EUES
Kaixo mendizaleok!!
Hementxe dugu aurtengo lehenengo txangoa.... Sarako Leizeak
Sarako Leizeek ez dituzte gizakiak bakarrik aterpetu... duela 10 000 urte baino gehiago zuloan leize-hartzak ere hibernatzen ziren eta gaur egun, saguzarrak oraindik ikusteko aukera dugu konkrezio zoragarriak behatzen ditugun bitartean.
BISITA
12,00 etan elkartuko gara Leizeko sarreranHasteko ordua: 12,20ak.
Bisita gidatuak ordubeteko iraupena izango du, gutxi gorabehera. Bukatutakoan Parke Megalitikoa gure kabuz bisitatzeko aukera ere izango dugu.
Leizearen barruan 14º inguruko tenperatura egongo da. Kontuan hartu berokiak eramateko, gehienbat txikienentzat.
PREZIOA
13 urteko haurrak eta beherakoak: 4 € / pertsonako14 – 17 urte bitarteko haurrak: 5,50 € / pertsonako
Helduak: 7 € / pertsonako
AURTEN BERRI BAT DUGU:
BISITAK ORDAINTZEKO DIRUA GUK (Krakoleta batzordeko norbaitek) JASOKO DUGU ATERALDI BAKOITZEAN AIPATUKO DITUGUN ORDUTEGI ZEIN EGUNETAN:
ORAINGOAN HAUEK BI IZANGO DIRA:
Urriaren 23a, ASTEAZKENA HARRI BERRIn 16,00 -17,00
Urriaren 24a, OSTEGUNA OLETAn 16,00 - 17,00
BAZKARIA
Eguraldiaren arabera bertan zelai han bertan bazkal genezake.FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ.
TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA
URRIAK 23 ASTEAZKENA
BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:
Online inskripzioa
URRIAK 23 ASTEAZKENA