martes, 15 de octubre de 2019

EGUTEGIA 2019 - 2020 CALENDARIO

EUES

Kaixo Krakoletarrak!

Urtero bezala hona hemen 2019/2020 kurtsoko egutegia. Berrientzat azalpen txiki bat gure taldea ezagutu ahal izateko:

Kurtsoan zehar adin guztientzat bideratutako zenbait txango antolatuko dira non gure inguruneko mendiak eta natura ezagutzeaz gain eskolako lagun berriak egiteko aukera izango dugun.

Irteera irekiak izango dira senitarteko edota lagunak etorri ahal izateko geure ikasle eta heldu batekin lagunduta etorriz gero.

Azken txangoan, zenbait ateraldietara etorritako umeei SARI BAT emango zaie Harriolea Guraso Elkarteak finantzatuta.
ANIMA ZAITEZTE!

Aukera paregabea da geure txikiak mendiaz gozatzeko eskolako lagunekin.

Gogorarazi nahi dizuegu geure taldeari buruzko berri guztiak eskuragarri dituzuela blogean: http://krakoleta.blogspot.com.es/
Eta iradokizunak edo gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero:

krakoleta@harriberrioleta.com
ONGI ETORRI DENOI !

2019 / 2020 IBILALDIAK


  • SARAKO LEIZEAK
    URRIAK 27
    Leizearen historia ezagutzeko bisita gidatua
  • OLENTZERO (Bertiz)
    ABENDUAK 15
    Olentzero ikustera
  • LARRETA BASERRIA (Orendain)
    OTSAILAK 23
    Bisita + yogurt tailerra
  • ARTIKUTZA
    MARTXOAK 29
    Ibilaldi zirkularra
  • ARGAZKI-RALLYE
    MAIATZAK... (data konfirmatu gabe dago)
    Donostia Kultura eta Altza Mintegiaren eskutik argazki-txapelketa



martes, 4 de junio de 2019

ATECE KARRERA SOLIDARIOA, EKAINAK 16

EUES


Aurten azken deialdia egin nahi dizuegu, ATECEn alde, hartutako kalte zerebrala duten pertsonen alde. Elkarte honek kalte zerebrala duten pertsonak eta haren familiak, laguntza eskeintzen du, bere bizitza berriro martxan jartzeko, iktusa edo traumatismo kranoenzefaliko izan ondoren. Gainditasun eta ausartasun adibide ezin hobea. Kasu honetan gure txikiak parte hartzea nahi dugu ere.

1.- INSCRIPCIÓN.
1- HELDUAK: (2001 ondoren jaioak) www.kirolprobak.com. Prezioa 12€. Kamiseta eta avituallamiento. Sariak eta zozketak egongo dira. Inskripizioa egiteko, alta egin behar da aplikazioan, email batekin.

2- HAUR LASTERKETAK. LEHEN HEZKUNTZAKO haurrak. Prezioa 2€. Inskripzioa ere, www.kirolprobak.com. Beste lasterketa bezala agertzen da. Partaideek domina eta hamaiketako izango dute. Eta egingo duten zozkeetan boletoak ere.
Karreraren egunean salgai egongo dira, beste urteetako haur kamisetak
5€.
1 eta 2 Lehen hezkuntza. (2012-2011 jaioak) : 200 metro
3 eta 4 lehen hezkuntza ( 2010-2009 jaioak): 400 metro
5 eta 6 lehen hezkuntza: 800 metro

3- HAUR HEZKUNTZAKO HAURRAK (6 urte arte). Prezioa 2 €. Inskripzioa hemen blogean, beheko formularioan. Ordainketa karrerako egunean, dortsalak jasotzean Domina eta hamaiketako hartuko dute txikiek ere.
Norbaitek animatzen bada, boluntarioak eskatzen dugu lasterketa honetan
Distanzia: 75 metro
3.- ORDUTEGIA ETA LEKUA
Anoetako miniestadioa.
Helduaks: Irteera 10etan. 5 km
HAUR LASTERKETAK: 11:00 tan.
Gero Itzuli solidarioak egingo dira, ATECE kideekin batera.



