domingo, 25 de enero de 2015

SAGÜES - FARO DE LA PLATA KRONIKA. 18 Enero 2015

EUES




Aspalditik antolatutako txangoak Mendiolatik Sagüesetik San Pedrorako ibilaldia eta Mater Museorako bisita hartzen zuen barne. Baina Museoren Gabonetako oporrek buruhauste ederrak sortarazi zizkioten gure antolatzaileari, Maria, azken momentuko plan aldaketa dezente egin behar izan zituela.

Beste aldetik deialdiaren arrakastak, 82 pertsona eta itsasontziaren espazio mugaketak bi talde sortaraztera behartu gintuzten. Lehenengoa 9:30etan aterako litzateke Grosetik eta San Pedrorako bidea hartuta 12etan bisitatuko luke Museoa. Bigarrena berriz alderantziz egingo luke. 10:30etan bisita eta gero San Pedron hasita Grosera iritsiko litzateke..

Taldeak berehala osatu genituen whatsappen bidez, nahiz eta eguraldi-iragarpena oso ona ez izan. Hori zela eta oraingoan ez genuen bazkaltzeko planik egin..

8,30etan hasi ziren lehenengo mezuak gure whatsapp-talde berrian.Denok oso animatuta gaude azkenean ematen duelako eguraldiak lagunduko digula behintzat goizean. Hotza bai baina euririk ez.

Lehenengo taldekoak, Mariarekin buruan, geldituta geunden bezala groseko gasolindegitik atera ginen garaiz eta aldapa gora…Hasi bezain pronto bi txikik inbidia ematen digute jadanik: Mikel bere aitaren motxilan dihoala abesten eta Juan Carlos bere amaren besoetan poz pozik.

Pixkanaka taldea luzatzen hasten da baina tropelaren azkena beti begi-bistan izanda. Igotzen ari garen ahala bistak geroz eta zoragarriagoak dira: hondartza, ostaldea (Getaria ere ikus dezakegu)… beraz noizean behin Richard eta Aitorren baimenarekin, taldearen buruan doazela benetako mendizaleak bezala, gelditzen gara taldeko argazki batzuk ateratzeko..




Bidebietan Ana eta Sararekin gelditu gara Begoña eta bere txikien bila joan direla…(txikiegiak dira oraindik ibilaldi oso egin ahal izateko laguntzarik gabe).

Iritsi garenean txolartea eramaten zuten eta mendizale dexenteri galdetu diote jadanik ea ikusi gaituzten.

Talde nabarmena osatzen dugunez berehala aurkitzen gara




Baten bat ea noiz iritsiko garen galdetzen hasten denerako Platako Itsasargia ikustatzen dugu. Azken txanpa eta iritsi gara… Txikiak itsasontzira iristeko irrikan! Espero dugu azkenean haien itxaropenak bete ditzan!!




Iturri pare bat, “ipotxen etxea”, zubi erromatarra eta Platako Itsasargira iristen gara. Geldialdi motza hamaiketako egiteko eta Puntaseraino eramango gaituzten eskailerak jaistera.

Lortu dugu!! Egia esateko geure txikiek izugarrizko lezioa eman digute. Txikienek ere (3 urtekoek) ibilaldia ia ia oinez egin dute eta protesta egin gabe. Txapeldun hutsak dira!!

Bigarren taldekoekin topatzen gara Mater Museotik atera direla eta korrika eta presaka izugarri gustatu zaiela bisita kontatzen digute.
Goazen ba!!

Geure taldea bestea baina handiagoa denez 3 taldetan banatu behar dugu. Batean umeak eta beste bitan helduak. Beraz Xabi eta Izakunez gain Alfonsok ere laguntzen du aginte-postua erakusten eta sonar, gps eta beste zenbait sistema arrain-bankuak aurkitzeko baliodunak.

Lehenengo taldeak 14:00 ak pasata bukatzen du bisita, hotz pixka batekin baina oso oso pozik.

Trintxerperako bidean, non taldea banatzen hasi zen, egunaren gora beherak komentatu ditugu eta hurrengo txangorako animatzen hasi gara.


Bigarren taldea auzoan gelditu da Oletatik eta “escalerillas”etik oinez jaisteko. Bertan 32 pertsona osatutako talde osoak Pasaia zeharkatu eta Mater Museora iritsi zen. Baten batek itsasontzia itsasoratuko ote zen beldurrez eta beste batzuen “zer egingo ote dugun barruan ordu bete eta erdi…”zalantza mutuarekin…





Nahiz eta 9 gradu izan, haizeak hotz-sentsazioa izugarrizkoa zen. Talde-argazkia hasi baino lehenago eta puntu puntuan bisitara.






