Igandea, ohituta gauden bezala, euritsu argitu zuen. Oraingoan Mendukilo Leizetara joaten ginen, Lekunberritik oso gertu. Autobusa jartzen saiatu arren, azkenean ezin izan genuen bete eta kotxez joatea erabaki egin zen. Hori dela eta gutako batzuk nahiko goiz gelditu ginen parkingean bisitara garaiz iristeko. 9:45ean geldituta geunden.
Bidetik euria izan genuen lagun eta “Allí” deitutako herri bat pasa eta gero bihurguneak zirela
eta txikiren bat zorabiatu egin zen ia ia iristear zegoenean. Oraingoan ia 100 pertsonako taldea
hoztuta baina puntu puntuan iritsi ginen. 7 gradu besterik ez zeuden eta egia esateko ez gaude
ohituta jadanik.
Beraz leizeko harrerara gozo gozo sartu ginen. Txartelei zigilua jartzera batzuk
eta beste batzuk edari beroak hartzeko aprobetxatu zuten. Bi talde egin behar izan genituen.
Lehenengoak Bideo-gelara sartu ziren Aralarreko Artzain batez lagunduta. Oso mutil jatorra
zein nahiz eta praktiketan egon primeran irakatsi zigun leizeko sekretu guztiak. Beste taldea
berriz, Mendukilo sorgin baten eskutik (Miren) leizetarantz abiatu ziren.
Baten batek uste izan zuen geure sorgina Mari Domingi zela, baina Mirenek segituan argitu zuen asuntoa.
Aztarna-jokoa proposatu ziguten eta lehenengoa gelan bertan zegoen. Geure txikiek berehala
ikusi zuten atetik zintzilikatuta “Basoko jauna da, ile luzea du eta abere oinatz borobila”.
BASAJAUN.
Basajaun zen lehenengo aztarna eta haren etxerantz, hau da basorantz, abiatu ginen leizeko
sarrera bilatzera. Txikiak korrika eta presaka, helduok berriz, atzerago eta euripean. Pena
lainoak ez zigula uzten paisaiaz gozatzen.
Aldapa erdian, taldeburuak, Markel, Alazne, Sara eta Danelek osatuta Basajaunen makila
aurkitu zuen beste aztarna batekin.
Geure gidak irakurtarazi zituen eta leizeko sarreraraino
eraman gintuen non artzainak neguan babesten ziren.
Sarreran beste aztarna bat aurkitu genuen: “Neguan ile gozo luzea, udaran kaskamotzak, bee… egiten dugu eta esnea eman”. Eta
denok jakin izan genuen
ardia zela erantzuna. Bidea jarraituta sarreraraino iritsi ginen eta
burdin hesiaren aurrean gelditu ginen.
Aurkitu behar genuen hurrengo aztarna artzainek eramaten zuten. Sorginak eta Artzainak
haien atzetik joateko azaldu ziguten baina batzuentzat hori erronka hutsa zen. Denek aurkitu
nahi zuten pistak nahiz eta haur bakoitzak aztarna bat irakurri. Azkenean aktiboagoen izenak
ikasi egin zituzten.
Sarrera izugarrizkoa zen, handia, argitsua eta hesi horizontalarekin saguzaharrak sartu eta
atera ahal izateko inongo arazorik gabe.
Eskailerak jaistean artzain baten poltsarekin topatu
ginen non “Kaskoa buruan eta argia bertan. Buzoa,, katiuskak eta soka” irakur ziteken. Batzuk
aipatu zutenez ez meatzari ezta mendizale ere. Geure txikiek ez dakite zer den “
espeleologo”
bat izatea.
Eta jaitsierari ekin genion, oso eskailera aldapatsutik, lurpeko mundu magikoan sartzeko non
espeleologoren batek aztarna utzi zigun. Eta aurkitu zuten, noski. Horrela zioen “ Neskatxa ile
horia da, bere hankak ahaterenak dira”
Lamiak.
Mirari horien artean eta estalaktitaz (goitik beherakoak zulo batekin makarroiak bezala) eta estalagmitaz (behetik gorakoak) eta zutabe (estalaktitak eta estalagmitak elkartzen direnean) batzuetaz inguratuak. Ia 50 metrotako
sakonean geundenean isiltzeko eta begiak itxita entzutera gonbidarazi ziguten. Zirraragarria
benetan! Ur tantak besterik ez ziren aditzen.
Eta hor non aurkitu genuen lamien aztarna, ispilu batekin: “Gauez hegan, egunez lo, nire hegaletan ez duzu lumarik ikusiko” … goazen
saguzaharraren bila!
