miércoles, 29 de enero de 2020

Olentzerorekin Amets egiten / Soñando con Olentzero 2019/12/15

EUES




KRONIKA OLENTZEROREKIN AMETS EGITEN 2019/12/15


Oraingoan Gipuzkoatik atera ginen eta Nafarroako iparraldera jo genuen, Bertizaranara hain zuzen ere, geure Olentzero maitea ikusteko

Bertizarana, historia izugarria duen toki paregabea da. Ezagutzen dugun lehenengo onibarra 1392 urtekoa da, Pedro Miguel Bertiz nagusi. Eta belaunez belaun pasa zen XIX. Mendera arte non familiaz aldatu zen. On Pedro Ciga eta Dorotea Fernández andrea senar-emazteak izan ziren jaurerriaren azken nagusiak eta testamentuan Nafarroako Foru Gobernuari uztea erabaki zuten haren natura-ezaugarriak mantentzeko baldintzarekin. 1984. Urtean Bertiz natura-parkea izendatu egin zen.

Gaur egun, barruti babestua da, non 2000 hektareako pagadi mistoak zein fauna eta flora anitza, errekatxo eta ur jauzi txikiak aurki ditzakegun. Aipatutakoari esker Natura 2000 Sarean kokatu da, Europa Batasunaren kontserbazio-barruti berezi moduan.

Eta ingurune aparta honetan izugarrizko eguzkitsu egun batez gozatu genuen geure txikiekin. Goizean goiz, ibilaldian eta trikitixarekin lagunduta abestuko genituen gabon-kantak saioak egin genituen. Aulki-jolasean ere aritu ziren gure txikiak eta aulkia hartzen ez zuenari zartagin bateko ikatzarekin markatzen zioten aurpegia. Gure ikazkin magikoa bezala!!



Eta azkenik kaleratu ginen, askok gainera baserritarraz jantzita. Lehenengo geltokia eraikin berdineko atzealdean izan zen. Gabon-kanta abestu genuen eta etxeko andreak eman zigun harrera intxaur, ur eta gozokiz (urtexaz) betetako saski batekin, txikiek, antolatzaileek emandako kraft paperezko poltsatxoetan gorde zituztenak.

Saskia hustu egin zenean ibilbideari jarraitu genion hurrengo baserrira iritsi arte. Bertan beste etxekoandre batek gogorarazi zien geure txikiei eta baita helduei ere. Hirugarren eta laugarren baserrietan ere dinamika berdinarekin jarraitu genuen. Bukatutakoan poltsatxoak lehertzeko zorian genituen!



Bidetik ardi, antxume eta zaldiak ere izan genituen lagun.

Askaldegira iritsi ginenean izugarri hamaiketako gozoa genuen gure zain: olibak, patatak, edari ezberdinak eta gazta zein txokolate talo egin berriak.


Tripotxa bete betea genuela, Olentzerorekin geratuta ginen tokiraino falta zitzaizkigun azken metroetara ekin genien. Puntu-puntuan iritsi ginen eta oraindik izan genuen aukera gure ikazkina, agurtzen gintuen bitartean, menditik jaisten ikusteko. Benetan une hunkigarria! Geure txiki guztiek hurbildu nahi izan zuten berarekin hitz egiteko, eskutitza eman ahal izateko eta baita argazki bat atera ahal izateko. Beraz, ilara osatu eta zintzo, zintzo txanda itxaron zuten. Bukatutakoan Olentzerorekin abestu eta dantzatu egin genuen etxera bueltatu behar izan zuen arte, bertan Mari Domingi zain zuen eta.


Denak poz pozik, askaldegira bueltatu ginen. Batzuk bertan gelditu ginen bazkaltzen eta belardiaz gozatu genuen, eguzkiz, pozaz eta magiaz betetako egunari amaiera eman baino lehenago. Bakarrik falta zitzaigun Donostiara bueltatzea, denok urduri eta ilusioz beteta, Olentzero etxera noiz iritsiko zain.