Itsasontziaren zubian Xabier (patroia edo kapitaina) eta Izaskun itxaroten ari dira. Brankan bizkarrean zeuden eserleku batzuetan esertzeko esan ziguten. Nabigazio-araudia azaldu eta bi taldetan banandu gintuzten. Batean umeak heldu pare batekin eta bestean helduak.






Haurren bisitaren lehenengo zatitik Izaskun arduratu zen. Hasteko Mater bezalako itsasontzi batek zein arrain mota arrantza egiten duen azaldu zien (atuna, berdela, antxoa eta sardina bereziki). Gure ondoan tamaina askotariko itsasontziak zeuden, trainerutik merkantzia-ontziraino. Horrez geroztik ababorrera eraman zituen geure arrantzale txiki guztiak non sareak ukitu eta kokatu egin ahal izan zuten. Sareekin karnata hartzen da (sardina eta antxoak) atuna eta hegaluzeak arrantza egin ahal izateko.







Behin sareak aterata eta salabardoen bidez ateratzen dira arrainak bizirik eta igerileku batzuetan sartzen dituzte egun batzuk lasaitzen diren arte..








Itsasontzia radarren bidez aurkitzen ditu arrain-bankuak. Atun-bankua aurkitzen duenean, marinelek kareletik karnata botatzen hasten dira. Atunak hurbiltzen dira eta jaten hasten dira. Euri-jasa jartzen da martxan itsasontzia atunen begi-bistatik ezkutatzeko. Eta arrantzaleak, izugarrizko lan-talde baten bidez eta kanaberaz lagunduta arrainak ateratzen hasten dira. Karnata antxoak dira.






Gero txikiei gehien gustatu zitzaiena hasi zen. Arrantza. Bakoitzak kainaberaz lagunduta bizkarrean ezarritako arrainak arrantza egin behar zituen. Arrainek neurri eta pisu ezberdina zeukaten eta “pezqueñines no, gracias, debes dejarlos crecer” esamoldea jarraituz itsasora bueltatu behar izan zituzten.







Gero Xabierrekin, geure patroiarekin, zubira igo ginen. Larri larri sartu ginen 18ak. Bertan lema eta itsasontzia nola maneiatzen den irakatsi zigun. “A toda máquina” aginteekin, arrainak aurkitzeko “radar”rarekin, planoak.. eta baita klaxona ere, walkie-talkie funtzioa betetzen duen telefonoak… Gero, zubitik eskailera bertikalaren baten bidez jaitsita kutxako jolasa hasi zen. Jolasa ukimenaren bidez itsasoan zein gauzak dauden asmatzean zetzan. Hau da eskua kutxan sartuta. Belakiak, plastikozko estalkiak, algak…Ia ia denak asmatu zituzten.


Eta horrekin amaitutzat eman genuen bisita beste talde-argazkia egin eta gero. Oso motza iruditu zitzaigun bisita nahiz eta hotza pasatu zenbait uneetan baina oso oso gomendatzeko modukoa.






Gorputzak berotzeko eta ibilaldiari hasiera eman baino lehenago hamaiketako hartzeko aprobetxatu genuen. Bertan, portuko sarreran beste taldekoekin elkartu ginen. Oso pozik denak eta Museo ikusteko irrikan.

Geure taldea igotzen hasi zen. Portuko bokaleraino inongo arazorik gabe. Hortik aurrera, berriz, taldea luzatzen hasi zen erritmo ezberdinak baitzeuden izugarrizko eskailerak igotzeko. Norbaitek ea zenbat zeuden galdetu zuen baina egia esateko ez genituen zenbatu.

Platako itsasargiaren ondotik pasa genuen eta Uliarako bidea hartu genuen. 13:30 inguru Mendiola iritsi ginen. Hortik oraindik beste ordubete eta erdi markatzen zuen eta Herri-Ametsaren aldapatik jaistea hoberena izango litzatekeela adostu genuen denon artean, hortik auzoraino oinez joateko. Eta horixe bera egin genuen.





Txango zoragarria izan zen eta oso oso pozik utzi gintuen. Hurrengoa buruan daukagu jadanik: Adarra. Bertan ikusiko gara. Nahiz eta eguraldi-iragarpena izugarri txarra izan azkenean portatu egin zen.

Hurrengoan txarteletan jarri behar ditugu zigiluak… talde nahasketarekin ez dela egin!

