lunes, 23 de octubre de 2017

IKASTURTE 2017-2018 CURSO

EUES

Kaixo Krakoletarrak!

Urtero bezala hona hemen 2017/2018 kurtsoko egutegia. Berrientzat azalpen txiki bat gure taldea ezagutu ahal izateko:

Kurtsoan zehar adin guztientzat bideratutako zenbait txango antolatuko dira non gure inguruneko mendiak eta natura ezagutzeaz gain eskolako lagun berriak egiteko aukera izango dugun.

Irteera irekiak izango dira senitarteko edota lagunak etorri ahal izateko geure ikasle eta heldu batekin lagunduta etorriz gero.

Azken txangoan, zenbait ateraldietara etorritako umeei SARI BAT emango zaie Harriolea Guraso Elkarteak finantzatuta.
ANIMA ZAITEZTE!

Aukera paregabea da geure txikiak mendiaz gozatzeko eskolako lagunekin.

Gogorarazi nahi dizuegu geure taldeari buruzko berri guztiak eskuragarri dituzuela blogean: http://krakoleta.blogspot.com.es/
Eta iradokizunak edo gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero:

krakoleta@gmail.com
ONGI ETORRI DENOI !

2017 / 2018 IBILALDIAK


  • PASAIAKO ITSASARGIAK
    AZAROAK 5
    Pasaiko portu naturaletik bisita gidatua
  • OLENTZERO
    ABENDUAK 2 – LARUNBATA ARRATSALDEAN!!
    Olentzero Mirandaolan (Legazpia)
  • IPAR MARTXA
    OTSAILAK 11
    Aspanogiren eskutik
  • ITURRARAN PARKETXEA (Aia)
    APIRILAK 22
    Agorregiko errotetarako bisita eta ogi tailerra
  • ARGAZKI-RALLYE
    MAIATZAK 20
    Donostia Kultura eta Altza Mintegiaren eskutik argazki-txapelketa



No hay comentarios:

Publicar un comentario