lunes, 9 de marzo de 2015

ADARRA KRONIKA.1 Marzo 2015

EUES



Zerua lainotuta baina euririk gabe esnatu ginen. Ostiraletik whatsappa sutan ea bisita baieztatzen genuen ala ez, baina ausarta hutsak garenez aurrera!! Eguraldia oraingoan ere portatu egin zen eta ez genuen ezta aterkia ireki behar izanik. Tren geltokira joateko talde txiki bat eskolan elkartu zen. Beste batzuk berriz geltokira hurbildu ginen geure kabuz eta bertan bildu ginen 50 bat lagun




Trena etortzen zen bitartean ticketak ateratzeko eta txartelak zigilatzeko aprobetxatu genuen. Trena puntu puntuan etorri zen eta geure txikiak irrikan jada abentura hastear baitzegoen..





20 minututan Urnietan geunden. Ondoko parkingean “alferrenak” (txantxetan, eh!) gure zain. Azkenean talde polita osatu genuen 107 mendizale, 48 heldu eta geure txikiak. Batzuk gainera berriak beraz poz pozik!!. Espero dugu txangoa gustatu izana berriz errepikatzeko!.







Bertan ere, agurtzen ginen bitartean falta ziren txartelak zigilatu eta gaztandegirako bidea hartu genuen. Lehenengo txanpa, hilerriren ondotik pasatzen dena, aldapatsu aldapatsua baina ttipi ttapa berehala iritsi ginen gora. Hortik aurrera liso lisoa iruditu zitzaigun! Batzuk aulkietan eta motxiletan, beste batzuk praka bustita xirripan irristatuak eta txikienak motoan baina denok gora. Zenbait txiki buruan jarri ziren eta segituan Adarrazpi Gaztandegira heldu ginen..






Bertan Mikel artzaina eta Xabier gaztagilea eta arduraduna. Denok elkartuta ondoko zelaira eraman gintuzten non ardiak jaten ari ziren eta Argi txakurra aurkeztu ziguten. Benetako protagonista! Ardiekin egiten duen lana erakutsi zigun. 40 ardi inguruko multzoa elkartu eta agindu gutxiekin berak nahi zuen lekura eramateko gai zela erakutsi zigun.





Azkenean geure parean jarri zituen eta minutu batzuk pasata gora eraman zituen berriz. Primerako lana! Txalo bero bat jaso zuen Argik!.






Gero Mikelek gaztandegian 400 bat ardi zeudela esan zigun. Ardiek bakarrik dute esnea arkumeak izaten dituztenean beraz txandaka ernaldu behar dituzte (intseminazio artifizialaren bidez) urtean zehar esnea izateko. Ardi latxek 1,5-3 litro egunean ematen dute. Bi aldiz jetzi egiten dituzte Argik hozkada txikiak emanez bultzatuta: goizeko zazpietan eta arratsaldeko zazpietan gutxi gora behera.

Argi bezalako txakurrak, 10 urtekoa jadanik, ardiak zaintzeko hezituta daude eta funtsezkoak dira baserriko eguneroko bizitzan. Haren izugarrizko lana ikusi eta gero ukuilura hurbildu ginen non ardien multzo handia zegoen. Geure agertzeak urduritu zituen eta bee egiten zuten eten gabe.




Minutu batzuk pasata mamia eta gazta egiten irakatsi ziguten. Denok prozesua ikusi ahal izateko belar-zamak kokatuta zeuden eta ardien beeka izugarrizkoak ziren arren Inmak primeran azaldu zigun dena eta txikiak ederki eta erne egon ziren.

Mamia egiteko: esnea egosi egin behar da, erre ez dadin komeni da Maria bainuan egitea. Epela egongo denean gatz-apurra eta legar ttantta batzuk gehitu eta mugitu gabe hoztu egin behar da. “Egile-sukaldaritza” zaleentzat kakao, kafea, etab. gehitu daiteke.

