jueves, 23 de abril de 2015

SAN MARKOS KRONIKA. 19 de Abril 2015

EUES



Irteeraren bezperan zerua beltz beltza jarri zitzaigun eta geroko zaparradak Sudur Krosan izena emanda zuten zenbait Harri Berri-Oletako korrikalariek ez zuten azkenean parte hartu. Ausartenak, txapeldun hutsak!. euria egonda ere animatu ziren eta haien artean Oihan Hernández eta Aitor Novoa 2. eta 4. Iritsi zirenak hurrenez hurren 6-9 urte bitarteko kategorian.

Igandeko goiza euritsua esnatu zen, baina berriz ere (norbaiten ardurapean egongo bagina) ibilaldia egin ahal izan genuen erabat busti gabe. Puntu puntuan atera ginen aparkalekutik zalantzan ginelako ea orduan iritsiko ote ginen bisita egitera. Eskolatik primeran ikusten zen helmuga eta aprobetxatu genuen argazkia ateratzeko. Oraingoan 104 mendizale geunden apuntatuta. Arin arin ekin genion geure ibilaldiari, hau da buruan zeuden txikiek markatutako erritmoa eta Zugastin eta Altza pasealekuan beste zenbait kiderekin elkartu ginen. Gehienak bilduta eta eguzkia hodeien atzetik agertzen ari zela pixkanaka pixkanaka eta zibilizazioa atzetik utzita baserri, artalde eta zuhaitzen udaberriko mundu zoragarrian murgildu ginen.





Taldeak, erabat luzatuta, San Markoko azken txanpari egin zion aurre eguzki itsugarripean. Txikiak, beti bezala geldiezinak. Batzuk motoan, besteak berriz aulkietan eta haien aita eta ama jasankorrak bultzatzen korrikalari eta txirrindulari batzuk aurreratzen gintuzten bitartean. Azkenean 11ak baino lehenago iritsi ginen San Marko Gotorlekuaren sarrerara. Hernandez-Paule familia taldearen buruan eta pixkana pixkanaka beste guztiak. Batzuek baita kafea hartzeko denbora ere izan zuten bisitaldia hasi baino lehen. Lehenengoa euskarazko taldea Kosme Sarjentuak zuzenduta eta 20 minutu beranduago erdarakoa Iñigo Sukaldariak gidatuta.

Aurreko txangoan abisatu genuen ba oraingoan historia pixka bat egongo zela eta hona hemen:

XVII. mendean garai aztoratuak bizi ziren. Espainian Fernando VII (Desiratua) erregeak ez zuen gizonezkorik. 3 ondorengorik gabeko ezkontza eta gero, Maria Cristinarekin (Hotela bezalakoa) ezkondu zen eta azken hau haurdun gelditu zen. Fernandok, hil baino egun gutxi lehenago legea aldatu zuen, jaio berria alaba izanez gero erregina izateko aukera izateko. Hau izan zen Karlista guden arrazoi nagusia. Alde batetik liberalak, Fernando VII.naren alaba erregina izatearen aldekoak eta bestetik Erregearen anaia, Carlos, errege berria izendatu nahi zutenak, karlistak.

Isabel II.a ume bat besterik ez zenez, haren ama izan zen erregina, Maria Cristina, zeinek gotorlekua eraikitzeko agindu zuen. Luis Nieva injineruak diseinatua ahal zen karlista jaikialdi bati aurka egiteko, 1888ko abuztuak 25ean inauguratu egin zen. Helburua, Pasaiako Portua, Frantziarako errepide zein trenbide komunikabideak eta Gipuzkoako hiribidera eramaten zuten bideak babestea zen. San Markoko Gotorlekua eraiki zen inbasioa zela eta. Baina inbasio horiek ez ziren inoiz gertatu. Gotorlekuak militar erabilera izan zuen 1970. urtera arte.



.

Bisitari aurre emateko (krokodilorik gabeko) lubanarroa zeharkatu eta Gotorlekuaren alderdi babestuagoan zeuden Kapitain eta ofizialen gelak atzera utzi genituen. Arma-patiora iritsi ginen non 5 hilabetetarako eta 200 lagunentzako ur-tanga kokatzen zen. Bertan “San Marko” irudiaren aurrean (eta ez Jainkoa baten batek esan zuen bezala) jabetu ginen mendiak Bizarain izena duela, nahiz eta orain inork ez duenez izen horrekin ezagutzen. Arma-patiotik baterietara jaitsi ginen. Bertan 3 arma mota zeudela jakinarazi ziguten: kanoiak, obusak eta metrailetak.

Kanoiek horizontalean jaurti egiten zuten eta 9 kilometrotara iristeko gai ziren. Parapeto batean kokatzen ziren eta beti bolbora biltegi baten ondoan. Kanoiak “modernoak” ziren eta atzeko aldetik kargatu egiten ziren.

