domingo, 6 de mayo de 2018

2018/05/13 ARGAZKI RALLIA

EUES


Igande honetan berriz, Casares Kulturetxeak eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak antolatzen duten Argazki Rallian parte hartuko dugu. Helburua, geure auzoko inguruneak ezagutzera zein argazkigintza sustatzea da.
1.- IZEN-EMATEA. Ondorengo erara egin dezakezu doan: Helduak eta haurrak.

2.- PARTE-HARTZAILEAK. Argazkilaritza maite duen eta kamara digitala ala teléfono mugikorra, duen edonork parte har dezake.
A Kategoria: Helduak (15 urtetik aurrera).
B Kategoria: Haurrak (14 urte arte).

3.- IBILBIDEA
Irteera izango da 10:00etan UBA aterpetxetik eta Ametzagaina parkean izango da. 11:30etan parte-hartzaile guztiek hamaiketako bat gozatzeko aukera izango dute parkean.

Lehiaketaren egun berean, 10:00 etatik 10:45tara, haur tailer bat egingo da interesa duten umeentzako. Bertan argazkigintzaren oinarrizko nozioak azalduko dira. Parte-hartzaileek Argazkilari Elkarteko monitoreen laguntza izango dute, sortzen zaizkien zalantzak argituko dizkiete eta argazkiak nola hartu azalduko diete.

4.- GAIAK. Lehiaketaren leitmotiv-ak natura eta paisaia dira, gure gertueneko ingurunean. Esparru horren barruan, bost gai emango dira lehiaketaren egun berean ibilbidearen hasieran.

5.- ARGAZKIEN FORMATUA ETA ENTREGATZEA.
Lehiaketaren egunean hartuak izan beharko dira, bertan zehaztutako ordutegiaren barnean eta proposatutako
ibilbidean. Errealizazioa, originaltasuna, berezkotasuna edota egokitasuna balioetsiko dira. Ondorioz, argazkiak ateratzeko ez da beharrezkoa kamera garesti edo ekipamendu sofistikatua edukitzea. JPG formatuan aurkeztuko dira, gutxieneko konpresioan, gehienezko kalitatea (gutxienez 2 megapixel, gehienez 5 megapixel). Argazkiak editatu daitezke, baina ezingo da kanpoko elementurik erantsi.
Rallia egingo den egunean idatzi bat banatuko digute non argazkiak bidaltzeko emaila zein data agertuko diren.

6.- EPAIMAHAIA. Entitate antolatzaileen eta Gipuzkoako Argazkilarien Elkarteko kideek osatutako epaimahaiak
argazkiak ebaluatuko dituzte. Epaitza apelaezina izango da eta, maiatzaren 25ean jakinaraziko da.

7.- SARIAK.

A Kategoria: Gai bakoitzeko irabazleak trofeo bat jasoko du. (+14)
B Kategoria: Parte-hartzaile bakoitzari opari bat emango zaio. (-14 urte)
Egile bakoitzak sari bakarra aukeratu ahal izango du. Antolatzaileek saridunei jatorrizko artxiboak eskatzeko ahalmena gordetzen dute.

8.- ERAKUSKETA ETA SARI BANAKETA. Saridun egileei pertsonalki abisatuko zaie, behin sailkapena ezagututa.
Irabazi duten argazkiak eta haur kategoriko argazkien lagin bat ikusgai izango dira Tomasene Kultur Etxean. Maiatzaren 25an, ostirala, 19:00etan sari-banaketa ospatuko da. Lan irabazleak eta hautatutakoak proiekzio batean ikusi ahal izango dira eta luntx txiki bat eskainiko da bertaratzen direnentzat.


BAZKARIA


FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ Aurtengo azken ateraldiarekin batera “Munduko Arrozak” Herri Bazkarian parte hartzeko gonbidatu nahi zituztegu.
Oletako Patioan. 13:30atik aurrera
14:00. HERRI BAZKARIA. Familia bakoitzak ondorengoak ekarri beharko ditu:
--“Piknik” egiteko beharrezkoa izango den guztia: Zuen senideentzako prestatutako arroza eta elkarbanatzeko 4/6
errazio gehiago
-- Mahai-tresnak, ogia, platerak, edaria, ahozapiak, azkenburukoa, etab.
-- Horri bat non zuk prestatutako arrozen OSAGAIAK zein jatorrizko herrialdea agertuko diren.
15:00etik17:00era.

 Adin guztientzako nazioarteko jolasak eta ekintzak.
 Krakoletako dominen banaketa.

IRTEERA


UBAKO Aterpetxean, Ametzagaina parkean, elkar ikusiko dugu goizeko 10,00etan.


EZ AHAZTU ARGAZKI-KAMERA!!!

TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA

MAIATZAK 9 ASTEAZKENA


krakoleta@gmail.com

BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:





Online inskripzioa