EUES
TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA AZAROAK 18
IZENA-EMATEKO ORRIA DESKARGATU
ATERATZEKO ORDUA: 9,15etan HERRERAKO TREN GELTOKIAN
IZENA-EMATEKO ORRIA DESKARGATU
ATERATZEKO ORDUA: 9,15etan HERRERAKO TREN GELTOKIAN
Brinkola tren geltokitik Mirandaolara 2,5 km-ko ibilaldia daukagu geure botak estreinatzeko.
BISITA: Euskal Burdinaren museoan hasten da, non Olentzero ikazkinaren ogibidea ezagutuko dugun. Olentzero, Mari Domingi eta Napoleon astoaren ipuina ere entzungo dugu.
Ondoren Mirandaola parkera irtengo gara Olentzeroren bila. Bat batean menditik jaisten ikusiko dugu bere zaku eta guzti eta haur eta gurasoek ozen deitu beharko diogu, guregana gerturatzeko. Parkean denak elkartu eta burdinolara joango gara, olagizon baten laguntzarekin.
Bisitaren bigarren zatia, Mirandaolako burdinolan gauzatuko da. Bertan haurrek, Olentzerorekin egoteko aukera izango dute eta banan-banan pasako dira Olentzerori eskutitza emateko, argazkia ateratzeko, txupetea eman... Bukatzeko Mirandaolako labean danbolinean erretako gaztaina goxoak dastatuko ditugu.
Mirandaolako burdinolan hotza egiten duenez arropa eroso eta beroa ekartzea gomendatzen dugu.
OHARRA
Oraingoan Mirandaolak ez digu uzten 150 BISITARI-KOPURUA gainditzen.
Beraz, txango honetan lehentasuna emango zaie geure eskolako haurrei eta haien gurasoei
Sarrera libreak geldituz gero aukera emango zaizue izen-emate ordena jarraitzen senitarteko edota lagunak ekartzeko.
IZEN-EMATEA BURUTZEKO BEHARREZKOA IZANGO DA:
- BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:
Online inskripzioa
- TUTOREARI ORRI HAU BETETA ETA ZENBATEKOA GUTUN AZAL BATEAN SARTUTA EMATEA, BAI BISITAKOA, BAI TRENEKOA ERABILI BEHAR IZANEZ GERO.
AKATSAK SAIHESTEKO: BALIAGARRA IZANGO DEN IZEN-EMATEA BLOGEAREN ERREGISTROKOA IZANGO DA.
BISITA – PREZIOA - ORDUTEGIA
Haurrak eta helduak: 5 €/pertsoneko 11,30etan.
TRENA – PREZIOA JOAN ETA ETORRIA (aukeran)
6 urtekoak eta beherakoentzat: DOAN
7 - 11 urte bitartekoentzat: 5 €
12 urte eta gorakoentzat: 6 €
No hay comentarios:
Publicar un comentario