EUES
Kaixo mendizaleok!
Iritsi da kurtso honetako azken irteera!
Oraingoan Oianlekura hurbilduko gara. Zorionez Aiako Harriko Parke Naturalak paregabeko kromlech bateratzea du, eta guk argazki gehienetan ateratzen dena bisitatuko dugu.
Irteera, Oiartzundik Artikutzarako errepideko 12,8 km-ko Kauso Aparkalekutik egingo da.
Ibilbidea 5 km ingurukoa da (joan eta etorri) eta bueltan aparkalekuko ondoko zelaietan bazkalduko dugu. Baliteke ere bidetik lokatza aurkitzea, errekaren bat pasa behar dugu eta.
Bazkaldu eta gero gure mendizale txikientzat “sari” banaketari ekingo diogu.
ATERATZEKO ORDUA
10,00 etan KAUSO aparkalekuan.
BAZKARIA
Eguraldiaren arabera aparkalekuaren ondoko zelaietan bazkalduko dugu. Ongi legoke baloiak, sokak,
erraketak…
FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ.
TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA EKAINAK 9 OSTIRALA
BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA
Online inskripzioa