martes, 28 de febrero de 2017

ATAUN – TALOAK BARANDIARAN MUSEOAN MARTXOAK 12 MARZO

EUES



BISITA:


Bisitak hiru ordu eta erdi irauten du, eta Jose Migel Barandiaran Museoa, Errota eta Talo Tailerra dauka barne. Denok batera eta bertan erabakiko diren BI TALDETAN sartuko gara.

Iraupena: 10,30etatik – 14,00ak arte izango da.

Hemen atxikituta bidali diguten informazioa (euskaraz dute soilik)

PROPOSAMENA:


Eguraldiak uzten badigu eta nahi izango duenentzat, 9,15etan aterako gara Ataungo Udaletxearen ondoko parkingetik (Herrian sartu bezain pronto aurkitzen dugun San Martin auzokoa).

Museorako bidea bidegorritik egingo genuke: 3,6 km (ordubete inguru). Bidea AULKITXOEKIN JOATEKO EGOKIA EZ DELA jakinarazten dizuegu.

Oinez joango ez direnak 10,15etan Museoko Sarreran egotea eskatzen zaizue.


PREZIOA


3 urtekoak eta gorakoak: 5€ / pertsonako

3 urtetik beherakoak: DOAN

BAZKARIA

Eguraldiaren arabera bertan zelai batzuk daude bazkaltzeko. Tabernaren bat ere badago bokatak erosi ahal izateko.

FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ.



TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA

MARTXOAK 6 ASTELEHENA



BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:








Online inskripzioa



miércoles, 8 de febrero de 2017

ALBAOLA KRONIKA. PASAI SAN PEDRO 2017/01//29

EUES



Igandea 29 lainotuta esnatu zen baina pixkanaka eguzkiak bere lekua aurkitu zuen. 9etan eta eskolako atean txango honetako 80 inguru mendizale gehiena bildu zen.
“Escalerillas” aldera abiatu ginen eta hortik Pasai San Pedrora non Albaola Itsas Kultur Faktoria zegoen gure zain egiten ari diren XVI. mendeko baleontzi baten artisau-erreplika erakusteko.

Gezurra badirudi ere gutako askok ez zuten inoiz erabili oletako aldapa ezta “escalerillas” ere. Bidetik lagunak gehitu ziren talde handira eta Gudari enparantzan, itsas-etxearen ondoan dagoen plaza, txarteletan zigiluak jarri eta taldeak osatu egin genituen.

10,00etako taldekoak zuzenean abiatu ginen Albaolara eta besteek Mendiolarantz Platako itsasargirako bidea hartu zuten. Primerako ibilbidea bista ederraz beteta.

Txikientzat bidea abentura hutsa bihurtu zen, erdi-aroko eskailerak, harriz egindako bidea….

Behin San Pedrora iritsita, traineruak entrenatzen ikusten genituen bitartean, hamaiketako hartzeko eta taldeko argazkia egiteko aprobetxatu genuen.

11,00etan prest geunden bisitarako taldeak osatu ahal izateko. Bertan 10,00etako taldekoekin elkartu ginen. Pozez zoratzen ateratzen ziren!! Lehenengo taldea txikiekin osatuta zegoen eta eskerrak gidak, oso gazte jatorra, primeran jakin izan zuela onik ateratzen! Galdera zaparrada bota baitzioten baleontziari buruz…

San Juanaren historia berez izugarrizkoa da.
Baleontzia 1565ean Kanadako Red Baley badian hondoratu zen. XVI. mendean euskal marinelak Ternuara joaten ziren baleak ehizatzera. Bidaiak hilabeteak irauten zuen eta San Juan baleontziaren bezalako ontziak sagardoz, jakiz eta desmuntatutako kupelaz beteta joaten ziren. Azken hauetan ekartzen zuten hain preziotsua zen bale-olioa. Ontziak gainezka joaten ziren lanbide askotako 60 pertsonekin eta 6 hilabetez bizirik irauteko 4-6 txalupa, arpoiak, sokak eta behar zen material guztiarekin.

Duela 40 bat urte aurkitu zuten Kanadan eta historiako hobeto kontserbatu zen ontzia da. Alde batetik ur hotzengatik. Eta ikerketak zirela eta Pasaiako ontzia zela jakin izan zen.

Ontziaren egituraren kontserbazioak ALBAOLA proiektua sustatu zuen, 400 urte baino lehenago erabiltzen zuen teknika berdina erabilitan baleontzia berreraikitzeko.

Eta horretan dabiltza duela 3 urte. Espero dute 2020an bukatuta egotea.

Ontziola izugarrizkoa da. Sartu bezain pronto arotzak hiru egur ezberdinak lantzen: haritza, pagoa eta izeia. Pagoa gila egiteko, horixe zen bereizten zuen euskal baleontziak.

Ontziak, “tripaundi” xamar, 27m luzera eta 11 m altuera (4 pisu) ditu. Gaur egun hezurdura ikus daiteke. Bi pisuk harri eta zur uzten gaituztenak. Hezurdura bukatutakoan egurrez, erretxinaz eta iztupaz estaliko da iragazgaizteko. Azken bizkarra eta txopa eta brankaren zubiak uretan egingo dira.

Jakinarazi ziguten ere, euskal marinelak ziren ia ia bakarrak eskorbuto sufritzen ez zituztenak C Bitamina eza zela eta, sagardo asko edaten zutelako. Baita primeran eramaten zirela bertakoekin eta gainera euskaraz aritzen zirela.

Bisita beraz, ziztu bizian bukatu zen eta denok oso oso pozik eta berriz bueltatzeko asmoarekin, baleontziaren lanak nola aurreratzen diren egiaztatzeko.

Ateratakoan, bazkaltera geldituko zirenak “eztabaidatzen”aritu ziren, Platako Itsas-argirako eskailerak ez baitziren aulkitxoentzat aproposak.
Azkenik San Pedroko frontoian gelditu ziren eta kontatutakoaren arabera primeran egon ziren.

Beti bezala eskerrik asko denoi txangoetan duzuen parte-hartzeagatik, gogoengatik eta jarreragatik.

Hurrengoak, Martxoak 12koak, Ataungo Barandiaran Museora eramango gaitu, non Talo-tailerra egiteaz gain Euskal Herriko mito ete elezaharretan murgilduko garen.

Bertan ikusiko mendizaleok!!