Eskerrik asko denoi!!





domingo, 3 de noviembre de 2019

Sarako Leizeak / Cuevas de Sara Kronika 2019/10/27

EUES




KRONIKA SARAKO LEIZEAK 2019/10/27


Ikasturte hontako lehenengo ateraldia Sarako kobazuloetara izan da. Eguraldia, primerakoa! Tenperatura atsegina eta euririk gabe bai hemen bai mugatik beste aldera.

Familia bakoitza norberaren kotxean iritsi zen ordubeteko bidaia egin eta gero. Hori bai, bide ezberdinetatik, Beratik, Urruñatik… baten bat moztuta zegoen jaialdi bat zela eta eta pixka bat kosta egin zitzaigun iristea.

Sara, administratiboki Frantziako Akitania eskualdean eta Lapurdiko euskal lurralde historikoan kokatzen den herri txiki bat da.

12,00etan geldituta ginen Sarako kobazuloen harreran, bisita 12,30tan hasteko. Zulo ugari daude Sara eta inguruetan aurkitzen den kareharrizko alimaleko mendigunean. Leizea edo Sarako Leizeak deitua den hauetariko bat bisita daiteke, duela 2 milioi urte baino gehiago zegoen egoera berdinean.

Bisita gidatuak ordubeteko, gutxi gorabehera, iraupena du. Hasteko gelatxo batera sartzeko gonbidatu gintuzten non oso bideo interesgarria ikusi genuen. Paseo birtual baten bidez, zonaldeko historia zein kobazuloaren barruan topatuko genuenaren berri eman ziguten.

Bukatutakoan benetako paseotxoari ekin genion. Atxuria mendia da Sarako kobazuloetara babesa ematen diona. Mendi-tontor buztintsua duenez ura sartzeari ekiditen dio. Hori dela eta leizea lehorra da, eta ezohiko geologia, espazio zabalak eta izugarrizko arkupea ditu. Bisitarientzat egokitutako bidea, oso erraza eta adin guztientzakoentzat, zirkularra da beraz, sartu ginen arkupetik atera ere egin genuen. Irauten duen 900 metroen zehar kobazuloak eskaintzen duen argi eta soinu jokoak erne mantendu zituen geure txikiak.


Hasi bezain pronto historiaurreko habitat ikusteko aukera izango genuen. Baina ez pentsa leizean gizakiok, soilik, babestu izan garela. Hartzek ere bertan hibernatzen zuten duela 10.000 urte baino gehiago. Izan ere, hartz erraldoi bat ikus daiteke haitzen zizelkatua. Edota gaur egun topa ditzakegun sagu-zaharren etxea ere. Batzuk hegal egiten eta beste batzuk geldirik ere ikusi genituen.

Horrezaz gain, eta leizeko hormetan, aspaldi eta itsas-maila altua zela eta sortutako itsas-fosilak ere ikusi ahal izan genituen.

Ur-sartze gutxi izateak estalaktita eta estalagmiten sortzea murrizten du. Alabaina, gours ala “putzuak” sortu dira aldapa batean nondik, ingurune karstikoetan maiz topatzen den aktibo dagoen uraren ibilera pasatzen den.

Gours-en ondoan euskal kulturari, mitologiari eta euskarari buruzko aurkezpen erakargarri txiki bat ikusita eta ibilbidearen zehar lagundu gaituen txalaparta soinuarekin amaitzen da gure bisita bi txalapartarien haitzan proiektatutako bideo batekin ere.


Kobazuloaren ondoan museo txiki bat topa dezakegu non, gaingiroki, gizakion aurre-historiatik eginiko eboluzioa erakusteaz gain, sagu-zaharren ingurunean duten eginkizuna, Joxe Migel Barandiaran, euskal historiagile eta etnologoaren bizitza eta obra eta euskal mitologia ezagutzeko hitzaurrea, mamu-sorpresa barne!

