jueves, 12 de noviembre de 2015

DONOSTIA KRONIKA - URRIAK 25 OCTUBRE

EUES


Urriak 25ean eta gidatutako bisita batekin eman diogu hasiera 2015 / 2016 kurtso honetako bigarren denboral-diari.

9:30etan, ohiko ordutegian, atera zen lehenengo taldea Oletatik. Le-henengo aldiz Krakoletaren historian eguzkia, hodeiren bat eta oso tenpera-tura onarekin. (Ea aurten zorte dagoen eta horrela jarraitzen den). María, geure antolatzailea aurtengo lehenengo txartelak banatu zituen Angelaren laguntzarekin. Bidetik beste familia batzuk batu ziren. Herrerako bidean txiki batzuk hasi ziren lasterketa egiten aldapatik bera eta geldiarazi behar genituen.


Hamarrak hamar gutxietan Herrerako Metroaren enparantzara iritsi ginen eta 50 lagunen taldea sortuta, argazki batzuk atera, falta ziren txartelak banatu eta bidegorria hartuta Donostiara abiatu ginen. Parke berri eta olgetarako-gunea izango diren obrak ikusi genituen eta martxa onean jarraitu genuen Ategorrietatik eta Nafarroako hiribidetik Kur-saaleraino iritsi arte. Lehenengo zikloko batzuk korrika egin zuen ibilbidea eta bostekoak ema-ten Behobia prestatzen ari diren korrikalariei.

Kursaaleko sarreran falta ziren kideekin topatu ginen. Azkenean 65 lagun elkartu gi-nen. Berez 50 parte hartzaile espero genituen…. (Ea aurten lortzen dugun azken orduko erans-teak murrizten). Bertan topatu genuen geure gida, Mª José mikrofonoaz hornituta eta geure hiriko sekretuak kontatzeko irrikan.

Kursaaleko izkinan jakin genuen lehenengoa. Zein den izenaren jatorria: KUR(sendabide) SAAL (gela), alemanez BAINUETXEA. XX. mendearen hasieran modan jarri zenez “urak hartzea” eta Donostia 1. Munduko gerran Biarritzera ezin zuten joan noble eta burgesentzat hautabide bihurtu zela, aisialdirako eraikin bat behar zuen. Hori zela eta 1921ean Kur-saal eraiki zen. Baina zoritxarrez 3 urte pasata jokua debekatu egin zen estatuan, gainbeheratu zen eta ez zen gehiago erabili.

1973ean eta urte askotako bertan behera uzte eta gero eraitsi zuten. Hala ere Donostiak, Zinemaldia geroz eta finkatuagoa, gune handiagoa behar zuen eta 1997 Moneok diseinatutako kuboak (ibaian lehorreratutako harriak) eraiki ziren. XXI. Menderako diseinatuta eta kristal zeharrargiarekin auditorium handiak 1800 eserlekuko edukiera du. Eta Zurri-ola hondartza surf inguruko ekintzak direla eta hiriko ekonomiaren eragile bihurtu da.

Kursaala Gros auzoan dago, zeinek Tomás Gros katalanari zor dion izena, garai hartan hareatza besterik ez zen gunea erosi zuena. XIX. Mendeko amaieran hiriko zabaltzeari ekin zioten eta 1921ean Kursaalera iris-teko Zurriolako zubiaren batera, Art Decó estilokoa eta farol bereziekin, Donostia Urumea ibaiertzeraino ireki zen.

Alde horretatik Atotxa dorrea ikus dezakegu, zein Errealzaleen baimenarekin oso eraikin itsusia den eta Donostiako altuena. Artzain Onaren Katedrala soilik da altuagoa metro batengatik (ez dakiguna da garai berdinean, 1973ean, eriki ziren arratxo eta Altzako dorreak barne dauden).

