viernes, 16 de noviembre de 2018

ALTZO HANDIA KRONIKA. 2018/10/28

EUES


ALTZOKO HANDIAren KRONIKA 2018/10/28.

Iritsi zen, azkenik, aurtengo lehenengo irteera, eta ohitura ez galtzearren, zerura begira aritu ginen aste osoan. Hau pazientzia gurea!!
Baina egia esateko, asko sufritu eta gero, eguraldi dezente izan genuen: zaparrada bat ateratzear geundela eta oraindik frontoian harrapatu gintuena eta ezer gehiago bazkal ordura arte. Beraz, ezin gara kexatu…
10.30etan geratu ginen Altzoko Interpretazio Zentroan, ordu aldaketarekin inongo nahasketarik gabe baina azken orduko baja batzuekin bertan elkartu ginen. Hurrengoan itxaroten zaituztegu!
Ibilbideak erraldoiaren baserria, altuera markatzen zuten eliza eta frontoia, non Handiaren tamaina naturaleko estatua dagoen. Beraz, Migel Joakinen istorioa banatu eta gero eta Iñakiri esker (bidea ezagutzen zuena zen) baserrirantz abiatu ginen.
Kanpotik bakarrik ikus daiteke baina 63ko abarka erraldoia probatzeko aukera izan genuen. Txiki guztiek eta hainbat aitatxok eta amatxok han sartu genuen bota. Egundokoa benetan!!
Hortik bide luzea hartu nahi genuen elizara iristeko baina kartelak argiegi ez zeudela eta beste batean bidea moztuta zegoela jartzen zuela, ez dakit zenbat denbora pasa genuen atzera eta aurrera nora joan jakin gabe. A ze antolakuntza!!
Zorionez, nahiko azkar adostu ginen eta errepide tartetxo bat hartu eta gero ibilbideko bidea aurkitu genuen berriz.
Behin elizan, eta batzuk neurketak egiaztatzen zituzten bitartean, hamaiketakoa hartu genuen malda gorarako indarrak hartzeko. Eskerrak astotxoak, oilarrak etabarrak ikusi genituela bidetik! Horrela askoz arinago egin zitzaigun aldapa.
Azkenean, uste baino azkarrago iritsi ginen frontoira eta bertan Handiarekin talde zein familia argazkiak egiteko aprobetxatu genuen. Batzuei ez iruditu arren 2,42 zm. altuera zuela!
Eta horrela txangoa amaitutzat eman genuen arren, familia batzuk bazkaltzen gelditu ginen bertan eta handik ibili ginen: eskalada-murruan, eskupilotan, soka saltoan… aritu ginen arratsaldeko lehenengo ordura arte.
Laburbilduz, oso kurtso hasiera ona!! Zer ekarriko ote digu hurrengoak… Abenduak 2an Balentziaga Museoan itxaroten zaituztegu.
Eskerrik asko denoi eta bertan ikusiko!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario