jueves, 28 de mayo de 2015

ARDITURRI KRONIKA.17 de Mayo

EUES



Maiatzak 17an, ia aurtengo irteera guztietan bezala, eguna euritsua esnatu zen. Beraz meategira oinez eta txirringaz iristeko planak aldatu behar izan genituen. Eskerrak whatsapp- taldeari eta Mariaren antolakuntzari puntu puntuan iristeko lagundu zigutela!



Txirringaz joatea pentsatuta genuenok kotxez joan ginen azkenean eta Olaizolara iritsita erortzen ari zen zaparradak konbentzitu zigun meategiko aparkalekura zuzenean joateko. Eskerrak lehenengo taldeko ausarta batzuk adore eman eta Pagoatik Arditurrira, zirimiri bidelagun, oinez joan zirela. (Maider, Iván, Ane eta Ametsek seilu eta erdi irabazi dute oraingo honetan) eta geure Begoña txirringaz bi txikiak karrotxoan eramanda! Eta nola ez despistaturen bat ia ia Nafarrora joaten zaiguna, baina “larrialdi-kotxea” prest genuen eta azkenean denak puntu puntuan iritsi ginen.

Lehengo taldekoen bisita bukatutakoan eta bigarren txandakoak sartzen ziren bitartean txarteletan seiluak jartzeko aprobetxatu genuen, ekarri zutenenetan, noski!





Bisita izugarrizkoa! Oraingoan 84 mendizale ginen eta bi ordutegietan banandu ginen. Txikienak 10,00etan eta handientzat Meategia sakonean ikusteko 11,30etan

Kide batzuk faltan bota genituen, familia-konpromisoak zirela eta baina goiz goizetik animatu gintuzten… Maiatzean badakigu jaunartze dezente egoten direla.

Ordutegi bakoitzean ere bi talde osatu behar izan genuen. Batzuk hasten ziren Meategiren historia eta aurkikuntzari buruzko bideo ikusten gero meategira joateko. Beste berriz alderantziz.



Sartu baino lehen primeran azaldu ziguten zer ikusten ari ginen eta zer da barruan ikusiko duguna. Meategi bat nondik erromatarren arotik duela 2000 urte eta 1984ra arte: zilarra, burdina, beruna, zink eta fluorita erauzi egiten zen. Kanpoan dauden erakin ezberdinak ere ikusi genituen: dekantagailu, materiala garbitzeko gunea, laborategia, botikina, logelak, biltegiak…. Pena eguraldi txarra egin izana, paisaiaz eta ingurunetik gozatu ahal izateko.



Meategiko sarrera abentura hutsa. Eta abenturazale bezala babes-neurriak hartu behar genituen. Kaskoa eta higiene-arazoak saihesteko paperezko txanoa… (polit polittak geunden, ebakuntza-gelara sartuko bagina bezala meategira joan baino!) Txikienek arazo batzuk izan zituzten kaskoak haien buru txikietara egokitu ahal izateko eta baten batek azkenean kaskoa alboratuta eraman zuen. Baina denak txintxo txintxo eta kendu gabe. Listo ba, goazen bigarren meazulotik sartzera!

Erromatarren aroko eta dinamitarekin irekitako meazuloen arteko desberdintasunak azaldu zizkiguten. Lehenengoek hormak suarekin berotzen zituzten eta gero eskuz zulatzen zituzten. Beraz lana txukunagoa zen eta paretak lisoagoak gelditzen ziren (1,40 metrotako altuera eta metro bateko zabalera izaten zuten). Bigarrenek berriz, dinamitaren ondorioz pareta askoz irregularragoak zituzten. Filmetan bezala barrenadora batekin zulotxo bat egiten da non dinamita kokatzen den eta boummmmmm!! Ustiatu egiten da. Harriak jaso eta kanpora eramaten dira non erabilgarria den materiala eta betetzeko erabiliko diren harriak garbitzen diren.



Meategiak 8 pisuko meazuloak eta 100 metrotako sakonera du. Meazuloen artean zutabeak zeuden bertan bera ez erortzeko eta “igogailu”sistema bazegoen minerala 8. pisuetatik kalera igotzeko. Barrutik hezetasuna ongi jasaten duten egurrak erabiltzen diren (eukalipto, haritza…) Baita “cuniculum” deitutako kanalizazio-sistema ere ura kanpoko errekara eramaten zuena.

Meazuloetan kolore ezberdinak bereiztu ditzakegu mineral motaren arabera. Baten batek baita sagu-zaharra ikusi zuen!

Harritu gintuen meazulo batzuk itxita ikusi izanak. Laginak izenetakoak, meatzariek egindako frogak ikusteko zainak zeuden. Egon ezean estali egiten zuten. Eta bat-batean meategiko hilobiko isiltasunean harriak eroriko bailira audioa… Ikaragarria!

Erromatarrak, oso ingeniari onak, beheko meazuloetan ikusteko aukera izan genuen ur-putzu batzuk egin zituzten (ez spak baten batek esan zuen bezala). Putzu horietan ez dago animaliarik eta ezin da edan. Gaur egun 5 beheko meazuloak gauzaeztanduta daude.

Erdiko pasabidetik gauzaeztandutako jatorrizko eskailerak ikus daitezke, nondik meatzariak jaisten ziren beheko zuloetara. Egokitutako eskailera ziur baten bidez beheko zulora jaitsi ginen. Pixka bat txunditu egiten zuen birako eskailerak. Orain arteko bisita da lehenengo txandakoek egin zutena…. Egia esateko honako eskailerak ez zuen oso segurua ematen txikiekin jaisteko.

