sábado, 4 de mayo de 2019

RALLY FOTOGRAFICO. MAIATZAK 12

EUES


Igande honetan berriz, Casares Kulturetxeak eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak antolatzen duten Argazki Rallian parte hartuko dugu. Helburua, auzoko inguruneak ezagutzera zein argazkigintza sustatzea da. Aurten Gaiztarro ezagutuko dugu.
1.- IZEN-EMATEA. Ondorengo erara egin dezakezu doan: Helduak eta haurrak.

2.- PARTE-HARTZAILEAK. Argazkilaritza maite duen eta kamara digitala ala teléfono mugikorra, duen edonork parte har dezake.
A Kategoria: Helduak (15 urtetik aurrera).
B Kategoria: Haurrak (14 urte arte).

3.- IBILBIDEA
Irteera izango da 10:00etan Aterpetik (Herrerako Zaharren etxetik) Zumardi pasalekuan 9. Bidebieta – Gaiztarro parketan izango da. 12:00tan parte-hartzaile guztiek hamaiketako bat gozatzeko aukera izango dute parkean.

Lehiaketaren egun berean, 10:00 etatik, haur tailer bat egingo da interesa duten umeentzako. Bertan argazkigintzaren oinarrizko nozioak azalduko dira. Parte-hartzaileek Argazkilari Elkarteko monitoreen laguntza izango dute, sortzen zaizkien zalantzak argituko dizkiete eta argazkiak nola hartu azalduko diete.

4.- GAIAK. Lehiaketaren leitmotiv-ak natura eta paisaia dira, gure gertueneko ingurunean. Esparru horren barruan, bost gai emango dira lehiaketaren egun berean ibilbidearen hasieran.

5.- ARGAZKIEN FORMATUA ETA ENTREGATZEA.
Argazkiak lehiaketaren egun bertan ateratakoak izan behar dira zehaztutako ordutegian eta proposatutako ibilbidean. Errealizazioa, originaltasuna, berezkotasuna eta egokitasuna
balioetsiko dira. Ondorioz, argazki egoki bat ateratzeko ez da beharrezkoa izango kamera garesti edo eta ekipamendu sofistikatu bat edukitzea. JPG formatuan aurkeztuko dira, gutxieneko konpresioan eta gehienezko kalitatea (gutxienez 2 megapixel, gehienez 5 megapixel). Argazkiak editatu daitezke, baina ezingo da kanpoko elementurik erantsi.
Maiatzaren 17a baino lehen parte-hartzaile bakoitzak bere bost argazkiak (gai bakoitzeko bat) aurkeztu beharko ditu. CD edo pendrive batean Casares Kultur Etxean (ohiko ordutegian) edo rallycasares@gmail.com helbidera bidaliz, betiere aipatutako epearen barruan.

5.- EPAIMAHAIA. Erakunde antolatzailea eta Gipuzkoako
6.- EPAIMAHAIA. Entitate antolatzaileen eta Gipuzkoako Argazkilarien Elkarteko kideek osatutako epaimahaiak argazkiak ebaluatuko dituzte. Epaitza apelaezina izango da eta, maiatzaren 25ean jakinaraziko da.

7.- SARIAK.

A Kategoria: Gai bakoitzeko irabazleak trofeo bat jasoko du. (+14)
B Kategoria: Parte-hartzaile bakoitzari opari bat emango zaio. (-14 urte)
Egile bakoitzak sari bakarra aukeratu ahal izango du. Antolatzaileek saridunei jatorrizko artxiboak eskatzeko ahalmena gordetzen dute.

8.- ERAKUSKETA ETA SARI BANAKETA. Saridun egileei pertsonalki abisatuko zaie, behin sailkapena ezagututa.
Behin sailkapena ezagututa, saridunei pertsonalki jakinaraziko zaie. Sari banaketa maiatzaren
31, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Tomasene Kultur etxean izango da. Lan irabazleak eta hautatutakoak proiekzio
batean ikusi ahal izango dira eta bertaratzen direnentzako lunch txiki bat prestatuko da.

BAZKARIA


FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ

IRTEERA


Aterpetik (Herrerako Zaharren etxetik) Zumardi pasalekuan 9.

EZ AHAZTU ARGAZKI-KAMERA!!!

TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA

MAIATZAK 7 ASTEARTEA


krakoleta@gmail.com

BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:




Online inskripzioa