Zaldaina eta gela zoragarri batzuk pasa eta gero saguzahar baten txotxongiloa aurkitu genuen
non zera irakur genezaken: ”zazpi buru zazpi mixto sutxu”. Eta estalagmita batean
zintzilikatuta benetako saguzaharra ere.
Ez dakit nola ez zuen ihes egin, kontutan hartuta
ateratzen ari ginen zaratarekin. Auskalo nola ez zen izutu ateratzen ari ginen zaratarekin!
Saguzaharrak soinuz gidatzen dira eta haien hegoak zabalduta 40 zm-tara irits daitezke. Txikiak
herensugearen bila joan ziren eta jostailuzko bat aurkitu zuten eta haren parean eta irudimen
askorekin harrizko herensugea… Hemen gertatu zen hodeiekin bezala, ondokoak ikusten duen
irudia zuk ez duzula ikusten…
Gune horretan kolore anitzeko Kaltzita ikusi genuen, leizearen mineral nabarmenena. Ura
azaletik sartzen da eta kolorea horri zor dio. Marroia, lokatza dela eta, beltza errautsak izanez
gero eta zuria harria besterik ez dagoenean eta sartzen ez denean. Azken aztarna Irenek
irakurri zuen eta zera zioen: “Goizean irteten naiz, iluntzean ezkutatu, argia eta beroa ematen
ditut eta borobila naiz”
Eguzkiaren bila… eta hori egin genuen. Baina berriz ere euria ikusi
genuen.
Pasarelan txikien taldearekin topatu ginen (handiak baino askoz isilago, hala ere). Mirenek
eskailerak kontatzeko esan zien txikiek eta hortxe ibili ziren denak korrika 108ak igo arte.
Taldeko argazkia egiteko aprobetxatu genuen eta harrerara hurbildu ginen non bideoa ikusi
genuen: Urtaroak eta Natura Basatia, leizearen kanpoaldea eta bertako animaliei buruzko
dokumental zoragarria.
Ia ez genuen denborarik izan geure Miren gida bikaina agurtzeko. Zein ongi eraman zituen
geure deabrutxoak eta zein ederki azaldu zigun dena Xabier artzainak ere primeran egin zuen
eta ondorioz izugarrizko txaloa eman genion. Egia esateko bisita oso atsegina izan zen beraiei
esker.
Bi taldeak elkartu ginenean, lekua txikia geratu zitzaigun eta pixkanaka Baraibarrera abiatu
ginen frontoi estalia zuela genekien eta. Eta ilaran herrirantz abiatu ginen. Gaizki ibili ginen
kotxe guztiak aparkatu ahal izateko baina moldatu ginen. Frantziako ordutegian bazkaldu
genuen hainbeste eskailerak igo eta gero geure txikitxoak, eta gu ere, gosetuta geunden.
Batzuk aho zabalik utzi gintuzten… kafetxo, pastak… Umeak poz pozik frontoian jolasten
baloiak, sokak, eta txibekin.. baina bertako “pilotari” bati ez dakit nik ongi iruditu zitzaionik
geure inbasioa.
Batzuk herriko eliza ezagutzeko aprobetxatu genuen. Apaiza aurkitu genuen eta meza bukatuta
zegoenez hor egon zen gurekin hizketan. Oso oso jatorra zen.
Hamaiketako eta gero eta eguraldiaren tregua aprobetxatuz batzuk kafetxo bero bat hartzera
hurbildu ziren eguna hotza zegoen eta.
Beste batzuk mendira, eta animatuenak San Migelera igo ziren non elurra zegoen, Iribasera,
ondoko herria, eta iturriaren ondoan zeuden ahuntzak, antzarak eta beste zenbait
animaliatxoz gozatu ahal izan genuen.
Hau da, benetako egun zoragaria, “istripu” txiki batzuekin arroparekin… Baten bat eskale
moduan zegoen elizako atarian, Danel eta Erik-en txakurkumeekin. Izan ez balitz jaten ari ziren
urdaiazpiko bokatengatik!
Pixkanaka familiaka kotxeak hartu eta etxerako bidea hartu genuen eta hurbiltzen ari ginen
heinean atertzen zuen Donostiako 17 graduetara iritsi arte.
Espero dugu guk bezala gozatu izanaz eta gogorarazten dizuegu Ekainak 5ean eta geure
auzoan, Markel Txapeldunen Memoriala eta Euskal Eskola Publikoaren Jaia izango dela.
Hori dela eta geure azkeneko ateraldia Ekainak 4ra aurreratu dugu. Zumaiara hurbilduko
gara Flysch-ak ikusteko asmoarekin.
Bertan ikusiko! Eskerrik asko denoi!