sábado, 5 de noviembre de 2016

KRONIKA AZPEITIA TREN MUSEOA. 2016/10/23

EUES


AZPEITIA TREN MUSEOA


Geure aurtengo lehenengo ateraldian Azpeitiko Tren Museo bisitatu dugu. Urriak 23an. Gipuzkoako barrualdean, GPS-ak markatzen zituen 40 minutuak baino pixka bat gertuago zegoen azkenean baina askok begiratu behar izan genuen non zegoen zehatz-mehatz kotxerantz abiatu baino lehenago.

Sarreran azkenean 97 lagun elkartu ginen. 5 familia autobusean eta besteok kotxean. 11etan geldituta geunden eta punttu punttuan agertu ginen denok museoan disfrutatzeko asmoarekin. Ohituta gauden bezala zirimiriak harrapatu gintuen baina, zorionez, berehala gelditu zen eta azkenean ez genuen aterkirik behar izan.

Egia esateko eguraldiaz gain, konpainia, beti bezala, ezin hobea izan zen eta adin guztientzat aproposa den museo honetaz gozatu ahal izan genuen. Hangar handi batean babesten dira aro askotako trenak, autobusak eta trenbideak. Oraingoan bisita librea zen.

Eta hoberena, zenbaitetan sar gintezkeela eta horrela beste garaietara bidaiatu ginen. Ama eta aita askok Lasarteko zein Igeldoko autobusetan egindako bidaiaz gogoratu ginen. Eta zer esaten diguzue Alameda geltokiari buruz??

12,30etan (hasiera batean esan ziguten baina pixka bat beranduago) lurrunezko trenaren bidaia egiteko gelditu ginen. Lokomotora mundiala!! Umoei indio eta bakeroen filmez gogoratu ginen berehala. 12,15etan denok geunden eserita trena noiz aterako zen irrikan.


Egurrezko bagoiak, argazki zoragarriak, lehenengo txistua, lurruna… Benetan esperientzi magikoa.. Tamalez bidaiak 40 minutu besterik ez duela irauten. Tunelak ilunpean, kedarra, kea… dena laguntzen zigun ilusioa zoragarria izateko. Treneko begiratzailea eta gida, oso xelebrea eta ahaztezina. Zenbait neskentzat baita kezkagarria ere!

Makina-aldaketa ikusteko aukera izan genuen geltokira iritsitakoan. Bertan taldeko argazkia egiteko aprobetxatu genuen. Batzuk ezin izan zuten gorago igo!

Gehienok bazkaltzen gelditu ginen. Eta nahiz eta estaliko parke bat ezagutzen genuen, behar bada, beste primerako parkea gomendatu ziguten. Adin guztientzat aproposa, joku erakargarri eta ezberdinekin eta bai helduok zein haurrek primeran pasa genuen. Egia esateko eguzkiak eta tenperaturak ere lagundu zuten. Eta arratsalde lasaia eta erlaxatua pasa genuen, umeek biraka egiten zuen enborra pasatzen saiatzen, armiarma sarean igotzen, bueltak ematen zituen mahaiean erori gabe mantentzen saiatzen edo lonatik igotzen zuten bitartean…


Hau da egun zoragarria konpainia ezin hobean. Azaroak 20an ikusiko dugu elkar Irungo Oiasso Museoan.
Bertan ikusiko mendizale!!


sábado, 15 de octubre de 2016

MUSEO DEL TREN - AZPEITIA URRIAK 23 OCTUBRE

EUES

Europako tren-bildumarik onenetakoa du Burdinbidearen Euskal Museoak, mota askotako ibilgailuak biltzen baititu: lurrunezko tren-makinak, diesel motordunak nahiz elektrikoak; tren automotorrak, eta askotariko bagoiak.

Horrez gain, Euskal Herriko makina-erremintaren esparruko bildumarik aberatsenetakoa eskaintzen du museoak, Urolako Trenbidearen lantegi mekaniko zaharraren bidez. 1925ean inauguratu zen bezalaxe gordetzen da gaur egun instalazioa; bertan dagoen motor elektriko zaharrak 16 makina jartzen ditu martxan, txirrika, uhal eta barra kolektore ugariko sistema konplexu baten bidez.

Azpeitiko geltoki zaharreko eraikin nagusiaren lehenengo solairuan, XIX. mendearen amaieratik AVEren sorrera arte tren-langileek erabili izan dituzten uniformeen erakusketa aparta dugu ikusgai. Bigarren solairuan, tren-geltokietako ordularien erakusketa aurkituko dugu, munduko onenetakoa, eta denboran zeharreko bidaia batean murgilaraziko gaitu.

Eta bisitaren hoberena,

Lurrunezko trena. Irteera 11:30


JOANERA:


Donostia/ Azpeitia Autobusa. Askatasunaren Hiribidetik ateratzen da 09,05etan eta 10,00 etan iritsiko da.

PREZIOA


4 urtekoak eta beherakoentzat: DOAN

Besteak (haurrak: 5 urtekoak eta handiagoak zein helduak): 6 € / pertsoneko

BAZKARIA


FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ.


ITZULERA


Busa: 17:00 (Azpeitia)-17:55 (Donostia) edo 18:00 (Azpeitia)-18:55 (Donostia)

TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA

URRIAK 19 ASTEAZKENA



BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:





viernes, 14 de octubre de 2016

Kaixo Krakoletarrak!

EUES

Kaixo Krakoletarrak!

Urtero bezala hona hemen 2016/2017 kurtsoko egutegia. Berrientzat azalpen txiki bat gure taldea ezagutu ahal izateko:

Kurtsoan zehar adin guztientzat bideratutako zenbait txango antolatuko dira non gure inguruneko mendiak eta natura ezagutzeaz gain eskolako lagun berriak egiteko aukera izango dugun.

Irteera irekiak izango dira senitarteko edota lagunak etorri ahal izateko geure ikasle eta heldu batekin lagunduta etorriz gero.

Azken txangoan, zenbait ateraldietara etorritako umeei SARI BAT emango zaie Harriolea Guraso Elkarteak finantzatuta.

ANIMA ZAITEZTE!


Aukera paregabea da geure txikiak mendiaz gozatzeko eskolako lagunekin.

Gogorarazi nahi dizuegu geure taldeari buruzko berri guztiak eskuragarri dituzuela blogean eta iradokizunak edo gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero: krakoleta@gmail.com

Oraindik ez dituzu gure berriak emailean jasotzen? Zertara itxoiten ari zara?



2016 / 2017 IBILALDIAK

AZPEITIA URRIAK 23

  • Tren Museorako bisita

IRUN AZARAOAK 27

  • Oiasso Museorako bisita

PASAI SAN PEDRO URTARRILAK 29

  • Albaolarako bisita

ATAUN MARTXOAK 12

  • Barandiaran Museoa eta Talo Tailerra

HERNANI MAIATZAK 7

  • Ekogunerako bisita

OIARTZUN EKANIAK 4

  • Oianlekuko Harrespilak



viernes, 27 de mayo de 2016

EKAINAK 4 JUNIO ZUMAIA

EUES



Kaixo Mendizaleok!


Eta azkenik kurtso honetako azken ateraldia.... Zein azkar pasa den!!

Oraingoan, eguraldi ona egingo duelakoan, mendiko txangoa egingo dugu.

Herrerako Topo-Geltokian geldituko gara 8,45etan, Easo kalera eramango gaituen 9,00ko topoa hartzeko. Bertan Zumaiarainoko trena hartuko dugu 9,50etan. Iristeko inguruko ordua: 10,30ak.

ZUMAIA-ELORRIAGA IBILALDIA AUKERATU DUGU, zeinek San Telmo Baselizatik eta Flysch ertzetik Elorriaga Zelaiara eramango gaituen. Bertan txikientzako parkea eta bazkaltzeko mahai eta bankuak aurkituko ditugu.

Behin belardira iritsita aurtengo “sariak” banatuko ditugu geure mendizale txikien artean eta jolasak antolatuko ditugu.

Itzultzeko barrualdeko ibilaldia egingo dugu geltokiraino, azkenik biribil bat osatzeko, eta 16,45ak aldean trena hartuko dugu.

9 KM. GUZTIRA (joan eta etorri) EZIN IZANGO DIRELA BURUTU AULKITXOEKIN. Hala ere, Elorriaga Zelaira zuzeneko sarbidea dago kotxeekin.

Eguraldi txarra eginez gero, seguru ezetz, herriko Alde Zaharrean kokatuta dagoen Odieta Frontoian bazkalduko genuke.


BAZKARIA



Familia bakoitza arduratuko da bere kideen bazkariaz.

ITZULERA


Zumaiako geltokian hartuko dugu trena.

-- TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA DATA EKAINAK 1 --



IZEN-EMATEA BURUTZEKO BEHARREZKOA IZANGO DA:



  • BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA:



Online inskripzioa


lunes, 23 de mayo de 2016

BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA / LISTADO PROVISIONAL

EUES


Kaixo mendizaleok!

Hona hemen aurtengo txangoen BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA. Akatsen bat egonez gero abisaiguzue, arren, ahalik eta azkarren.

Eskerrik asko!






domingo, 15 de mayo de 2016

MENDUKILO KRONIKA. 2016/04/24

EUES



Igandea, ohituta gauden bezala, euritsu argitu zuen. Oraingoan Mendukilo Leizetara joaten ginen, Lekunberritik oso gertu. Autobusa jartzen saiatu arren, azkenean ezin izan genuen bete eta kotxez joatea erabaki egin zen. Hori dela eta gutako batzuk nahiko goiz gelditu ginen parkingean bisitara garaiz iristeko. 9:45ean geldituta geunden.


Bidetik euria izan genuen lagun eta “Allí” deitutako herri bat pasa eta gero bihurguneak zirela

eta txikiren bat zorabiatu egin zen ia ia iristear zegoenean. Oraingoan ia 100 pertsonako taldea

hoztuta baina puntu puntuan iritsi ginen. 7 gradu besterik ez zeuden eta egia esateko ez gaude

ohituta jadanik.

Beraz leizeko harrerara gozo gozo sartu ginen. Txartelei zigilua jartzera batzuk

eta beste batzuk edari beroak hartzeko aprobetxatu zuten. Bi talde egin behar izan genituen.

Lehenengoak Bideo-gelara sartu ziren Aralarreko Artzain batez lagunduta. Oso mutil jatorra

zein nahiz eta praktiketan egon primeran irakatsi zigun leizeko sekretu guztiak. Beste taldea

berriz, Mendukilo sorgin baten eskutik (Miren) leizetarantz abiatu ziren.

Baten batek uste izan zuen geure sorgina Mari Domingi zela, baina Mirenek segituan argitu zuen asuntoa.

Aztarna-jokoa proposatu ziguten eta lehenengoa gelan bertan zegoen. Geure txikiek berehala

ikusi zuten atetik zintzilikatuta “Basoko jauna da, ile luzea du eta abere oinatz borobila”.

BASAJAUN.

Basajaun zen lehenengo aztarna eta haren etxerantz, hau da basorantz, abiatu ginen leizeko

sarrera bilatzera. Txikiak korrika eta presaka, helduok berriz, atzerago eta euripean. Pena

lainoak ez zigula uzten paisaiaz gozatzen.


Aldapa erdian, taldeburuak, Markel, Alazne, Sara eta Danelek osatuta Basajaunen makila

aurkitu zuen beste aztarna batekin.

Geure gidak irakurtarazi zituen eta leizeko sarreraraino

eraman gintuen non artzainak neguan babesten ziren.

Sarreran beste aztarna bat aurkitu genuen: “Neguan ile gozo luzea, udaran kaskamotzak, bee… egiten dugu eta esnea eman”. Eta

denok jakin izan genuen ardia zela erantzuna. Bidea jarraituta sarreraraino iritsi ginen eta

burdin hesiaren aurrean gelditu ginen.

Aurkitu behar genuen hurrengo aztarna artzainek eramaten zuten. Sorginak eta Artzainak

haien atzetik joateko azaldu ziguten baina batzuentzat hori erronka hutsa zen. Denek aurkitu

nahi zuten pistak nahiz eta haur bakoitzak aztarna bat irakurri. Azkenean aktiboagoen izenak

ikasi egin zituzten.

Sarrera izugarrizkoa zen, handia, argitsua eta hesi horizontalarekin saguzaharrak sartu eta

atera ahal izateko inongo arazorik gabe.


Eskailerak jaistean artzain baten poltsarekin topatu

ginen non “Kaskoa buruan eta argia bertan. Buzoa,, katiuskak eta soka” irakur ziteken. Batzuk

aipatu zutenez ez meatzari ezta mendizale ere. Geure txikiek ez dakite zer den “espeleologo

bat izatea.

Eta jaitsierari ekin genion, oso eskailera aldapatsutik, lurpeko mundu magikoan sartzeko non

espeleologoren batek aztarna utzi zigun. Eta aurkitu zuten, noski. Horrela zioen “ Neskatxa ile

horia da, bere hankak ahaterenak dira” Lamiak.

Mirari horien artean eta estalaktitaz (goitik beherakoak zulo batekin makarroiak bezala) eta estalagmitaz (behetik gorakoak) eta zutabe (estalaktitak eta estalagmitak elkartzen direnean) batzuetaz inguratuak. Ia 50 metrotako

sakonean geundenean isiltzeko eta begiak itxita entzutera gonbidarazi ziguten. Zirraragarria

benetan! Ur tantak besterik ez ziren aditzen.

Eta hor non aurkitu genuen lamien aztarna, ispilu batekin: “Gauez hegan, egunez lo, nire hegaletan ez duzu lumarik ikusiko” … goazen

saguzaharraren bila!

