sábado, 5 de noviembre de 2016

KRONIKA AZPEITIA TREN MUSEOA. 2016/10/23

EUES


AZPEITIA TREN MUSEOA


Geure aurtengo lehenengo ateraldian Azpeitiko Tren Museo bisitatu dugu. Urriak 23an. Gipuzkoako barrualdean, GPS-ak markatzen zituen 40 minutuak baino pixka bat gertuago zegoen azkenean baina askok begiratu behar izan genuen non zegoen zehatz-mehatz kotxerantz abiatu baino lehenago.

Sarreran azkenean 97 lagun elkartu ginen. 5 familia autobusean eta besteok kotxean. 11etan geldituta geunden eta punttu punttuan agertu ginen denok museoan disfrutatzeko asmoarekin. Ohituta gauden bezala zirimiriak harrapatu gintuen baina, zorionez, berehala gelditu zen eta azkenean ez genuen aterkirik behar izan.

Egia esateko eguraldiaz gain, konpainia, beti bezala, ezin hobea izan zen eta adin guztientzat aproposa den museo honetaz gozatu ahal izan genuen. Hangar handi batean babesten dira aro askotako trenak, autobusak eta trenbideak. Oraingoan bisita librea zen.

Eta hoberena, zenbaitetan sar gintezkeela eta horrela beste garaietara bidaiatu ginen. Ama eta aita askok Lasarteko zein Igeldoko autobusetan egindako bidaiaz gogoratu ginen. Eta zer esaten diguzue Alameda geltokiari buruz??

12,30etan (hasiera batean esan ziguten baina pixka bat beranduago) lurrunezko trenaren bidaia egiteko gelditu ginen. Lokomotora mundiala!! Umoei indio eta bakeroen filmez gogoratu ginen berehala. 12,15etan denok geunden eserita trena noiz aterako zen irrikan.


Egurrezko bagoiak, argazki zoragarriak, lehenengo txistua, lurruna… Benetan esperientzi magikoa.. Tamalez bidaiak 40 minutu besterik ez duela irauten. Tunelak ilunpean, kedarra, kea… dena laguntzen zigun ilusioa zoragarria izateko. Treneko begiratzailea eta gida, oso xelebrea eta ahaztezina. Zenbait neskentzat baita kezkagarria ere!

Makina-aldaketa ikusteko aukera izan genuen geltokira iritsitakoan. Bertan taldeko argazkia egiteko aprobetxatu genuen. Batzuk ezin izan zuten gorago igo!

Gehienok bazkaltzen gelditu ginen. Eta nahiz eta estaliko parke bat ezagutzen genuen, behar bada, beste primerako parkea gomendatu ziguten. Adin guztientzat aproposa, joku erakargarri eta ezberdinekin eta bai helduok zein haurrek primeran pasa genuen. Egia esateko eguzkiak eta tenperaturak ere lagundu zuten. Eta arratsalde lasaia eta erlaxatua pasa genuen, umeek biraka egiten zuen enborra pasatzen saiatzen, armiarma sarean igotzen, bueltak ematen zituen mahaiean erori gabe mantentzen saiatzen edo lonatik igotzen zuten bitartean…


Hau da egun zoragarria konpainia ezin hobean. Azaroak 20an ikusiko dugu elkar Irungo Oiasso Museoan.
Bertan ikusiko mendizale!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario