domingo, 26 de marzo de 2017

KRONIKA MUSEO BARANDIARAN

EUES



Oraingoan Gipuzkoako erdi-erdira joan gara. Ataunera, hain zuzen ere, non Barandiaran Museoa bisitatzeaz gain talo-tailerra ere egin dugun.

Ohituta gauden bezala, eguraldi kaskarra emanda zegoen baina, zorionez, azkenean ez da hainbesterako izan. 9,15etan geratuta ginen Ataungo (Gipuzkoako herririk luzeena) San Migel auzoan, Barandiaran Museoa kokatzen den San Gregoriora ibiltzen joateko.

Gehienok, nahiz eta lainotuta egon, oinez egin genuen ibai ondoko bidea. Txikiak, ohituta gauden bezala, taldearen buruan eta azkenik 10:15etan elkartu ginen besteekin Museoaren atean.

Iritsi bezain pronto bi taldetan banatu ginen. Txikienak taloak egitera joan ziren zuzenean eta koxkorragoak, berriz, batzuk errotara eta besteak Barandiaran Museoa ikustera.

Egia esateko helduoi nahiz eta Barandiaran izena ezaguna izan, gaur jabetu gara zergatik deitzen zaio (merezita) euskal kulturaren aita, 75 urte baino gehiago eman zituelako euskaldunon ohiturak eta portaerak biltzen eta idazten.

Haren bizitzari buruzko bideo bat jarri ziguten non xehetasun asko ikasi genituen: Atauneko eta museotik gertu dagoen baserri batean eta 9 anai-arreben familia ugari batean jaio zela; ia 102 urte bizi zituela; haren etxean euskara besterik ez zela hitz egiten eta erdara erabat buruz eta ezer ulertu gabe ikasi behar izan zuela derrigorrez.

Gurasoek, neke handiz, Gasteizera bidali zuten, eta hain sakona zen haren beldurra azkenean primeran egin zuela. Urte bakarrean latineko bi kurtso gainditu zituen. Izan ere 7 hizkuntz ikasi zuen, euskara, gaztelera, latina, greko, frantsesa, alemana eta ingelesa.

Apaiza izan nahi zuen ala ez jakin gabe eta Alemaniara ikasketa-bidaia egin eta gero, bueltatu zen haren ikasketak ongi ezagutzen zuen gaira bideratzeko. Haren herria, euskal kultura eta aspaldiko ohiturak.

Herriko agureek kontatzen zituzten istorioak jarraituz Jentil-baratza deitutako leku batean hasi zen ikertzen. Bertan Erdi Aroko gaztelu baten hondakinak aurkitu zituen eta herriko artzain batek esan zionean Jentilen hilerria Aralarren zegoela harantz abiatu zen geure Joxe Migel ikertzera Aranzadi eta Eguren haren lagunekin batera. Hirurok hogeitaka urtez “Hiru Troglodita Triste” taldea osatu zuten, hainbat leize eta aztarnategi. Joxe Migelen hitzetan ezaugarri asko zituzten, baina tristeak ez ziren.

Euskal Herriari buruzko ipuin eta mitoak argitaratzen hasi zen berak sortutako aldizkari batean, eta hirukotearen nazioarteko ospeak Europan zehar bidaiarazten eta lan gogor eginarazten die. Baina Gerra Zibila zela eta banatu behar izan zuten.

Barandiaran Frantzian erbesteratu egin zen, euskaraz hitz egiten zen eta haren herriarekin, Ataunekin, antza zuen herrixka batean, Saran, hain zuzen ere. Bertan ikerketetan eta aztarnategietan lan egiten jarraitu zuen. 1953an, Ataunera bueltatzen da eta Sara deitutako etxe bat eraikitzen du, haren amaren esamoldeen ohoretan “zenbat eta beteago, orduan eta apalago” eta “Herritik jasoa Herriari emana”.

Arkeologoa, (Indiana Jones bezala) Euskal Herrira indusketa-teknika berriak eta laginaren bilketa lanetan aritu zen. Etnografoa, ahozko tradizio eta mitoetatik euskaldunon ondare immateriala jaso zuen: Etxeak babesteko ekilorea atean jartzea, ekaitza egunetan aizkora gorantz jartzea tximistorratza moduan, etab. Historialaria.

Ez da harritzekoa Ataun herriak, haren omenez, museoa eraiki nahi izatea. Horretarako XVI. Mendeko errota zaharra berritu egin zuten, gaurko Barandiaran Museoaren egoitza.

Eta bisitaren bigarren zatia, horretan zetzan, errota eta zerrategia ikustean. Benetako denbora bidaia.


Zoragarria nola mantentzen den zerrategia duela 100 urte bezala, uraren indarraren eraginez mugitutako zerra bertikala, lixagailua eta gindaxarekin. Baita zerealak irintzen zituen errota antzinako edukiera neurriekin ikustea ere, goldea, laurdena eta lakaria.
Bertan geure gida Ainhoak, San Martin Txikiren istorioa kontatu igun.. “Abarkak beti gari, laboratzen mirari”.

