jueves, 25 de junio de 2015

IGELDO KRONIKA 14 JUNIO 2015.

EUES



Kurtso honetako azken irteera benetako mendi-talde batentzat pentsatuta zegoen: Igeldo-Orio ibilbidea, alajaina! Beti bezala parte hartzea zoragarria. 85 kide! Eta irteera guztietan bezala ere zerura begira azken momentura arte… agian Santa Barbarak, eskolako bizilaguna, zerikusia du..azkenean inoiz ez gara bustitzen eta.

Hori bai, interneten agertzen ziren aurreikuspen txarrak izan arren igandeak izugarrizko eguzkiarekin esnatu gintuen. Udaberria amaitzeko egun zoragarri ibiltzeko.

10etan geldituta geunden DBUSekoekin. Denak sartzen ez ginenez, artikulatuak ezin baitzuen Igeldon buelta eman eta gutxiegi ginen mikrobusa hartzeko, bi familia taxian joan behar izan zuten.



Egia esateko eskertu zen denok batera egotea eta ez txandaka beste txangoetan bezala. Batzuek korrika egin behar izan zuten autobusa oso puntuala izan zelako eta bidetik Antiguoko triatloia zegoela ohartarazi ziguten eta nola ez Igeldon bukatzen zen, beraz gidariak ibilbidea aldatu behar izan zuen eta berari esker abisatu ahal izan genion gure kide VIPei, taxiak ere bidez aldatzeko. Azkenean denok elkartu ginen Igeldoko Kanpineko errotondan non Mariak txartelak zigilatu egin zituen.

Igoerari ekin genion txintxo txintxo eta denok ezkerraldetik. Buruan, ohituta gauden bezala lehenengo mailako txikia batzuk tiraka joaten zirela. Ibilbidea zoragarri, izugarrizko bistak eta animaliak edonon gure mendizale txikiak goza zezaten. Eskuinetik triatlonen parte hartzen zuten korrikalariak eta Igeldoko puntan bukatzen zela. Hainbeste ekintzekin, txangoko lehenengo zatia berehala pasa zitzaigun. Behin parkean, hamaiketakoari ekin genion eta indarrak berrituta txikiak elkartu genituen merezitako sariak banatzeko.

Mendi-talde proiektua sortu genuenean txikien natura eta mendiarekiko maitasuna sustatzea izan zen lehendabiziko asmoa. Horretarako pentsatu genuen txartela zigilatzea eta txango guztietara etorriko zirenentzat domina lortuko luketela. Emaitza benetan ikusgarria izan da. Domina lortu ez duten batzuek “errieta” bota diete gurasoei txango bat edo bi galdu izanagatik. Litekeena da hurrengo kurtsorako zuzentzea denok baitzarete txapeldun hutsak!

Txalo bero bat zuentzat eta beste bat Guraso Elkartearentzat sariak ordaindu izanagatik eta asko lagundu baitu proiektu honi aukera bat emateagatik. Eskerrik asko benetan denoi!











Diploma, eskumuturrekoak eta dominen ematean, hor belardiaren erdian, Goya sarien banaketan egongo baikinan zirudien. Dena kameraz eta mugikorraz beteta momentua hilezkortzeko. Gero talde argazkia egiteko aprobetxatu genuen eta bigarren txanpari ekin genion.



Txoribururen batek hesia salto behar izan zuen mendiko makila berreskuratzeko, oraingoan bai zela beharrezkoa. Lehenengo zatitxoa elkarrekin egin genuen baina hortik gutxira 3 taldetan banatu ginen. Aulkitxoekin joaten zirenak errepidetik, mendizale hutsak beste aldetik eta hirugarrena mistoa, pixka bat errepidetik eta pixka bat Done Jakue bidetik.

Kostaldeko bidea “amazonas” momentua izan zuen. 60 bat metro ia ia ikusten ez zen bide estu batetik lokatzez eta harriz beteta eta abentura sentsazioa sortu ziguna. Gero harrizko pista bat, putzuekin nonbait eta bista zoragarriak. Bakoitza bere erritmoan. Bidetik zapaburu eta tritoiez betetako iturria. Auskalo nola irten ziren bizirik hainbeste esku txiki harrapatu nahian. Baita oso jatorrak ziren bi behor oztoporik jartzen ez zituztenak argazkietan ateratzeko. Hori bai, pixka bat gaizki usaintzen zuten. Zeruan zenbait parapente Zarautzen gainetik.. eta pixkanaka pixkanaka Oriora gerturatu ginen. Gurutzetan Novoatarrek (Aiur, Aitor eta Mikel) argitzen ziguten nondik joan behar zen, beraiek aurreko astean egin baitzuten ibilbidea ikusteko nolakoa zen. Azkenean onik iritsi ginen eta sinkronizatuta egongo bagina bezala 3 taldekoak iritsi ginen hondartzara



Behin hondartzaren zein parkearen ondoko belardian bazkaltzen hasi ginen. Ondoko txiringitotik ere zenbait pitxer etorri ziren izugarri eskertu genuen edari freskagarriekin. Egia esateko kristoren beroa eta eguzkia zegoen… Batzuk (Fani, Virginia…) eguzkiak sortutako marka gorria zeukaten jadanik.



Mendizale gazteenak, lehenengoak izan ziren bukatzen eta berehala hondarrezko parkera joan ziren jolastera. Baina gutxi iraundu zuen pozak, Antoniok abisatu zigun jadanik, 20 minututan ekaitza baitzetorren Deba aldetik. Esan eta egin. Bat batean urrutiko trumoia aditu genuen eta zirak bilatzen hasi ginen. Trenaren ordutegia kalkulatu, motxilak eta haurrak bildu etortzear zegoen zaparrada saihesteko. Geltokirako bidean euria egiten hasi zen, eskerrak txangoa bukatuta zegoela. Altzatarroi izatea gustatuko litzaiguken estalitako parkean itxaron genuen 16,15enetan puntu puntuan iritsi zen trenera. 16,55ean Herreran geunden eta bertan banatzen hasi ginen. Txikiak nekatuta baina pozik eta helduok dutxan, pijaman eta etxeko arratsalde batean pentsatzen behin egun zoragarria pasata.

Izugarrizko uda eta oporrak opa dizuegu eta mantenduko dugu kontaktua hurrengo kurtsorako ekitaldiei buruzko informazioa bidaltzeko.

Mila esker zuen parte hartzeagatik eta Krakoleta Proiektu honi eman diozuen harreragatik.

Txalo bero bat ere Mariarentzat, hau dena koordinatzeagatik baina argi daukagu proiektuaren arrakasta zuei dagokizuela.

Eskerrik asko eta Irailera arte!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario