

Horretarako 9,45 etan geratuko gara Pagoetako Parke Naturalean (Aia).

http://www.iturraran.org/

BISITA
10,00etatik– 11,00ak arte Ogi tailerra ∙ 4 urte gorako UMEAK SOILIK

11,00etatik – 13,00ak arte Agorregiko Burdinolarako Bisita

13,00etan Iturraranera bueltatuko gara ogiak jasotzera!

PREZIOA
4 urte gorako haurrak: 5 €
3 urte eta beherakoak zein helduak: DOAN

BAZKARIA

Eguraldiaren arabera zelai batzuk daude bertan bazkaldu ahal izateko.

FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ
TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA APIRILAK 18 ASTEAZKENA

krakoleta@gmail.com krakoleta.blogspot.com


IZENA EMATEA

Izen-ematea burutzeko DERRIGORREZKOA IZANGO DA, EZARRITAKO EPEAN, ZENBATEKO DOIA GUTUNAZAL BATEAN SARTU ETA TUTOREARI EMATEA

TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA

APIRILAK 18 ASTEAZKENA


krakoleta@gmail.com

BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:





Online inskripzioa