Martin txiki Ataungo gazte bat zen, txikia baina oso oso azkarra eta berehala konturatu zen herritarrok indarge zeudela ikusi zuen eta mendietan bizi ziren jentilak, janaria zutela urtean zehar, baino ahulagoak zirela. Beraz harantz abiatu zen geure Martin eta izugarrizko erronka bota zien: zereal-multzo erraldoia salto batean gaindituko zuela. Jentilek onartu zuten, noski, eta gure Martinek salto egin zuenean multzoaren gainean gelditu zen eserita. Gero jentil bat pasa zen eta horrek bai salto batekin nahikoa izan zuen. Horrela aritu ziren bizpahiru aldiz amore eman zuen arte. Baina Martinek helburua lortuta zuen, abarketan hazi pila bat eramaten baitzituen erronka “galdu” izanagatik.

Behin haziak izanda egin behar zuen bakarra zen ikasi noiz erein behar zuten. Horretarako kirik egin zuen eta jakin zuen garia udazkenean erein egiten zela eta artoa berriz udaberrian. Horrez geroztik Martintxoren herriak ez zuen berriz gose izan.

Ipuin polit hau entzun eta gero, errota nola ibiltzen zen ikustera joan ginen, helduon eta txikien gorarazi zien ur zipriztinak barne. Eta horrekin bukatutzat eman genuen bisita.

Geure gidak (orain arte ikusi ditugun jatorra eta profesionalenak, agian) pilotalekura lagundu ziguten eta bertan jolasteko eta hamaiketakoa hartzeko tartetxo bat izan genuen beste taldekoak talo egitetik etortzen ziren bitartean.

Behin elkartuta taldeko argazkia egin genuen. Oraingoan ia 100 pertsona!!

Eta gero berriz banandu egin ziguten bi taldetan. Batzuk museoa eta errota ikustera eta besteak taloak egitera.

Taloak egin baino lehenago, andereinoak, etorria zuena, zereal ezberdinei buruzko azalpenak eman zizkigun, laguntzaile batzuek lagunduta orea egiten zuen bitartean. Eta geure txikiak txotxoloak beste era batean deitzeko hitz bat proposatu zigun: “artaburu”.

Eta egia esateko zein gustura zikintzen garen ongi pasatzen ari garenean. Txikiek primeran pasa zuten eskuak irinarekin zikintzen (eta batzuk iletik oinetara…). Orea zapaldu, forma eman… Zoragarri!


Gero plantxara eraman genituen eta bakoitzak berea zaindu behar zuen, txistorra edo txokolatea jarri baino lehenago.

Hitz batez, oso bisita interesgarria eta primeran antolatuta museoko pertsonalari esker non gauza berri asko ikasi genituen. Pilotaleku estali zoragarrian taldeko gehienok gelditu ginen bazkaltzen eta bitartean txikiek gozatu zuten futbolean, saskibaloian, sokan, harrapaketetan etabarretan jolasten. Eta primerako eguna pasa eta gero eta euripean bueltatu ginen etxera.

Hurrengoan ikusiko dugu elkar, Hernaniko Ekogunean Maiatzak 7an, non birziklapenarekin loturiko hainbat gauza ikasiko ditugun. Bertan ikusiko!!





martes, 28 de febrero de 2017

ATAUN – TALOAK BARANDIARAN MUSEOAN MARTXOAK 12 MARZO

EUES



BISITA:


Bisitak hiru ordu eta erdi irauten du, eta Jose Migel Barandiaran Museoa, Errota eta Talo Tailerra dauka barne. Denok batera eta bertan erabakiko diren BI TALDETAN sartuko gara.

Iraupena: 10,30etatik – 14,00ak arte izango da.

Hemen atxikituta bidali diguten informazioa (euskaraz dute soilik)

PROPOSAMENA:


Eguraldiak uzten badigu eta nahi izango duenentzat, 9,15etan aterako gara Ataungo Udaletxearen ondoko parkingetik (Herrian sartu bezain pronto aurkitzen dugun San Martin auzokoa).

Museorako bidea bidegorritik egingo genuke: 3,6 km (ordubete inguru). Bidea AULKITXOEKIN JOATEKO EGOKIA EZ DELA jakinarazten dizuegu.

Oinez joango ez direnak 10,15etan Museoko Sarreran egotea eskatzen zaizue.


PREZIOA


3 urtekoak eta gorakoak: 5€ / pertsonako

3 urtetik beherakoak: DOAN

BAZKARIA

Eguraldiaren arabera bertan zelai batzuk daude bazkaltzeko. Tabernaren bat ere badago bokatak erosi ahal izateko.

FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ.



TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA

MARTXOAK 6 ASTELEHENA



BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:








Online inskripzioa



miércoles, 8 de febrero de 2017

ALBAOLA KRONIKA. PASAI SAN PEDRO 2017/01//29

EUES



Igandea 29 lainotuta esnatu zen baina pixkanaka eguzkiak bere lekua aurkitu zuen. 9etan eta eskolako atean txango honetako 80 inguru mendizale gehiena bildu zen.
“Escalerillas” aldera abiatu ginen eta hortik Pasai San Pedrora non Albaola Itsas Kultur Faktoria zegoen gure zain egiten ari diren XVI. mendeko baleontzi baten artisau-erreplika erakusteko.

Gezurra badirudi ere gutako askok ez zuten inoiz erabili oletako aldapa ezta “escalerillas” ere. Bidetik lagunak gehitu ziren talde handira eta Gudari enparantzan, itsas-etxearen ondoan dagoen plaza, txarteletan zigiluak jarri eta taldeak osatu egin genituen.

10,00etako taldekoak zuzenean abiatu ginen Albaolara eta besteek Mendiolarantz Platako itsasargirako bidea hartu zuten. Primerako ibilbidea bista ederraz beteta.

Txikientzat bidea abentura hutsa bihurtu zen, erdi-aroko eskailerak, harriz egindako bidea….

Behin San Pedrora iritsita, traineruak entrenatzen ikusten genituen bitartean, hamaiketako hartzeko eta taldeko argazkia egiteko aprobetxatu genuen.

11,00etan prest geunden bisitarako taldeak osatu ahal izateko. Bertan 10,00etako taldekoekin elkartu ginen. Pozez zoratzen ateratzen ziren!! Lehenengo taldea txikiekin osatuta zegoen eta eskerrak gidak, oso gazte jatorra, primeran jakin izan zuela onik ateratzen! Galdera zaparrada bota baitzioten baleontziari buruz…

San Juanaren historia berez izugarrizkoa da.
Baleontzia 1565ean Kanadako Red Baley badian hondoratu zen. XVI. mendean euskal marinelak Ternuara joaten ziren baleak ehizatzera. Bidaiak hilabeteak irauten zuen eta San Juan baleontziaren bezalako ontziak sagardoz, jakiz eta desmuntatutako kupelaz beteta joaten ziren. Azken hauetan ekartzen zuten hain preziotsua zen bale-olioa. Ontziak gainezka joaten ziren lanbide askotako 60 pertsonekin eta 6 hilabetez bizirik irauteko 4-6 txalupa, arpoiak, sokak eta behar zen material guztiarekin.

Duela 40 bat urte aurkitu zuten Kanadan eta historiako hobeto kontserbatu zen ontzia da. Alde batetik ur hotzengatik. Eta ikerketak zirela eta Pasaiako ontzia zela jakin izan zen.

Ontziaren egituraren kontserbazioak ALBAOLA proiektua sustatu zuen, 400 urte baino lehenago erabiltzen zuen teknika berdina erabilitan baleontzia berreraikitzeko.

Eta horretan dabiltza duela 3 urte. Espero dute 2020an bukatuta egotea.

Ontziola izugarrizkoa da. Sartu bezain pronto arotzak hiru egur ezberdinak lantzen: haritza, pagoa eta izeia. Pagoa gila egiteko, horixe zen bereizten zuen euskal baleontziak.

Ontziak, “tripaundi” xamar, 27m luzera eta 11 m altuera (4 pisu) ditu. Gaur egun hezurdura ikus daiteke. Bi pisuk harri eta zur uzten gaituztenak. Hezurdura bukatutakoan egurrez, erretxinaz eta iztupaz estaliko da iragazgaizteko. Azken bizkarra eta txopa eta brankaren zubiak uretan egingo dira.

Jakinarazi ziguten ere, euskal marinelak ziren ia ia bakarrak eskorbuto sufritzen ez zituztenak C Bitamina eza zela eta, sagardo asko edaten zutelako. Baita primeran eramaten zirela bertakoekin eta gainera euskaraz aritzen zirela.

Bisita beraz, ziztu bizian bukatu zen eta denok oso oso pozik eta berriz bueltatzeko asmoarekin, baleontziaren lanak nola aurreratzen diren egiaztatzeko.

Ateratakoan, bazkaltera geldituko zirenak “eztabaidatzen”aritu ziren, Platako Itsas-argirako eskailerak ez baitziren aulkitxoentzat aproposak.
Azkenik San Pedroko frontoian gelditu ziren eta kontatutakoaren arabera primeran egon ziren.

Beti bezala eskerrik asko denoi txangoetan duzuen parte-hartzeagatik, gogoengatik eta jarreragatik.

Hurrengoak, Martxoak 12koak, Ataungo Barandiaran Museora eramango gaitu, non Talo-tailerra egiteaz gain Euskal Herriko mito ete elezaharretan murgilduko garen.

Bertan ikusiko mendizaleok!!