jueves, 25 de febrero de 2016

Martxoak 13 Marzo Topic, tolosa

EUES

ATERATZEKO ORDUA: 9,37etan ATERATZEN DA TRENA HERRERAKO GELTOKITIK



Herreratik Anoetara joango gara trenez. Oraingoan familia bakoitza arduratuko da haren billeteaz.

Behin Anoetan oso bidegorri atsegina (4,2 km) hartuko dugu Tolosaraino iristeko. Ordubeteko ibilaldia izango da edozein adinetako umeentzat eta aulkientzat egokituta.

BISITA


Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa da Topic Europa osoan txotxongilo artearentzako zentro integral bakarra da. Haur ikuslegoa TOPIC-eko hartzaile nagusia da. Gazteenak modu natural baina zuzendu batean antzerki mota honetara hurbiltzea lortu nahi da.

Bisitaria txotxongiloaren munduko sekretuak eta altxor magikoak erakutsi, gorde, babestu eta ikertzen dituen leku batean sartzen dela konturatzeko moduan bururatua eta diseinatua dago museoa. Bisita joko bat, aurkikuntza bat bezala aurkezten da, bertan jakin-mina eta konplizitatea ezinbestekoak direlarik.

MUSEOA. (11,00etatik 14,00ak arte)


Txotxongilo tailerra: 4-12 urte bitarteko haurrentzat (gutxienez 4 urteko gelan eta gehienez 6. mailan egon behar dira) Bi txanda antolatuko dira adinaren arabera eta txotxongilo bat egingo dute.

Bisita gidatua: Helduentzat eta 4 urte baino beherakoentzat. Bi txandetan sartuko gara.

OHARRA


Oraingoan TOPIC-ek ez digu uzten 60 HAUR TAILLERRARAKO eta 120 BISITARI-KOPURUA gainditzen.

Beraz, txango honetan lehentasuna emango zaie geure eskolako haurrei eta haien gurasoei.
Sarrera libreak geldituz gero aukera emango zaizue izen-emate ordena jarraitzen senitarteko edota lagunak ekartzeko.

BISITA – PREZIOA


2 urtetik beherakoak: Sarrera + bisita gidatua DOAN
2 -4 urte bitartekoentzat: Sarrera + bisita gidatua 3,5 €
4-12 urte bitartekoentzat: Sarrera + txotxongilo tailerra 3,5 €
Helduak (12 urte gorakoak) Sarrera + bisita gidatua 4 €

BAZKARIA


Familia bakoitza arduratuko da bere kideen bazkariaz. Tolosak eskaintzen dizkigun enparantza estali batean geldituko gara.



-- TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA MARTXOAK 3 --



IZEN-EMATEA BURUTZEKO BEHARREZKOA IZANGO DA:



  • BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:




Online inskripzioa

  • TUTOREARI ORRI HAU BETETA ETA ZENBATEKOA GUTUN AZAL BATEAN SARTUTA EMATEA






No hay comentarios:

Publicar un comentario