jueves, 27 de abril de 2017

HURRENGO SALIDA PROXIMA SALIDA . 7 MAYO

EUES



Kaixo mendizaleok!


ALDAKETA BAT egingo dugu hurrengo Maiatzak 7ko txangoan. Data mantenduko da baina,  kontuan hartuta 4 eta 5 urteko gelakoak martxoan egon zirela Ekogunean, pentsatu dugu hobe litzatekeela hurrengo kurtsorako uztea eta beste ekintzaren bat antolatzea. Hementxe daukazue informazio guztia.


Espero dugu honako hau ere erakargarria izan dadin zuentzat.


MIla esker eta barkatu eragozpenak.


Bertan ikusiko!!


Datorren Maiatzaren 7an, igandean, Gipuzkoako Argazkilarien Elkartea, Altzako Historia Mintegia eta Donostia Kulturak antolatuta, Altzako Naturako 3. Argazki Rallya deitzen du, argazkizale guztiei zuzendua.


 


1.- IZEN-EMATEA. Ondorengo erara egin dezakezu doan:


  • 1. BLOGEAN
  • 2.- PARTE-HARTZAILEAK. Argazkilaritza maite duen eta kamara digitala duen edonork parte har dezake.
    A Kategoria: Haurrak (14 urte arte).
    B Kategoria: Helduak (15 urtetik aurrera).
     
    Rallya 10:00etatik 14:00etara egingo da Larratxo eta Lau Haizeta arteko parkean. 11:30etan parte-hartzaile guztiek hamaiketako bat gozatzeko aukera izango dute Lauaizeta jatetxearen merenderoan.
     
    Lehiaketaren egun berean, 9:30etatik 10:30etara, haur tailer bat egingo da interesa duten umeentzako. Bertan argazkigintzaren oinarrizko nozioak azalduko dira. Parte-hartzaileek Argazkilari Elkarteko monitoreen laguntza izango dute, sortzen zaizkien zalantzak argituko dizkiete eta argazkiak nola hartu azalduko diete.
     
    Lehiaketan parte-hartzeak oinarri hauek nahiz antolatzaileek arrazoi justifikatuengatik egin litzaketen aldaketak onartzea dakar.
     
    3.-  GAIAK. Lehiaketaren leitmotiv-ak natura eta paisaia dira, gure gertueneko ingurunean. Esparru horren barruan, bost gai emango dira lehiaketaren egun berean ibilbidearen hasieran.
     
    4.- ARGAZKIEN FORMATUA ETA ENTREGATZEA. Lehiaketaren egunean hartuak izan beharko dira, bertan zehaztutako ordutegiaren barnean eta proposatutako ibilbidean. Errealizazioa, originaltasuna, berezkotasuna edota egokitasuna balioetsiko dira. Ondorioz, argazkiak ateratzeko ez da beharrezkoa kamera garesti edo ekipamendu sofistikatua edukitzea. JPG formatuan aurkeztuko dira, gutxieneko konpresioan, gehienezko kalitatea (gutxienez 2 megapixel, gehienez 5 megapixel). Argazkiak editatu daitezke, baina ezingo da kanpoko elementurik erantsi.
     
    Maiatzaren 15a baino lehen parte-hartzaile bakoitzak bere bost argazkiak (gai bakoitzeko bat) emango beharko ditu. CD edo pendrive batean Casares Kultur Etxean (ohiko ordutegian) edo rallycasares@gmail.com helbidera e-mezua bidaliz eman daitezke, betiere aipatutako epearen barruan.
     
    5.- EPAIMAHAIA. Entitate antolatzaileen eta Gipuzkoako Argazkilarien Elkarteko kideek osatutako epaimahaiak argazkiak ebaluatuko dituzte. Epaitza apelaezina izango da eta, maiatzaren 25ean jakinaraziko da.
     
    6.- SARIAK.
    A Kategoria: Parte-hartzaile bakoitzari opari bat emango zaio.
    B Kategoria: Gai bakoitzeko irabazleak trofeo bat jasoko du.
                 


Egile bakoitzak sari bakarra aukeratu ahal izango du. Antolatzaileek saridunei jatorrizko artxiboak eskatzeko ahalmena gordetzen dute.


 


7.- ERAKUSKETA ETA SARI BANAKETA. Saridun egileei pertsonalki abisatuko zaie, behin sailkapena ezagututa.


Irabazi duten argazkiak eta haur kategoriko argazkien lagin bat ikusgai izango dira Tomasene Kultur Etxean. Maiatzaren 25an, osteguna, 19:00etan sari-banaketa ospatuko da. Lan irabazleak eta hautatutakoak proiekzio batean ikusi ahal izango dira eta luntx txiki bat eskainiko da bertaratzen direnentzat.





BAZKARIA

Eguraldiaren arabera Lau Haizetako parkean geldi gintezke

FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ.



TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA MAIATZAK 3

ASTEASKENA



BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA








Online inskripzioa



No hay comentarios:

Publicar un comentario