IRTEERA

Komenigarria da ordubete lehenago egotea, dortzalak etab hartzeko.


TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA: EKAINAK 9
Egunean inskripzioak egin ahal izango dira, baina kasu honetan ezin izango da garatu domina ala hamaiketakoa.


krakoleta@gmail.com

BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:




Online inskripzioa




sábado, 4 de mayo de 2019

RALLY FOTOGRAFICO. MAIATZAK 12

EUES


Igande honetan berriz, Casares Kulturetxeak eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak antolatzen duten Argazki Rallian parte hartuko dugu. Helburua, auzoko inguruneak ezagutzera zein argazkigintza sustatzea da. Aurten Gaiztarro ezagutuko dugu.
1.- IZEN-EMATEA. Ondorengo erara egin dezakezu doan: Helduak eta haurrak.

2.- PARTE-HARTZAILEAK. Argazkilaritza maite duen eta kamara digitala ala teléfono mugikorra, duen edonork parte har dezake.
A Kategoria: Helduak (15 urtetik aurrera).
B Kategoria: Haurrak (14 urte arte).

3.- IBILBIDEA
Irteera izango da 10:00etan Aterpetik (Herrerako Zaharren etxetik) Zumardi pasalekuan 9. Bidebieta – Gaiztarro parketan izango da. 12:00tan parte-hartzaile guztiek hamaiketako bat gozatzeko aukera izango dute parkean.

Lehiaketaren egun berean, 10:00 etatik, haur tailer bat egingo da interesa duten umeentzako. Bertan argazkigintzaren oinarrizko nozioak azalduko dira. Parte-hartzaileek Argazkilari Elkarteko monitoreen laguntza izango dute, sortzen zaizkien zalantzak argituko dizkiete eta argazkiak nola hartu azalduko diete.

4.- GAIAK. Lehiaketaren leitmotiv-ak natura eta paisaia dira, gure gertueneko ingurunean. Esparru horren barruan, bost gai emango dira lehiaketaren egun berean ibilbidearen hasieran.

5.- ARGAZKIEN FORMATUA ETA ENTREGATZEA.
Argazkiak lehiaketaren egun bertan ateratakoak izan behar dira zehaztutako ordutegian eta proposatutako ibilbidean. Errealizazioa, originaltasuna, berezkotasuna eta egokitasuna
balioetsiko dira. Ondorioz, argazki egoki bat ateratzeko ez da beharrezkoa izango kamera garesti edo eta ekipamendu sofistikatu bat edukitzea. JPG formatuan aurkeztuko dira, gutxieneko konpresioan eta gehienezko kalitatea (gutxienez 2 megapixel, gehienez 5 megapixel). Argazkiak editatu daitezke, baina ezingo da kanpoko elementurik erantsi.
Maiatzaren 17a baino lehen parte-hartzaile bakoitzak bere bost argazkiak (gai bakoitzeko bat) aurkeztu beharko ditu. CD edo pendrive batean Casares Kultur Etxean (ohiko ordutegian) edo rallycasares@gmail.com helbidera bidaliz, betiere aipatutako epearen barruan.

5.- EPAIMAHAIA. Erakunde antolatzailea eta Gipuzkoako
6.- EPAIMAHAIA. Entitate antolatzaileen eta Gipuzkoako Argazkilarien Elkarteko kideek osatutako epaimahaiak argazkiak ebaluatuko dituzte. Epaitza apelaezina izango da eta, maiatzaren 25ean jakinaraziko da.

7.- SARIAK.

A Kategoria: Gai bakoitzeko irabazleak trofeo bat jasoko du. (+14)
B Kategoria: Parte-hartzaile bakoitzari opari bat emango zaio. (-14 urte)
Egile bakoitzak sari bakarra aukeratu ahal izango du. Antolatzaileek saridunei jatorrizko artxiboak eskatzeko ahalmena gordetzen dute.

