domingo, 29 de abril de 2018

KRONIKA MARCHA NORDICA ASPANOGI

EUES


KRONIKA MARCHA NORDICA ASPANOGI 2018-03-25


OTSAILAK 25EKO KRAKOLETAKO ASPANOGIREN ALDEKO MARTXAREN KRONIKA


ASPANOGIK antolatutako ipar martxa “ofiziala” otsailak 18an izan zen eta Krakoletak parte hartu behar zuen baina Altzako inauteriekin bat egiten zuenez eta gure txikitxo askok parte hartzen dutenez, geure martxa aste bat atzeratzea erabaki genuen.

80 mendizale inguru elkartu ginen goizeko 10:00etan Sagüeseko zelaigunean hotz pixka batekin baina euririk gabe.

Irteeran, Vero, ASPANOGIREN izenean, ipar martxan parte hartzaileei banatu zieten motxila berdina eman zigun denoi. Eskerrik asko! Ilusio handia egin zigun detaile handia. Eta denok prest, motxilak soinean eta txarteletan zigilua jarrita martxari ekin genion.



Markel Txapeldunaren ikurrinarekin, batzuk patineteekin, beste batzuk txirringaz eta gehienok oinez, marea laranjaz bete genuen Zurriola hasiera batean eta Pasealeku Berria gero. Egia esateko zein hiri politta dugun eta konpainia onean geroz eta zoragarriago.

Nautikoan taldea biltzeko eta zaldainean argazki bat egiteko aprobetxatu genuen. Kontxan geundela eguzkia atera zen azkenik eta alaiago jarraitu genuen.


Martxa Haizearen Orrazian bukatzen zen, non geure txikitxoek primeran pasa zuten haize-zurrustekin jolasten, nahiz eta baten bati praka busti. Hori zen haizea, hori!


Denok iritsita berriz bildu ginen eta Verok “Markel Txapeldun”-aren dominak banatu zituen geure mendizale txikien artean. Aurten lasterketarik egongo ez denik martxa omenaldi txiki bat bihurtu zen. Eskerrik asko Vero eta Adriani. Oso une politta izan zen aldi berean aprobetxatu baikenuen denon artean bildutako dirua, 231 € guztira, ASPANOGI elkarteari emateko.

Eta behin paseoa bukatuta, eta eguraldi zoragarriarekin, norberak bere bidea hartu zuen eta irteera bukatutzat eman genuen.

Hitz batez, atsegin handiz burututako martxa helburu on batekin, egun zoragarriarekin eta konpainia ezin hobean! Hau gozamena!

Apirilak 22an Pagoetan elkartuko gara non burdinola ikusiko dugun eta geure txikitxoek ogia egingo duten. Bertan ikusiko!!
Eskerrik asko!!





No hay comentarios:

Publicar un comentario