Hirugarren meazulo horretan, igogailuen zuloak argi eta garbi ikusi ahal izan genituen, 40 metrotako altueran… izugarrizkoak! (guztira 100 m. neurtzen zuen) Baita hizebidetik jaisten zen materiala garraiatzen zuten bagonetak ere ikusi genituen. Geure gidariak pazientzia askorekin erantzun zituen geure abenturazaleen etengabeko galderei.

Laztabin batek erakusten digu nola egiten zituzten zuloak dinamita sartzeko. Baita laztabinak harrian utzitako aztarnak. Altuera horretan oraindik ikus daitezke erromatar aroko meazuloen aztarnak bere lanpernentzako apala eta guzti eta non penintsulako ehun-aztarna aitzinenak aurkitu diren. Dena oso harrigarria eta ikaragarria. Mineralen erortzeak margotutako kupula zoragarria!!



Eta azkenean irteera beste aldetik, bagoneten trenbideen artean. Bideoan argitzen digute meategiak 46 izugarrizko zuloak zituela 15-18 km luzeran zituztenak eta Aiako Harripean lurperatzen zirenak. 1803an Guillermo Thalackerrek Arditurri bisitatu eta gero idatzi zuenez “Berrehun urtetan zehar laurehun gizonen lanak ez zukeen lortuko hainbeste zulo”. Oraingo bidegorria Pasaiako Portura minerala eramaten zuen tren berdea zela ere esan ziguten eta OIASSOren (Irun) sorkuntzan zerikusi handia izan zuen bai Arditurrik bai Aiako Harrien azpian kokatzen diren zenbait meategik ere.

Atera ginenean ateri zegoen. Beraz batzuek hamaiketakoa bertan hartzeko aprobetxatu zuten. Aparkalekurako bidean naturaz gozatu genuen, basoko marrubiak eta loreak hartu, animaliatxoak ikusi eta baita osinaren batekin ziztatzeko ere denbora izan genuen… Gero bakoitza bere kabuz, batzuk etxera, besteak berriz tabernara… Bakoitza bere kasa Laburbilduz, oso bisita interesgarria hau ere bai heldu zein txikientzat.

Hurrengoa ekainak 14ean izango da Igeldotik Oriora, bisitarik gabe. Ea eguraldia ongi portatzen den eta uzten digun belardiz eta hondartzaz lagunekin gozatzen. Geure asmoa Igeldora autobusez joatea da. Handik Oriora oinez joan, bertako hondartzako parkean bazkaldu eta garraio publikoan bueltatu (autobusa, trena…) Harremanetan egongo gara.

Hurrengo kurtsoa gainean dugunez hasi gara jadanik prestatzen egutegia. Beraz proposamen interesgarririk izanez gero bidali iezaguzue arren, bai emailera bai bloggera, ekainak 10 baino lehenago.

Eskerrik asko eta hurren arte!!

miércoles, 6 de mayo de 2015

MAIATZAK 17 - ARDITURRIKO MEATEGIA - 17 MAYO

EUES


TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA MAIATZAK 11


GOGRARAZTEN DIZUEGU ERRSERBA EGITEKO BEHARREZKOA IZANGO DELA ZENBATEKOA GUTUN AZAL BATEAN SARTZEA ETA TUTOREARI EMATEA
MILA ESKER!

Eman ezazu izena hemen! 

Txango honetan 2 aukera ezberdinak daude. Beharrezkoa da 2 txandetan eta 2 ordutegietan jokatzea gehienezko pertsona kopurua markatzen digutelako


A AUKERA – OINARRIZKO BISITA - (ADIN GUZTIONTZAT)

Autobusa 9,30etan aterako da Oletatik Arditurrira joateko 10’00etan MEATEGIRAKO bisita (90 minutukoa)

B AUKERA – MEATEGIA SAKONEAN - (5 URTEKO GORAKOENTZAT)

Autobusa 11,00etan aterako da Oletatik Arditurrira joateko 11,300etan MEATEGIRAKO bisita (90 minutukoa)

OINARRIZKO BISITA

Arditurriko meategien bihotzera bisita denboran zehar egiten den bidaia da, bertan adimena, zentzuak eta emozioak nahasten direlarik. Iluminazioak eta soinuek paper garrantzitsua dute bisita honetan; horrela meazulo barruan giro magikoa sortzen dute, bisitaria meategi hauen garai ezberdinetara eramanez.

MEATEGIA SAKONEAN

Meazuloan barneratu ahala denboran atzera eramango gaituen abentura honetan eta bagoneten bidea jarraituz, geldialdi berezi bat egingo da: 2008ko udan burututako indusketa arkeologikoa. Bertan denborak estalitako sekretuak ezagutzeko parada izango duzue.

BISITA - PREZIOA

5 urtetik beherakoentzat: DOAN 6 urte eta gorakoentzat: A AUKERA: 3,10 € B AUKERA: 6,20 €

AUTOBUS – PREZIOA (aukeran)

3,20 € / pertsoneko

BAZKARIA

Familia bakoitza arduratuko da bere kideen bazkariaz. Bertan aisiarako kanpo-eremua dago.

ITZULERA

Garraio publikoa erabiliko da.
Oiartzungo tren geltokia Arditurritik 7,7 kilometrotara dago.


TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA MAIATZAK 11


GOGRARAZTEN DIZUEGU ERRSERBA EGITEKO BEHARREZKOA IZANGO DELA ZENBATEKOA GUTUN AZAL BATEAN SARTZEA ETA TUTOREARI EMATEA
MILA ESKER!
Eman ezazu izena hemen!