Obusak, berriz, zeinen tiroek parabola forma hartzen zuten, irismen motzagoa zuten (3 km) baina altuera gehiago. Haien funtzionamendua oinarrizkoagoa zen. Lehenago bolbora sartu behar zen (zoru-garbigailu erraldoi antzeko tramankulu batez lagunduta), gero bala, 79 kilo “soilik” pisatzen zuena eta bultzatu behar zena ere bai.





Gotorlekuan 16 kanoi eta 3 obus zeuden. Lubanarroak 8 metrotako altuera du eta eraso bati aurre ahal egiteko “Cristop Montiny metrailetak” zeuden, 37 tiro egiteko gai zirenak.

Metrailetek erasoa geldiarazi ezean, fusilak edota arku eta geziak zeuden ere. Gero begiratokira igo ginen non 360ºko bistak zoragarriak diren. Eguraldiak ere baita Frantziako eta Gipuzkoako kostaldeko zenbait herri eta mendi ikusten utzi zigun. Azkenean bisita oso polita izan zen bai txikientzat zein helduentzat eta Iñigo Sukaldarik batez ere txalo zaparrada jaso zuen.

Behin argazkiak aterata, arma-patiora jaitsi ginen eta aprobetxatu genuen kafetegian zer edo zer hartzeko. Erdarako taldekoak etortzen ziren bitartean Mariak aprobetxatu zuen falta ziren krakoletalarien txartelak seilatzeko. Haurrak irrikan zeuden belardira joateko eta bertan izugarri pasa zuten. Batzuk jolastera zuzenean joan ziren, beste batzuk berriz bazkaltzen hasi ginen. Eserita helduak, haurrak ia ia gehienek jolasten zuten bitartean. Egia esateko oso leku aproposa da bai bazkaltzeko bai gozatzeko ere. Txikiak, zer esanik ez, ez ziren jabetu ez haizeaz ezta mendia eztaltzen hasten ziren hodeietaz ere.





Hori dela eta bezperan gertatutakoa ikusita, gehienek 15,00ak inguru bueltari ekin genion, eskerrak orain aldapa bera zela!

Laburbilduz, egun zoragarria, konpainia ezin hobean eta non eguraldia oso ona ez izan arren geure inguruneko zer edo zer ikasteko aukera izan genuen. San Markok benetan harritu gintuen. Batzuei lehenengo aldia ikusten zutela izan zelako eta beste batzuei, nahiz eta ezagutu, inoiz ez baitziren lubanarro eta baterietara hurbildu.

Hurrengoan, Maiatzak 17an, Oiartzungo Arditurriko Meazuloetan Lurraren erdiguneraino jaisteko aukera izango dugu. Pena merezi izango du! Abisatuko dizuegu.




martes, 14 de abril de 2015

APIRILAK 19 - SAN MARKOS - 19 Abril

EUES


TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA APIRILAK 17


GOGRARAZTEN DIZUEGU ERRSERBA EGITEKO BEHARREZKOA IZANGO DELA ZENBATEKOA GUTUN AZAL BATEAN SARTZEA ETA TUTOREARI EMATEA
MILA ESKER!

Eman ezazu izena hemen! 

Irteera Oletako aparkalekutik egingo da goizeko 9,30etan eta SAN MARKOSEKO GOTORLEKURA 11,00tarako iritsiko gara.

Bertan ordubete inguruko BISITA GIDATU KARAKTERIZATUA egingo da non Gotorlekua ezagutzeko aukera izango dugun.

Taldea 40-50 pertsona bitartekoa izan behar denez hasiera batean 2 txanda hitzartu ditugu, ordu erdiko tartearekin hasiko direnak 2 gida etorriko bailira.

Azken puntu hau jendearen parte hartzea ikusi arte ezin denez adostatu

ORAINGOAN EZINEZKOA IZANGO DA OSTIRALAK 17 ETA GERO IZENA EMATEA

PREZIOA

5 urtetik beherakoentzat: DOAN
6 – 18 urte bitartekoentzat: 3,5 €
Helduak: 4 €

BAZKARIA

Espero dugu eguraldi zoragarria izatea belardiaz eta parkeaz gozatu ahal izateko.
FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ.

ITZULERA

Libre izango da.


Eguraldi txarra eginez gero bisita barruan egiteko aukera dago


TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA APIRILAK 17


GOGRARAZTEN DIZUEGU ERRSERBA EGITEKO BEHARREZKOA IZANGO DELA ZENBATEKOA GUTUN AZAL BATEAN SARTZEA ETA TUTOREARI EMATEA
MILA ESKER!
Eman ezazu izena hemen!