Zaldaina eta gela zoragarri batzuk pasa eta gero saguzahar baten txotxongiloa aurkitu genuen

non zera irakur genezaken: ”zazpi buru zazpi mixto sutxu”. Eta estalagmita batean

zintzilikatuta benetako saguzaharra ere.
 Ez dakit nola ez zuen ihes egin, kontutan hartuta

ateratzen ari ginen zaratarekin. Auskalo nola ez zen izutu ateratzen ari ginen zaratarekin!

Saguzaharrak soinuz gidatzen dira eta haien hegoak zabalduta 40 zm-tara irits daitezke. Txikiak

herensugearen bila joan ziren eta jostailuzko bat aurkitu zuten eta haren parean eta irudimen

askorekin harrizko herensugea… Hemen gertatu zen hodeiekin bezala, ondokoak ikusten duen

irudia zuk ez duzula ikusten…

Gune horretan kolore anitzeko Kaltzita ikusi genuen, leizearen mineral nabarmenena. Ura

azaletik sartzen da eta kolorea horri zor dio. Marroia, lokatza dela eta, beltza errautsak izanez

gero eta zuria harria besterik ez dagoenean eta sartzen ez denean. Azken aztarna Irenek

irakurri zuen eta zera zioen: “Goizean irteten naiz, iluntzean ezkutatu, argia eta beroa ematen

ditut eta borobila naiz” Eguzkiaren bila… eta hori egin genuen. Baina berriz ere euria ikusi

genuen.

Pasarelan txikien taldearekin topatu ginen (handiak baino askoz isilago, hala ere). Mirenek

eskailerak kontatzeko esan zien txikiek eta hortxe ibili ziren denak korrika 108ak igo arte.

Taldeko argazkia egiteko aprobetxatu genuen eta harrerara hurbildu ginen non bideoa ikusi

genuen: Urtaroak eta Natura Basatia, leizearen kanpoaldea eta bertako animaliei buruzko

dokumental zoragarria.



Ia ez genuen denborarik izan geure Miren gida bikaina agurtzeko. Zein ongi eraman zituen

geure deabrutxoak eta zein ederki azaldu zigun dena Xabier artzainak ere primeran egin zuen

eta ondorioz izugarrizko txaloa eman genion. Egia esateko bisita oso atsegina izan zen beraiei

esker.



Bi taldeak elkartu ginenean, lekua txikia geratu zitzaigun eta pixkanaka Baraibarrera abiatu

ginen frontoi estalia zuela genekien eta. Eta ilaran herrirantz abiatu ginen. Gaizki ibili ginen

kotxe guztiak aparkatu ahal izateko baina moldatu ginen. Frantziako ordutegian bazkaldu

genuen hainbeste eskailerak igo eta gero geure txikitxoak, eta gu ere, gosetuta geunden.

Batzuk aho zabalik utzi gintuzten… kafetxo, pastak… Umeak poz pozik frontoian jolasten

baloiak, sokak, eta txibekin.. baina bertako “pilotari” bati ez dakit nik ongi iruditu zitzaionik

geure inbasioa.





Batzuk herriko eliza ezagutzeko aprobetxatu genuen. Apaiza aurkitu genuen eta meza bukatuta

zegoenez hor egon zen gurekin hizketan. Oso oso jatorra zen.

Hamaiketako eta gero eta eguraldiaren tregua aprobetxatuz batzuk kafetxo bero bat hartzera

hurbildu ziren eguna hotza zegoen eta.



Beste batzuk mendira, eta animatuenak San Migelera igo ziren non elurra zegoen, Iribasera,

ondoko herria, eta iturriaren ondoan zeuden ahuntzak, antzarak eta beste zenbait

animaliatxoz gozatu ahal izan genuen.



Hau da, benetako egun zoragaria, “istripu” txiki batzuekin arroparekin… Baten bat eskale

moduan zegoen elizako atarian, Danel eta Erik-en txakurkumeekin. Izan ez balitz jaten ari ziren

urdaiazpiko bokatengatik!



Pixkanaka familiaka kotxeak hartu eta etxerako bidea hartu genuen eta hurbiltzen ari ginen

heinean atertzen zuen Donostiako 17 graduetara iritsi arte.

Espero dugu guk bezala gozatu izanaz eta gogorarazten dizuegu Ekainak 5ean eta geure

auzoan, Markel Txapeldunen Memoriala eta Euskal Eskola Publikoaren Jaia izango dela.

Hori dela eta geure azkeneko ateraldia Ekainak 4ra aurreratu dugu. Zumaiara hurbilduko

gara Flysch-ak ikusteko asmoarekin.

Bertan ikusiko! Eskerrik asko denoi!