domingo, 25 de enero de 2015

SAGÜES - FARO DE LA PLATA KRONIKA. 18 Enero 2015

EUES




Aspalditik antolatutako txangoak Mendiolatik Sagüesetik San Pedrorako ibilaldia eta Mater Museorako bisita hartzen zuen barne. Baina Museoren Gabonetako oporrek buruhauste ederrak sortarazi zizkioten gure antolatzaileari, Maria, azken momentuko plan aldaketa dezente egin behar izan zituela.

Beste aldetik deialdiaren arrakastak, 82 pertsona eta itsasontziaren espazio mugaketak bi talde sortaraztera behartu gintuzten. Lehenengoa 9:30etan aterako litzateke Grosetik eta San Pedrorako bidea hartuta 12etan bisitatuko luke Museoa. Bigarrena berriz alderantziz egingo luke. 10:30etan bisita eta gero San Pedron hasita Grosera iritsiko litzateke..

Taldeak berehala osatu genituen whatsappen bidez, nahiz eta eguraldi-iragarpena oso ona ez izan. Hori zela eta oraingoan ez genuen bazkaltzeko planik egin..

8,30etan hasi ziren lehenengo mezuak gure whatsapp-talde berrian.Denok oso animatuta gaude azkenean ematen duelako eguraldiak lagunduko digula behintzat goizean. Hotza bai baina euririk ez.

Lehenengo taldekoak, Mariarekin buruan, geldituta geunden bezala groseko gasolindegitik atera ginen garaiz eta aldapa gora…Hasi bezain pronto bi txikik inbidia ematen digute jadanik: Mikel bere aitaren motxilan dihoala abesten eta Juan Carlos bere amaren besoetan poz pozik.

Pixkanaka taldea luzatzen hasten da baina tropelaren azkena beti begi-bistan izanda. Igotzen ari garen ahala bistak geroz eta zoragarriagoak dira: hondartza, ostaldea (Getaria ere ikus dezakegu)… beraz noizean behin Richard eta Aitorren baimenarekin, taldearen buruan doazela benetako mendizaleak bezala, gelditzen gara taldeko argazki batzuk ateratzeko..




Bidebietan Ana eta Sararekin gelditu gara Begoña eta bere txikien bila joan direla…(txikiegiak dira oraindik ibilaldi oso egin ahal izateko laguntzarik gabe).

Iritsi garenean txolartea eramaten zuten eta mendizale dexenteri galdetu diote jadanik ea ikusi gaituzten.

Talde nabarmena osatzen dugunez berehala aurkitzen gara




Baten bat ea noiz iritsiko garen galdetzen hasten denerako Platako Itsasargia ikustatzen dugu. Azken txanpa eta iritsi gara… Txikiak itsasontzira iristeko irrikan! Espero dugu azkenean haien itxaropenak bete ditzan!!




Iturri pare bat, “ipotxen etxea”, zubi erromatarra eta Platako Itsasargira iristen gara. Geldialdi motza hamaiketako egiteko eta Puntaseraino eramango gaituzten eskailerak jaistera.

Lortu dugu!! Egia esateko geure txikiek izugarrizko lezioa eman digute. Txikienek ere (3 urtekoek) ibilaldia ia ia oinez egin dute eta protesta egin gabe. Txapeldun hutsak dira!!

Bigarren taldekoekin topatzen gara Mater Museotik atera direla eta korrika eta presaka izugarri gustatu zaiela bisita kontatzen digute.
Goazen ba!!

Geure taldea bestea baina handiagoa denez 3 taldetan banatu behar dugu. Batean umeak eta beste bitan helduak. Beraz Xabi eta Izakunez gain Alfonsok ere laguntzen du aginte-postua erakusten eta sonar, gps eta beste zenbait sistema arrain-bankuak aurkitzeko baliodunak.

Lehenengo taldeak 14:00 ak pasata bukatzen du bisita, hotz pixka batekin baina oso oso pozik.

Trintxerperako bidean, non taldea banatzen hasi zen, egunaren gora beherak komentatu ditugu eta hurrengo txangorako animatzen hasi gara.


Bigarren taldea auzoan gelditu da Oletatik eta “escalerillas”etik oinez jaisteko. Bertan 32 pertsona osatutako talde osoak Pasaia zeharkatu eta Mater Museora iritsi zen. Baten batek itsasontzia itsasoratuko ote zen beldurrez eta beste batzuen “zer egingo ote dugun barruan ordu bete eta erdi…”zalantza mutuarekin…





Nahiz eta 9 gradu izan, haizeak hotz-sentsazioa izugarrizkoa zen. Talde-argazkia hasi baino lehenago eta puntu puntuan bisitara.