8.- ERAKUSKETA ETA SARI BANAKETA. Saridun egileei pertsonalki abisatuko zaie, behin sailkapena ezagututa.
Behin sailkapena ezagututa, saridunei pertsonalki jakinaraziko zaie. Sari banaketa maiatzaren
31, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Tomasene Kultur etxean izango da. Lan irabazleak eta hautatutakoak proiekzio
batean ikusi ahal izango dira eta bertaratzen direnentzako lunch txiki bat prestatuko da.

BAZKARIA


FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ

IRTEERA


Aterpetik (Herrerako Zaharren etxetik) Zumardi pasalekuan 9.

EZ AHAZTU ARGAZKI-KAMERA!!!

TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA

MAIATZAK 7 ASTEARTEA


krakoleta@gmail.com

BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:




Online inskripzioa



miércoles, 27 de marzo de 2019

MARTXOAK 31 DEPÓSITOS DE AGUA DE ULÍA

EUES

Kaixo mendizaleok!

Oraingoan bai! Igandean, iragarrita bezala Uliako ur-biltegiak ikustera joango gara.
Uliako Auzo Elkartea, borondatez eta dohain, arduratzen da bisitaz eta bai ur-biltegiko zein parkeko historia kontatuko digute. Egia esateko eskertzekoa da gure bisita gauzatzeko hartu duten lana.
Ur-biltegiak bisita ahal izateko udaletxeari baimena eskatu behar zaio eta erantzunaren zain deialdia luzatu egin zaigu. Oraindik ez dugu jaso baina arazorik egongo ez denez dirudienez aurrera jarraituko dugu gure planarekin. Edozein modutan parkea eta negutegia ikusiko genuke eta azken honetan txikiek landareekin eta ereinekin loturiko tailerra egingo dute.

Oinez joango garenok 10,00etan aterako gara HERRRAKO TOPO GELTOKITIK

IRTEERA


10,30 etan parkeko sarreran elkartuko gara
Bidea aulkitxoekin egiteko prestatuta dago


PRECIO



--

BAZKARIA



Eguraldi ona eginez gero parkean bertan, txikiek jolasten duten bitartean, bazkal genezake.
FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ



krakoleta@gmail.com krakoleta.blogspot.com


IZENA EMATEA

TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA

MARTXOAK 29 OSTIRALA


krakoleta@gmail.com

BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:




Online inskripzioa


martes, 12 de febrero de 2019

17 FEBRERO ASPANOGI – VII MARCHA NORDICA

EUES

Kaixo mendizaleok!!

Badirudi aurten bat bera ere ez dugula asmatu.
Gorrotxategi Museoa, arrazoi familiarrak direla eta, itxi egin da. Beraz geure asteburu honetako ateraldia bertan bera utzi behar dugu...
Hori dela eta, eta aurten egun berdinean ospatuko denez aprobetxatuz, Aspanogi-ren elkartasuneko VII.

IPAR MARTXArekin bat egitea proposatzen dizuegu.


Izena eman ahal izateko BI PAUSU HAUEK bete beharko dituzue:
1. https://www.herrikrosa.eus/ web-orrian sartu eta bertan agertuko den informazioa bete.
2. Beti bezala geure blogean agertzen den inprimakia bete, zuen izenak kontuan hartu ahal izateko txangoen zenbaketari begira.


Eskerrik asko denoi eta barkatu, arren, azken orduko aldaketa hauek!!



IRTEERA
11,00 etan Saguesen elkartuko gara Haize Orraziraino iristeko.

PRECIO

EZ DA, BESTE TXANGOETAN BEZALA, DIRUA ESKOLARA ERAMAN BEHAR
5€ / pertsonako izen ematea www.herrikrosa.eus web-orrian eginez gero
10€ / pertsonako egun berean



krakoleta@gmail.com krakoleta.blogspot.com


IZENA EMATEA

TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA

AZAROAK 30, OSTIRALA


krakoleta@gmail.com

BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:




Online inskripzioa


martes, 27 de noviembre de 2018

ABENDUAK 2. URGULL.

EUES
ABENDUAK 2 . URGULL. MOTA GAZTELUA

Azken orduko aldaketa dela eta, beste baterako utziko dugu Getariako Cristobal Balenziagako Museoko antolatutako bisita.
Plan B moduan ikasurte honetako bigarren irteerak gure Donostiako Urgull mendira eramango gaitu Mota Gazteluan dagoen istoriaren etxea, eta “Sagrado Corazón” ezagutzeko.