Gazta 31 graduko esne gordinarekin egiten da. Legarra gehitzen da eta gazura askatzen duen heinean pixkanaka eragiten zaio. Orduan 36 gradutara igo eta prentsatu egiten da ahalik eta gazura gehien aska dezan. Gero ontzietan sartzen da zapi batekin (erne! zapiaren markak izanez gero gazta artisaua da, A zein trikimailu!). 24 ordu pasata eta Idiazabalgo labea ezarrita gatzunetan (ura eta gatza) jartzen dira. Hortik 10 gradutara programatutako hozteko-kamarara pasatzen dira non 2 hilabetetan zehar mantendu egingo diren. Denbora horretan gaztak likidoa galtzen du eta Idiazabal Jatorrizko deitura duen gazta zoragarrian bihurtzen da.

Prozesua zehaztasunez eta oso modu errazan eta praktikoan azaldu ziguten.
Ikasi eta gero 20 laguneko taldeak osatu genituen gaztandegia eta baserria barrutik hobeto ikus ahal izateko.

Aipatzeko ere nola pasa zuten geure txikiek ukuilua. Batzuk lastoarekin jolasean edota ardiei jateko ematen, besteak berriz saltoka…





Lehenengo geldialdi jezte gela non ardiak hemezortzika sartzen diren haiek bakarrik eta bakoitza bere lekuan.

Beste gaztandegietan ez bezala Adarrazpin ez zaie ematen janaririk jezten ari zaienean. Hasiera batean ardiei pixka bat kosta egin zitzaien ohitura hartzea baina orain bakarrik sartzen dira eta jeneralean orden berdinean. Prozesuak bi minutu baino ez du irauten. Titiordeak programatuta daude eta arkumeen xurgatze-erritmoa berberan lan egiten dute. Bukatuta, ardiak txintxo txintxo ukuilura bueltatzen dira. Esnea herdoilgaitza den ontzi batera desbideratzen da non hoztu egingo den.

Bigarren txanpa, gaztandegia. Bertan esnea legarrarekin nahasten den ontziak ikusi genituen, prentsa, gesala non gatza botatzen den eta gazta mantentzen den hozteko-kamera. Benetan interesgarria gehienbat eskala txikian nola egiten den ikusi eta gero.



Eta bukatzeko izugarrizko dastatzea! Gazta pintxo (bokata tamainakoa), gazta-krema pintxo eta mamia. Edateko sagardo eta ura. Zein hamaiketako gozoa!! Eta helduok, batez ere, hartzen genuen bitartean txikiek kanpoan belarra eta putzuekin jolasteko eta animaliak ikusteko aprobetxatu zuten. Hau da, bakoitza bere kabuz.


Bertako produktuak erosteko aukera ere izan genuen (gazta, esnea, mamia, gazta- krema…) eta nahiz eta pixka bat berandu (batzuk alde egin zuten jadanik) talde argazkia atera genuen.
Horrela bukatu zen geure txango. Batzuk Adarretik gelditu ziren merendero batzuetan (oso idei ona) eta beste batzuk Urnietarako bidea berriz hartu eta etxera. Parkingean agurrak, batzuk kotxea bertan zeukaten eta.

Primerako eguna bai lagunengatik baita ikasi genuenagatik ere, helduok zein haurrek.




Hurrengoa Apirilak 19an San Markoseko Gotorlekura… Historia eta geografia pixka bat ikasi beharko dugu. Bertan ikusiko!!


miércoles, 11 de febrero de 2015

MARTXOAK 01 - ADARRA - 01 MARZO

EUES


TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA OTSAILAK 20


GOGRARAZTEN DIZUEGU ERRSERBA EGITEKO BEHARREZKOA IZANGO DELA ZENBATEKOA GUTUN AZAL BATEAN SARTZEA ETA TUTOREARI EMATEA
MILA ESKER!

Eman ezazu izena hemen! 