Txalo bero bat Mariarentzat dela geure irteeren antolatzailea. A zein alamena eman dizugun! Hurrengorako ea zintzoago garen eta epean erantzuten dugun…



Mater Museoa Tarifario 2015 General


jueves, 22 de enero de 2015

Fotos Faro de la Plata




En los próximos días actualizaremos el blog con las fotos de la ultima excursión, si tienes alguna foto o vídeo mándanos por email a krakoleta@gmail.com , y publicaremos un vídeo con toda la recopilación de fotos recibidas, ademas hemos recogido vuestras sugerencias, y aparecerán también para poderlas descargar

Si no te quieres perder las nuevas actualizaciones del blog, te animamos a que introduzcas tu mail en cuadro de la derecha o desde el siguiente enlace suscribete , y te llegara un email cuando haya alguna novedad en el blog

Saludos,

Krakoleta Mendi Taldea

martes, 13 de enero de 2015

SAGÜES – FARO DE LA PLATA

NOTA:: En la version en Euskera repartida a los alumn@s del centro hay un error en el precio de adulto. Los precios correctos son:
4 urtetik beherakoentzat: DOAN
4 – 16 urte bitartekoentzat: 4 €
Helduak: 6 €
EUES
TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA URTARRILAK 16

Dirudienez eguraldiak ez digu lagunduko. Beraz, 2 irteera mota proposatzea erabaki dugu. Hori dela eta ORAINGOAN EZ DA BAZKARIRIK ANTOLATUKO. Hala ere ausartenok frontoian adibidez biltzeko aukera izango dugu.


A AUKERA

Irteera Groseko Gasolindegitik egingo da 9,30etan eta Mendiolatik San Pedrora iritsiko gara. (Oraingoan, bidea lurrezkoa da. Ez porlanezkoa aurrekoan bezala). 12’00etan MATER MUSEOrako bisita (90 minutukoa)

B AUKERA

 MATER MUSEOrako bisita zuzena (90 minutukoa) 10’30etan. Motoraren ondoan dago. Gure blogean informazio gehiago jasoko duzue: http://krakoleta.blogspot.com.es/

MATER MUSEOA


MATER Itsasontzi Museoa Kantauriko benetako atun-ontzi klasiko bat da; elondo egurrez egina da modu tradizionalean, eta egin duen arrantza-ibilbidearen ondotik, Itsas Gela elkarteak ur gaineko museo bihurtu du, artisau arrantzan eta itsas ingurunean ardaztua. Bertan barkuko bizimoduko era guztietako esperimentazio jarduerak antolatzen dira.

GEURE EKINTZA

Bisita gidatua Kantauriko benetako atun-ontzi batera, hain zuzen arrantzaleek itsasontzian egiten zuten bizimodua ezagutzeko eta horrekin batean artisautzako arrantza-artearen, elikadura osasungarriaren eta itsasoaren inguru naturalaren jasangarritasunaren artean dagoen harreman giltzarria ulertzeko. Arrantzarekin loturiko zenbait joko-hezigarriak egingo dira haurrekin.

 

PREZIOA

4 urtetik beherakoentzat: DOAN
4 – 16 urte bitartekoentzat: 4 €
Helduak: 6 €

 ERRSERBA EGITEKO BEHARREZKOA IZANGO DA ORRIA BETETA ETA ZENBATEKOA GUTUN AZAL BATEAN SARTZEA ETA TUTOREARI EMATEA. Ea azken momentuko nahasteak saihesten ditugun…
EUES
FECHA LÍMITE PARA APUNTARSE A LA EXCURSIÓN 16 DE ENERO
En vista de que la previsión meteorológica no parece buena vamos a dar dos opciones de salida. Por este mismo motivo NO SE VA A ORGANIZAR COMIDA, aunque l@s más animad@s siempre pueden juntarse en el frontón, por ejemplo.

OPCION A

Salida de la Gasolinera de Gros a las 9,30 de la mañana en dirección al Faro de la Plata y San Pedro. (Esta vez el camino es de tierra, no pista como en la anterior salida). A las 12’00 visita al MATER MUSEOA (duración 90 minutos)

OPCION B

Visita directa al MATER MUSEOA, junto a la motora, (duración 90 minutos) a las 10’30 hs. Os informamos más detalladamente en nuestro blog: http://krakoleta.blogspot.com.es/

BARCO MUSEO MATER


El barco-museo MATER es un auténtico atunero clásico del Cantábrico, construido en madera de elondo a la manera tradicional, que tras su periplo pesquero ha sido transformado por la asociación Itsas Gela en un museo flotante sobre la pesca artesanal y el medio marino, donde se organizan toda clase de actividades de experimentación de la vida a bordo

NUESTRA ACTIVIDAD


Visita guiada a un auténtico atunero del Cantábrico para conocer la vida a bordo de los pescadores y comprender la relación vital que existe entre las artes de pesca artesanales, una alimentación sana y el sostenimiento del entorno natural del mar. El recorrido incluye una serie de juegos educativos relacionados con la pesca para los niños

PRECIO

Niños menores de 4 años: ENTRADA GRATUITA
 4 - 16 años: 4 €
Adultos: 6 €

 PARA FORMALIZAR LA INSCRIPCION SERÁ NECESARIO QUE ENTREGUÉIS ESTA HOJA AL TUTOR/A EN UN SOBRE JUNTO CON EL IMPORTE EXACTO DE LA EXCURSION. Así evitaremos líos de última hora…