martes, 27 de noviembre de 2018

ABENDUAK 2. URGULL.

EUES
ABENDUAK 2 . URGULL. MOTA GAZTELUA

Azken orduko aldaketa dela eta, beste baterako utziko dugu Getariako Cristobal Balenziagako Museoko antolatutako bisita.
Plan B moduan ikasurte honetako bigarren irteerak gure Donostiako Urgull mendira eramango gaitu Mota Gazteluan dagoen istoriaren etxea, eta “Sagrado Corazón” ezagutzeko.

Gehienok ezagutu arren, Urgull zoragarria da eta beti zerbait berria aurkituko dugu: kanoiak, Sagrado Corazón, leotzak, zuloak, ingeleseko hilerria, danborrada…eta nola ez istoriaren etxea. Gure mendizale txikiak gozatzeko leku ezin hobea.

Goraino igotzeko bide ezberdinak daude, batzuk gurpil aulkiekin igotzeko errezagoak, baina denek daukate eskailera atal bat do bestea

IRTEERA
10:00 tan Zuloaga enparantza (San Telmo Museoa)

PRECIO

Doainik

Antolakuntzarako, mesedez azaroaren 30a baino lehen, izena ematea eskatzen dizuegu

FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ
TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA AZAROAK 30, OSTIRALA

krakoleta@gmail.com krakoleta.blogspot.com


IZENA EMATEA

TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA

AZAROAK 30, OSTIRALA


krakoleta@gmail.com

BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:




Online inskripzioa


viernes, 16 de noviembre de 2018

ALTZO HANDIA KRONIKA. 2018/10/28

EUES


ALTZOKO HANDIAren KRONIKA 2018/10/28.

Iritsi zen, azkenik, aurtengo lehenengo irteera, eta ohitura ez galtzearren, zerura begira aritu ginen aste osoan. Hau pazientzia gurea!!
Baina egia esateko, asko sufritu eta gero, eguraldi dezente izan genuen: zaparrada bat ateratzear geundela eta oraindik frontoian harrapatu gintuena eta ezer gehiago bazkal ordura arte. Beraz, ezin gara kexatu…
10.30etan geratu ginen Altzoko Interpretazio Zentroan, ordu aldaketarekin inongo nahasketarik gabe baina azken orduko baja batzuekin bertan elkartu ginen. Hurrengoan itxaroten zaituztegu!
Ibilbideak erraldoiaren baserria, altuera markatzen zuten eliza eta frontoia, non Handiaren tamaina naturaleko estatua dagoen. Beraz, Migel Joakinen istorioa banatu eta gero eta Iñakiri esker (bidea ezagutzen zuena zen) baserrirantz abiatu ginen.
Kanpotik bakarrik ikus daiteke baina 63ko abarka erraldoia probatzeko aukera izan genuen. Txiki guztiek eta hainbat aitatxok eta amatxok han sartu genuen bota. Egundokoa benetan!!
Hortik bide luzea hartu nahi genuen elizara iristeko baina kartelak argiegi ez zeudela eta beste batean bidea moztuta zegoela jartzen zuela, ez dakit zenbat denbora pasa genuen atzera eta aurrera nora joan jakin gabe. A ze antolakuntza!!
Zorionez, nahiko azkar adostu ginen eta errepide tartetxo bat hartu eta gero ibilbideko bidea aurkitu genuen berriz.
Behin elizan, eta batzuk neurketak egiaztatzen zituzten bitartean, hamaiketakoa hartu genuen malda gorarako indarrak hartzeko. Eskerrak astotxoak, oilarrak etabarrak ikusi genituela bidetik! Horrela askoz arinago egin zitzaigun aldapa.
Azkenean, uste baino azkarrago iritsi ginen frontoira eta bertan Handiarekin talde zein familia argazkiak egiteko aprobetxatu genuen. Batzuei ez iruditu arren 2,42 zm. altuera zuela!
Eta horrela txangoa amaitutzat eman genuen arren, familia batzuk bazkaltzen gelditu ginen bertan eta handik ibili ginen: eskalada-murruan, eskupilotan, soka saltoan… aritu ginen arratsaldeko lehenengo ordura arte.
Laburbilduz, oso kurtso hasiera ona!! Zer ekarriko ote digu hurrengoak… Abenduak 2an Balentziaga Museoan itxaroten zaituztegu.
Eskerrik asko denoi eta bertan ikusiko!!