Irteera Oletako aparkalekutik egingo da goizeko 9,30etan eta Herrerako tren-geltokira abiatuko gara. 10’07ko trena hartuko dugu eta Urnietan jaitsiko gara 20 minutu pasata. Hortik 2 km. egingo ditugu oinez Xoxokaraino eta bapo!


11’00ak inguru ADARRAZPI GAZTANDEGIRA iritsiko gara bisitaldiari hasiera emateko (2 ordu + dastatzea)  +info

Instalazioen bisita gidatuaren bidez: (BELARTOKIA, UKUILUA, JEZTEKO GELA...) gazta egin ahal izateko hasieratik bukaeraraino prozesu guztia azalduko dizugu. Hots, ardiak non bizi diren, nola jezten diren, behin esnea biltzean gaztandegian nola lan egiten duten eta abar. eta, besteak beste, Mikelek bere “Argi” artzai txakurrarekin ardiak nola dominatzen dituen ikusi ahal izango duzu, eguneroko egin beharretan txakurraren laguntza zenbateraino den garrantzitsua ulertu ahal izateko. Honetaz gain zuk zeuk MAMIA egin ahal izango duzu gure laguntzarekin 

Txikienentzat, asto-gurdian bira dibertigarria barne PERIKO astoarekin(ekintza hau umeen kopuruaren arabera antolatuko da) 

Ikusi eta ikasi dugun guztia borobiltzeko IDIAZABAL GAZTA ZORRAGARRIAREN dastatzea bat eskainiko da (PREZIOAREN BARNE), eta nahi izanez gero denda txikian ohiko euskal produktuak izango dituzu eskuragarri.

PREZIOA

3 urte beherakoentzat: DOAN
4 - 14 urte bitartekoentzat: 5 €
Helduak: 10 €

BAZKARIA

Bertan bazkaltzeko prezioen zain gaude. Izango ditugunean jakinaraziko dizuegu.

ITZULERA

Garraio publikoa erabiliko da. http://www.renfe.com/viajeros/cercanias/sansebastian/


Eguraldi txarra eginez gero bisita barruan egiteko aukera dago


TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA OTSAILAK 20


GOGRARAZTEN DIZUEGU ERRSERBA EGITEKO BEHARREZKOA IZANGO DELA ZENBATEKOA GUTUN AZAL BATEAN SARTZEA ETA TUTOREARI EMATEA
MILA ESKER!
Eman ezazu izena hemen! 




domingo, 25 de enero de 2015

SAGÜES - FARO DE LA PLATA KRONIKA. 18 Enero 2015

EUES




Aspalditik antolatutako txangoak Mendiolatik Sagüesetik San Pedrorako ibilaldia eta Mater Museorako bisita hartzen zuen barne. Baina Museoren Gabonetako oporrek buruhauste ederrak sortarazi zizkioten gure antolatzaileari, Maria, azken momentuko plan aldaketa dezente egin behar izan zituela.

Beste aldetik deialdiaren arrakastak, 82 pertsona eta itsasontziaren espazio mugaketak bi talde sortaraztera behartu gintuzten. Lehenengoa 9:30etan aterako litzateke Grosetik eta San Pedrorako bidea hartuta 12etan bisitatuko luke Museoa. Bigarrena berriz alderantziz egingo luke. 10:30etan bisita eta gero San Pedron hasita Grosera iritsiko litzateke..

Taldeak berehala osatu genituen whatsappen bidez, nahiz eta eguraldi-iragarpena oso ona ez izan. Hori zela eta oraingoan ez genuen bazkaltzeko planik egin..

8,30etan hasi ziren lehenengo mezuak gure whatsapp-talde berrian.Denok oso animatuta gaude azkenean ematen duelako eguraldiak lagunduko digula behintzat goizean. Hotza bai baina euririk ez.