Gehienok ezagutu arren, Urgull zoragarria da eta beti zerbait berria aurkituko dugu: kanoiak, Sagrado Corazón, leotzak, zuloak, ingeleseko hilerria, danborrada…eta nola ez istoriaren etxea. Gure mendizale txikiak gozatzeko leku ezin hobea.

Goraino igotzeko bide ezberdinak daude, batzuk gurpil aulkiekin igotzeko errezagoak, baina denek daukate eskailera atal bat do bestea

IRTEERA
10:00 tan Zuloaga enparantza (San Telmo Museoa)

PRECIO

Doainik

Antolakuntzarako, mesedez azaroaren 30a baino lehen, izena ematea eskatzen dizuegu

FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ
TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA AZAROAK 30, OSTIRALA

krakoleta@gmail.com krakoleta.blogspot.com


IZENA EMATEA

TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA

AZAROAK 30, OSTIRALA


krakoleta@gmail.com

BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:




Online inskripzioa


viernes, 16 de noviembre de 2018

ALTZO HANDIA KRONIKA. 2018/10/28

EUES


ALTZOKO HANDIAren KRONIKA 2018/10/28.

Iritsi zen, azkenik, aurtengo lehenengo irteera, eta ohitura ez galtzearren, zerura begira aritu ginen aste osoan. Hau pazientzia gurea!!
Baina egia esateko, asko sufritu eta gero, eguraldi dezente izan genuen: zaparrada bat ateratzear geundela eta oraindik frontoian harrapatu gintuena eta ezer gehiago bazkal ordura arte. Beraz, ezin gara kexatu…
10.30etan geratu ginen Altzoko Interpretazio Zentroan, ordu aldaketarekin inongo nahasketarik gabe baina azken orduko baja batzuekin bertan elkartu ginen. Hurrengoan itxaroten zaituztegu!
Ibilbideak erraldoiaren baserria, altuera markatzen zuten eliza eta frontoia, non Handiaren tamaina naturaleko estatua dagoen. Beraz, Migel Joakinen istorioa banatu eta gero eta Iñakiri esker (bidea ezagutzen zuena zen) baserrirantz abiatu ginen.
Kanpotik bakarrik ikus daiteke baina 63ko abarka erraldoia probatzeko aukera izan genuen. Txiki guztiek eta hainbat aitatxok eta amatxok han sartu genuen bota. Egundokoa benetan!!
Hortik bide luzea hartu nahi genuen elizara iristeko baina kartelak argiegi ez zeudela eta beste batean bidea moztuta zegoela jartzen zuela, ez dakit zenbat denbora pasa genuen atzera eta aurrera nora joan jakin gabe. A ze antolakuntza!!
Zorionez, nahiko azkar adostu ginen eta errepide tartetxo bat hartu eta gero ibilbideko bidea aurkitu genuen berriz.
Behin elizan, eta batzuk neurketak egiaztatzen zituzten bitartean, hamaiketakoa hartu genuen malda gorarako indarrak hartzeko. Eskerrak astotxoak, oilarrak etabarrak ikusi genituela bidetik! Horrela askoz arinago egin zitzaigun aldapa.
Azkenean, uste baino azkarrago iritsi ginen frontoira eta bertan Handiarekin talde zein familia argazkiak egiteko aprobetxatu genuen. Batzuei ez iruditu arren 2,42 zm. altuera zuela!
Eta horrela txangoa amaitutzat eman genuen arren, familia batzuk bazkaltzen gelditu ginen bertan eta handik ibili ginen: eskalada-murruan, eskupilotan, soka saltoan… aritu ginen arratsaldeko lehenengo ordura arte.
Laburbilduz, oso kurtso hasiera ona!! Zer ekarriko ote digu hurrengoak… Abenduak 2an Balentziaga Museoan itxaroten zaituztegu.
Eskerrik asko denoi eta bertan ikusiko!!