Egia esateko, ia gehienok bertan dauden hainbat mahai eta bankuetan gelditu ginen bazkaltzen. Taberna ere bazegoen non kafetxo bat hartzeko aukera izan zuen nahi izan zuen guztiek.

Parke megalitikoan ere bi hilobi-mota irudikapenak zeuden, dolmena, ehorzketa erritua irudikatzeko eta cromlech-a, errausketa erritua irudikatzeko.

Txikienek primeran pasa zuten jolasten, gaztainak eta ezkurrak biltzen eta mota askotariko zomorroak aurkitzen.


Eta dena aisia izan ez dadin, historia apur bat uzten dizuegu hobeto ulertzeko zein izan zen Euskal Herrian gertatutako “sorgin”-ehizaren hasiera. Erantzule nagusiena Pierre de Lancre izan zen.

De Lancre Euskal Herrira 1609.urtean etorritako inkisidore frantsesa izen zen. Haren iritziz “Sagar herria da, emakumeek ez dute sagarra besterik jaten, sagarra besterik edaten, estakurua edozein delarik gogotsu egiten diote kosk etenaren sagar horri, gure lehen-lehenengo aitari Jainkoaren agindua urrarazi eta debekua gaindiarazi zion sagarrari. Adamen umeak gogotsu seduzitzen dituzten Eva halako batzuk dira, eta burua biluzik bizi dira, mendien artean erabateko askatasun eta lañotasunez Eva munduko Paradisuan legez”. Hara nola Bordeleko parlamentariak konbentzitu zituen Euskal Herria sorginez eta aztiez beterik zegoela “ingelesek, eskoziarrek eta beste hainbat bidariek, hirira ardoaren bila datozenez Frantziara sartzen diren gizon beldurgarri gisa deabru-tropa ikusi izan dituztela”, argudioarekin.

Beraz, inkisidoreak, aztiak eta sorginak, Frantziara mugitzearen beldurrez baliatuta, erabaki traumatikoa hartu zuen: 60 pertsona baino gehiago suan erretzera zigortu zituzten, horietako batzuk umeak oraindik, eta horrela Frantzia “euskal arrisku”tik aske gelditu zen.


Hurrengoa, Abenduak 15ean izango da Bertiz ezagutzeko eta Olentzerori eskutitzak eman ahal izateko.

Bertan ikusiko mendizaleok!!





lunes, 21 de octubre de 2019

Urriak 27 Octubre - Sarako leizeak / Cuevas de Sara

EUES

Kaixo mendizaleok!!

Hementxe dugu aurtengo lehenengo txangoa.... Sarako Leizeak

Sarako Leizeek ez dituzte gizakiak bakarrik aterpetu... duela 10 000 urte baino gehiago zuloan leize-hartzak ere hibernatzen ziren eta gaur egun, saguzarrak oraindik ikusteko aukera dugu konkrezio zoragarriak behatzen ditugun bitartean.

BISITA

12,00 etan elkartuko gara Leizeko sarreran

Hasteko ordua: 12,20ak.
Bisita gidatuak ordubeteko iraupena izango du, gutxi gorabehera. Bukatutakoan Parke Megalitikoa gure kabuz bisitatzeko aukera ere izango dugu.
Leizearen barruan 14º inguruko tenperatura egongo da. Kontuan hartu berokiak eramateko, gehienbat txikienentzat.

PREZIOA

13 urteko haurrak eta beherakoak: 4 € / pertsonako
14 – 17 urte bitarteko haurrak: 5,50 € / pertsonako
Helduak: 7 € / pertsonako

AURTEN BERRI BAT DUGU:
BISITAK ORDAINTZEKO DIRUA GUK (Krakoleta batzordeko norbaitek) JASOKO DUGU ATERALDI BAKOITZEAN AIPATUKO DITUGUN ORDUTEGI ZEIN EGUNETAN:

ORAINGOAN HAUEK BI IZANGO DIRA:

Urriaren 23a, ASTEAZKENA HARRI BERRIn 16,00 -17,00
Urriaren 24a, OSTEGUNA OLETAn 16,00 - 17,00

BAZKARIA

Eguraldiaren arabera bertan zelai han bertan bazkal genezake.
FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ.


TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA

URRIAK 23 ASTEAZKENA



BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:


Online inskripzioa



martes, 15 de octubre de 2019

Abenduak 15 Diciembre - Olentzerorekin amets egiten - Soñando con Olentzero

EUES


Kaixo mendizaleok!!

Aurten ere Olentzero bisitatzera joango gara, baina oraingoan Bertizen topatuko dugu.

Txangoak 4 orduko iraupena izango du eta fruitu lehorrak jasotzeaz gain, taloak ere jango ditugu. Bukatzeko etxeko txikiek Olentzerori eskutitza emateko aukera izango dute. Hementxe uzten dizkizuegu xehetasun guztiak:


Asko falta bada ere jakin behar dugu zenbat izango garen guztira antolakuntza ahalik eta hoberen atera daitezen. Beraz…

KONTUAN HARTZEKO:

• PLAZA KOPURUA MUGATUA DA ETA BLOGEAN IZEN-EMATEA LEHENENGO BURUTUKO DUTENEK LEHENTASUNA IZANGO DUTE
• DEIALDIA IKASTETXEKO FAMILIENTZAT, SOILIK, IREKITA DAGO
• BEHIN IZENA EMATEKO EPEA ITXITA, EZ DA TXANGORA ETORTZEKO INSKRIPZIO BERRIRIK ONARTUKO
• BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA PREST IZANGO DUGUNEAN ORDAINKETA NOLA BURUTU BEHAR DEN JAKINARAZIKO DIZUEGU ERRESERBA KONFIRMATZEKO


PREZIOA


4 urteko haurrak eta gorakoak: 15 € / pertsonako
3 urteko haurrak eta beherakoak: DOAN


TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA

URRIAK 20 IGANDEA



BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:



Online inskripzioa



EGUTEGIA 2019 - 2020 CALENDARIO

EUES

Kaixo Krakoletarrak!

Urtero bezala hona hemen 2019/2020 kurtsoko egutegia. Berrientzat azalpen txiki bat gure taldea ezagutu ahal izateko:

Kurtsoan zehar adin guztientzat bideratutako zenbait txango antolatuko dira non gure inguruneko mendiak eta natura ezagutzeaz gain eskolako lagun berriak egiteko aukera izango dugun.

Irteera irekiak izango dira senitarteko edota lagunak etorri ahal izateko geure ikasle eta heldu batekin lagunduta etorriz gero.

Azken txangoan, zenbait ateraldietara etorritako umeei SARI BAT emango zaie Harriolea Guraso Elkarteak finantzatuta.
ANIMA ZAITEZTE!

Aukera paregabea da geure txikiak mendiaz gozatzeko eskolako lagunekin.

Gogorarazi nahi dizuegu geure taldeari buruzko berri guztiak eskuragarri dituzuela blogean: http://krakoleta.blogspot.com.es/
Eta iradokizunak edo gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero:

krakoleta@harriberrioleta.com
ONGI ETORRI DENOI !

2019 / 2020 IBILALDIAK


  • SARAKO LEIZEAK
    URRIAK 27
    Leizearen historia ezagutzeko bisita gidatua
  • OLENTZERO (Bertiz)
    ABENDUAK 15
    Olentzero ikustera
  • LARRETA BASERRIA (Orendain)
    OTSAILAK 23
    Bisita + yogurt tailerra
  • ARTIKUTZA
    MARTXOAK 29
    Ibilaldi zirkularra
  • ARGAZKI-RALLYE
    MAIATZAK... (data konfirmatu gabe dago)
    Donostia Kultura eta Altza Mintegiaren eskutik argazki-txapelketa