sábado, 28 de octubre de 2017

Faros de Pasaia

EUES



BISITA:


Mater Museoko gida baten eskutik Pasaiako aberastasun naturala eta kaiaren ezaugarriak ezagutzeko aukera izango dugu, bereziki diseinatu den ibilbidean. Bertako kaia Kantauri itsasoko seguruena izendatua izan da.

Iraupena: 11,00etatik – 13,00ak arte izango da.
Irteera: Oleta eraikinetik 10,15etan.


Gomendatzen de etxetik ondorengo materiala eramatea: oinetako itxiak eta ez labaingarriak, txapela,eguzkitako krema edo aterkia (beharrezkoa bada).Argazki-kamera.

Banatzen den materiala: ibilbidearen mapa; horietan bisitatuko diren lekuen deskripzioa jasotzen da.

Ibilbidea AULKITXOEKIN JOATEKO EGOKIA EZ DELA jakinarazten dizuegu.



PREZIOA


Edozein adineko mendizaleak 4€ / pertsonako

BAZKARIA

Eguraldiaren arabera bertan zelai batzuk daude bazkaltzeko. San Pedron ere Tabernaren bat badago
bokatak erosi ahal izateko.

FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ.


TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA

URRIAK 31 ASTEARTEA


krakoleta@gmail.com

BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:





Online inskripzioa


lunes, 23 de octubre de 2017

IKASTURTE 2017-2018 CURSO

EUES

Kaixo Krakoletarrak!

Urtero bezala hona hemen 2017/2018 kurtsoko egutegia. Berrientzat azalpen txiki bat gure taldea ezagutu ahal izateko:

Kurtsoan zehar adin guztientzat bideratutako zenbait txango antolatuko dira non gure inguruneko mendiak eta natura ezagutzeaz gain eskolako lagun berriak egiteko aukera izango dugun.

Irteera irekiak izango dira senitarteko edota lagunak etorri ahal izateko geure ikasle eta heldu batekin lagunduta etorriz gero.

Azken txangoan, zenbait ateraldietara etorritako umeei SARI BAT emango zaie Harriolea Guraso Elkarteak finantzatuta.
ANIMA ZAITEZTE!

Aukera paregabea da geure txikiak mendiaz gozatzeko eskolako lagunekin.

Gogorarazi nahi dizuegu geure taldeari buruzko berri guztiak eskuragarri dituzuela blogean: http://krakoleta.blogspot.com.es/
Eta iradokizunak edo gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero:

krakoleta@gmail.com
ONGI ETORRI DENOI !

2017 / 2018 IBILALDIAK


  • PASAIAKO ITSASARGIAK
    AZAROAK 5
    Pasaiko portu naturaletik bisita gidatua
  • OLENTZERO
    ABENDUAK 2 – LARUNBATA ARRATSALDEAN!!
    Olentzero Mirandaolan (Legazpia)
  • IPAR MARTXA
    OTSAILAK 11
    Aspanogiren eskutik
  • ITURRARAN PARKETXEA (Aia)
    APIRILAK 22
    Agorregiko errotetarako bisita eta ogi tailerra
  • ARGAZKI-RALLYE
    MAIATZAK 20
    Donostia Kultura eta Altza Mintegiaren eskutik argazki-txapelketa