EUES
Irteera Oletako eraikinetik egingo da goizeko 9,30etan eta KURSAALERA 11,00tarako iritsiko gara.
Bertan 1,30 / 2 orduko BISITA GIDATUA egingo da non: Kursaal, Alderdi erromantikoa, Kontxa, Portua, Alde Zaharra... hobeto ezagutuko dugun
Bisita bukatu bezain pronto geure 1. MARRAZKETA TXAPELKETAri ekingo diogu non geure txikitxoek
erakutsiko diguten zein da gehien gustatzen zaiena Donostian. EZ AHAZTU ARKATZA ETA MARGOAK!!
Marrazki irabazleak, kurtso bakoitzeko bat aukeratuko da, blogean argitaratuko dira.
PREZIOA
2 urtekoak eta beherakoentzat: DOANBesteak (haurrak zein helduak): 4 €
BAZKARIA
Espero dugu eguraldi zoragarria izatea Zuloaga enparantzan bazkaldu ahal izateko. Euria eginez gero Trinitatean babes gintezke.FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ.
ITZULERA
Libre izango da
ERRESERBA EGITEKO BEHARREZKOA IZANGO DA ORRIA BETETA ETA ZENBATEKOA GUTUN AZAL BATEAN SARTZEA ETA TUTOREARI EMATEA. Ea azken momentuko nahasteak saihesten ditugun...
MILA ESKER!