EUES
OIASSO hiriaren inguruan aurkitutako erromatar garaiko aztarnak biltzen dituen museoa da, zonaldeko ondare arkeologikoa ezagutzera eman eta Bizkaiko Golkoan erromatarren garaia ezagutzeko eta hedatzeko erreferentzia-gune bihurtzeko helburuarekin.
Museoa, gainera, Antzinako Historia eta Arkeologiaren inguruko kultur ekintzak garatzeko toki bat ere bada
Meatze trena: Abentura Oiasson
Bisitak Irugurutzeta meatze ingururako tren ibilbidea dakar. Han meatzea, siloak eta labeak bisitatzen dira, erromatar garaikoa den ustiapen bat zuzenean ezagutzeko.
Txikien aulkitxo edo kotxeak museoan utzi beharko dira trena hartzeko orduan.
Bi txandatan antolatuko dugu bisita. Lehengo taldeak trena hartuko duenean bigarrenak museoa ikusiko du eta alderantziz.
Bisita 12,30 – 13.00ak inguru bukatuko da
JOANERA:
Irunerako Topoa:
Herreratik: 08,54etan
Altzatik: 08,35etan
PREZIOA
6 urtekoak eta beherakoentzat: DOAN
7 – 14 urte bitartekoak (biak barne): 3,70 €/pertsonako
15 urtetik gorakoak: 5,40 € / pertsonako
BAZKARIA
FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ.
ITZULERA
Hona hemen Topoaren ordutegiak ikusteko link-a:www.euskotren.eus
No hay comentarios:
Publicar un comentario