Itsasontziaren zubian Xabier (patroia edo kapitaina) eta Izaskun itxaroten ari dira. Brankan bizkarrean zeuden eserleku batzuetan esertzeko esan ziguten. Nabigazio-araudia azaldu eta bi taldetan banandu gintuzten. Batean umeak heldu pare batekin eta bestean helduak.






Haurren bisitaren lehenengo zatitik Izaskun arduratu zen. Hasteko Mater bezalako itsasontzi batek zein arrain mota arrantza egiten duen azaldu zien (atuna, berdela, antxoa eta sardina bereziki). Gure ondoan tamaina askotariko itsasontziak zeuden, trainerutik merkantzia-ontziraino. Horrez geroztik ababorrera eraman zituen geure arrantzale txiki guztiak non sareak ukitu eta kokatu egin ahal izan zuten. Sareekin karnata hartzen da (sardina eta antxoak) atuna eta hegaluzeak arrantza egin ahal izateko.







Behin sareak aterata eta salabardoen bidez ateratzen dira arrainak bizirik eta igerileku batzuetan sartzen dituzte egun batzuk lasaitzen diren arte..








Itsasontzia radarren bidez aurkitzen ditu arrain-bankuak. Atun-bankua aurkitzen duenean, marinelek kareletik karnata botatzen hasten dira. Atunak hurbiltzen dira eta jaten hasten dira. Euri-jasa jartzen da martxan itsasontzia atunen begi-bistatik ezkutatzeko. Eta arrantzaleak, izugarrizko lan-talde baten bidez eta kanaberaz lagunduta arrainak ateratzen hasten dira. Karnata antxoak dira.






Gero txikiei gehien gustatu zitzaiena hasi zen. Arrantza. Bakoitzak kainaberaz lagunduta bizkarrean ezarritako arrainak arrantza egin behar zituen. Arrainek neurri eta pisu ezberdina zeukaten eta “pezqueñines no, gracias, debes dejarlos crecer” esamoldea jarraituz itsasora bueltatu behar izan zituzten.







Gero Xabierrekin, geure patroiarekin, zubira igo ginen. Larri larri sartu ginen 18ak. Bertan lema eta itsasontzia nola maneiatzen den irakatsi zigun. “A toda máquina” aginteekin, arrainak aurkitzeko “radar”rarekin, planoak.. eta baita klaxona ere, walkie-talkie funtzioa betetzen duen telefonoak… Gero, zubitik eskailera bertikalaren baten bidez jaitsita kutxako jolasa hasi zen. Jolasa ukimenaren bidez itsasoan zein gauzak dauden asmatzean zetzan. Hau da eskua kutxan sartuta. Belakiak, plastikozko estalkiak, algak…Ia ia denak asmatu zituzten.


Eta horrekin amaitutzat eman genuen bisita beste talde-argazkia egin eta gero. Oso motza iruditu zitzaigun bisita nahiz eta hotza pasatu zenbait uneetan baina oso oso gomendatzeko modukoa.






Gorputzak berotzeko eta ibilaldiari hasiera eman baino lehenago hamaiketako hartzeko aprobetxatu genuen. Bertan, portuko sarreran beste taldekoekin elkartu ginen. Oso pozik denak eta Museo ikusteko irrikan.

Geure taldea igotzen hasi zen. Portuko bokaleraino inongo arazorik gabe. Hortik aurrera, berriz, taldea luzatzen hasi zen erritmo ezberdinak baitzeuden izugarrizko eskailerak igotzeko. Norbaitek ea zenbat zeuden galdetu zuen baina egia esateko ez genituen zenbatu.

Platako itsasargiaren ondotik pasa genuen eta Uliarako bidea hartu genuen. 13:30 inguru Mendiola iritsi ginen. Hortik oraindik beste ordubete eta erdi markatzen zuen eta Herri-Ametsaren aldapatik jaistea hoberena izango litzatekeela adostu genuen denon artean, hortik auzoraino oinez joateko. Eta horixe bera egin genuen.





Txango zoragarria izan zen eta oso oso pozik utzi gintuen. Hurrengoa buruan daukagu jadanik: Adarra. Bertan ikusiko gara. Nahiz eta eguraldi-iragarpena izugarri txarra izan azkenean portatu egin zen.

Hurrengoan txarteletan jarri behar ditugu zigiluak… talde nahasketarekin ez dela egin!

Txalo bero bat Mariarentzat dela geure irteeren antolatzailea. A zein alamena eman dizugun! Hurrengorako ea zintzoago garen eta epean erantzuten dugun…



Mater Museoa Tarifario 2015 General


No hay comentarios:

Publicar un comentario