Lehenengo taldekoak, Mariarekin buruan, geldituta geunden bezala groseko gasolindegitik atera ginen garaiz eta aldapa gora…Hasi bezain pronto bi txikik inbidia ematen digute jadanik: Mikel bere aitaren motxilan dihoala abesten eta Juan Carlos bere amaren besoetan poz pozik.

Pixkanaka taldea luzatzen hasten da baina tropelaren azkena beti begi-bistan izanda. Igotzen ari garen ahala bistak geroz eta zoragarriagoak dira: hondartza, ostaldea (Getaria ere ikus dezakegu)… beraz noizean behin Richard eta Aitorren baimenarekin, taldearen buruan doazela benetako mendizaleak bezala, gelditzen gara taldeko argazki batzuk ateratzeko..




Bidebietan Ana eta Sararekin gelditu gara Begoña eta bere txikien bila joan direla…(txikiegiak dira oraindik ibilaldi oso egin ahal izateko laguntzarik gabe).

Iritsi garenean txolartea eramaten zuten eta mendizale dexenteri galdetu diote jadanik ea ikusi gaituzten.

Talde nabarmena osatzen dugunez berehala aurkitzen gara




Baten bat ea noiz iritsiko garen galdetzen hasten denerako Platako Itsasargia ikustatzen dugu. Azken txanpa eta iritsi gara… Txikiak itsasontzira iristeko irrikan! Espero dugu azkenean haien itxaropenak bete ditzan!!




Iturri pare bat, “ipotxen etxea”, zubi erromatarra eta Platako Itsasargira iristen gara. Geldialdi motza hamaiketako egiteko eta Puntaseraino eramango gaituzten eskailerak jaistera.

Lortu dugu!! Egia esateko geure txikiek izugarrizko lezioa eman digute. Txikienek ere (3 urtekoek) ibilaldia ia ia oinez egin dute eta protesta egin gabe. Txapeldun hutsak dira!!

Bigarren taldekoekin topatzen gara Mater Museotik atera direla eta korrika eta presaka izugarri gustatu zaiela bisita kontatzen digute.
Goazen ba!!

Geure taldea bestea baina handiagoa denez 3 taldetan banatu behar dugu. Batean umeak eta beste bitan helduak. Beraz Xabi eta Izakunez gain Alfonsok ere laguntzen du aginte-postua erakusten eta sonar, gps eta beste zenbait sistema arrain-bankuak aurkitzeko baliodunak.

Lehenengo taldeak 14:00 ak pasata bukatzen du bisita, hotz pixka batekin baina oso oso pozik.

Trintxerperako bidean, non taldea banatzen hasi zen, egunaren gora beherak komentatu ditugu eta hurrengo txangorako animatzen hasi gara.


Bigarren taldea auzoan gelditu da Oletatik eta “escalerillas”etik oinez jaisteko. Bertan 32 pertsona osatutako talde osoak Pasaia zeharkatu eta Mater Museora iritsi zen. Baten batek itsasontzia itsasoratuko ote zen beldurrez eta beste batzuen “zer egingo ote dugun barruan ordu bete eta erdi…”zalantza mutuarekin…





Nahiz eta 9 gradu izan, haizeak hotz-sentsazioa izugarrizkoa zen. Talde-argazkia hasi baino lehenago eta puntu puntuan bisitara.






Itsasontziaren zubian Xabier (patroia edo kapitaina) eta Izaskun itxaroten ari dira. Brankan bizkarrean zeuden eserleku batzuetan esertzeko esan ziguten. Nabigazio-araudia azaldu eta bi taldetan banandu gintuzten. Batean umeak heldu pare batekin eta bestean helduak.






Haurren bisitaren lehenengo zatitik Izaskun arduratu zen. Hasteko Mater bezalako itsasontzi batek zein arrain mota arrantza egiten duen azaldu zien (atuna, berdela, antxoa eta sardina bereziki). Gure ondoan tamaina askotariko itsasontziak zeuden, trainerutik merkantzia-ontziraino. Horrez geroztik ababorrera eraman zituen geure arrantzale txiki guztiak non sareak ukitu eta kokatu egin ahal izan zuten. Sareekin karnata hartzen da (sardina eta antxoak) atuna eta hegaluzeak arrantza egin ahal izateko.







