EUES
BISITA:
Bisitak hiru ordu eta erdi irauten du, eta Jose Migel Barandiaran Museoa, Errota eta Talo Tailerra dauka barne. Denok batera eta bertan erabakiko diren BI TALDETAN sartuko gara.
Iraupena: 10,30etatik – 14,00ak arte izango da.
Hemen atxikituta bidali diguten informazioa (euskaraz dute soilik)
PROPOSAMENA:
Eguraldiak uzten badigu eta nahi izango duenentzat, 9,15etan aterako gara Ataungo Udaletxearen ondoko parkingetik (Herrian sartu bezain pronto aurkitzen dugun San Martin auzokoa).
Museorako bidea bidegorritik egingo genuke: 3,6 km (ordubete inguru). Bidea AULKITXOEKIN JOATEKO EGOKIA EZ DELA jakinarazten dizuegu.
Oinez joango ez direnak 10,15etan Museoko Sarreran egotea eskatzen zaizue.
PREZIOA
3 urtekoak eta gorakoak: 5€ / pertsonako
3 urtetik beherakoak: DOAN
BAZKARIA
Eguraldiaren arabera bertan zelai batzuk daude bazkaltzeko. Tabernaren bat ere badago bokatak erosi ahal izateko.FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ.
TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA
MARTXOAK 6 ASTELEHENA
BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:
Online inskripzioa
No hay comentarios:
Publicar un comentario