Behin sareak aterata eta salabardoen bidez ateratzen dira arrainak bizirik eta igerileku batzuetan sartzen dituzte egun batzuk lasaitzen diren arte..








Itsasontzia radarren bidez aurkitzen ditu arrain-bankuak. Atun-bankua aurkitzen duenean, marinelek kareletik karnata botatzen hasten dira. Atunak hurbiltzen dira eta jaten hasten dira. Euri-jasa jartzen da martxan itsasontzia atunen begi-bistatik ezkutatzeko. Eta arrantzaleak, izugarrizko lan-talde baten bidez eta kanaberaz lagunduta arrainak ateratzen hasten dira. Karnata antxoak dira.






Gero txikiei gehien gustatu zitzaiena hasi zen. Arrantza. Bakoitzak kainaberaz lagunduta bizkarrean ezarritako arrainak arrantza egin behar zituen. Arrainek neurri eta pisu ezberdina zeukaten eta “pezqueñines no, gracias, debes dejarlos crecer” esamoldea jarraituz itsasora bueltatu behar izan zituzten.







Gero Xabierrekin, geure patroiarekin, zubira igo ginen. Larri larri sartu ginen 18ak. Bertan lema eta itsasontzia nola maneiatzen den irakatsi zigun. “A toda máquina” aginteekin, arrainak aurkitzeko “radar”rarekin, planoak.. eta baita klaxona ere, walkie-talkie funtzioa betetzen duen telefonoak… Gero, zubitik eskailera bertikalaren baten bidez jaitsita kutxako jolasa hasi zen. Jolasa ukimenaren bidez itsasoan zein gauzak dauden asmatzean zetzan. Hau da eskua kutxan sartuta. Belakiak, plastikozko estalkiak, algak…Ia ia denak asmatu zituzten.


Eta horrekin amaitutzat eman genuen bisita beste talde-argazkia egin eta gero. Oso motza iruditu zitzaigun bisita nahiz eta hotza pasatu zenbait uneetan baina oso oso gomendatzeko modukoa.






Gorputzak berotzeko eta ibilaldiari hasiera eman baino lehenago hamaiketako hartzeko aprobetxatu genuen. Bertan, portuko sarreran beste taldekoekin elkartu ginen. Oso pozik denak eta Museo ikusteko irrikan.

Geure taldea igotzen hasi zen. Portuko bokaleraino inongo arazorik gabe. Hortik aurrera, berriz, taldea luzatzen hasi zen erritmo ezberdinak baitzeuden izugarrizko eskailerak igotzeko. Norbaitek ea zenbat zeuden galdetu zuen baina egia esateko ez genituen zenbatu.

Platako itsasargiaren ondotik pasa genuen eta Uliarako bidea hartu genuen. 13:30 inguru Mendiola iritsi ginen. Hortik oraindik beste ordubete eta erdi markatzen zuen eta Herri-Ametsaren aldapatik jaistea hoberena izango litzatekeela adostu genuen denon artean, hortik auzoraino oinez joateko. Eta horixe bera egin genuen.





Txango zoragarria izan zen eta oso oso pozik utzi gintuen. Hurrengoa buruan daukagu jadanik: Adarra. Bertan ikusiko gara. Nahiz eta eguraldi-iragarpena izugarri txarra izan azkenean portatu egin zen.

Hurrengoan txarteletan jarri behar ditugu zigiluak… talde nahasketarekin ez dela egin!

Txalo bero bat Mariarentzat dela geure irteeren antolatzailea. A zein alamena eman dizugun! Hurrengorako ea zintzoago garen eta epean erantzuten dugun…



Mater Museoa Tarifario 2015 General