Mª José, geure gidak, Zurriola zubia gurutzatuta Victoria Eugenia Antzokira eraman gintuen. “Neoplateresko” estilokoa (hamaikak ikasteko jaioak gara) eta Maria Cristina Erreginak erregealdipean eraikita. Eta eraikitzearen istorioarekin telenobela egin liteke: Maria Cristina Erreginari, Camila Parkeri Lady Di hil eta gero gertatu zitzaiona bezala gertatu zitzaion: Ez zen batere maitatua. Maria Cristina (oraingo erregearen herenamona) Alfonso XII. Erregearen bigarren emaztea izan zen, bere lehenengo emaztea Maria de las Mercedes gaztea hil eta gero. Erreginak “bestea”ren ezizena jasan behar izan zuen, XIX. Mendeko bukaerako herritarren desaireak eta baita haren senarraren desleialtasuna aurpegi onarekin aguantatu ere. Maria Cristina gaixoa alargun gelditu zen haurdunaldian eta hori dela eta erregeordetza gelditu zen bere semea Alfonso XIII 1902an adinez nagusi izan arte. Baina hori gertatu baino lehen bera bazegoen ja-danik Donostiarekin liluratuta. Hiriak , bere garapena eta arkitektura zor dio erreginari esker ez baitzen bakarrik bere izena eramaten duen hotel zoragarria eraikin baizik eta Miramar jaure-gia, Donostiako Kasinoa (oraingo udaletxea), etab. ere egin ziren, Pariseko eta Madrilgo Ritz hotelak diseinatu zuen arki-tektoaren ardurapean.

Maria Cristina Erreginak ez zeritzon ongi bere semearen ezkontzari Victoria Eugeniarekin baina protokoloa zela eta, eta kontuta hartuta bera 1912an, antzokia inauguratu zen urtean, ez zela jadanik erregina eta ondoko hotelak bere izena zuela, emanarazi zioten haren errainari Antzokiaren izena jartzea...

Eraikinak, ikasle batzuek ezagutzen dutena danborradaren aurkezpena bertan egiten delako, hiriko betiko itsasontzi duen ezkutudun aurrealdea du eta baita 4 musa klasikoak ere: Tragedia, Kome-dia, Dantza eta Musika. Bi medailoietan Beethoven eta Wagner, Juananek ezagututa. Bai Victoria Eugenia Antzokia (erraina) zein Maria Cristina Hotela (amaginarreba) XVI. Mendean Itsas Armadaren ardurapean zegoen Okendo Almirantearen enparantzan kokatzen dira. Almirantearen eskultura kanoietatik ateratako brontzez eginda dago. Grosera begira dago, jaio zen etxea kokatzen den lekua (gaur egun Okendo kultur etxea da).

Nahiz eta ehun aldiz pasa geure hiriko 5 izarreko hotel bakarraren aurretk, gutako oso gutxi konturatu gara ho-teleko pisu ezberdineko balkoiak eta leihoen hertzeak ezberdinak zirenik. Bigarren solairuko balkoietan “MC” irakur de-zakegu (Maria Cristinaren oroimenez). Hotela bi zubiren artean kokatuta dago: Zurriola eta Santa Catalina. Bigarren hau, 1872koa, izan zen hiriko lehena harria erabiltzen eta bide zuzena zen Frantziara joan nahi zutenentzat eta Done Jakue bidea hartu nahi zutenentzat ere. Maria Cristina erregina trenez etortzen zenez, Donostia Espaniako lehenetariko hiria izan zen Madridekin lotura izanda trenez. Eta Erregina zela eta egokitasun gehiago lortzeko hirugarren zubia eraiki zen “Maria Cristina” izenarekin eta 1905eko urtarrilak 20ean inauguratu zena.

Hotela inguratura Gipuzkoa Enparantzara hurbildu ginen. Betidanik ezagutzen duguna ahate eta Gabonetako Belenari esker. 1882an eraikita Gipuzkoako lehenengo parke publikoa da. Lorategia Alderdi-Eder eta Miramarrekoak bezala Ducasse paisaia-egile paristarraren eskuz, garai hartan hoberena zela. Lorategian gauza denetatik aurki dezakegu: zuhaixkak, loreak, lore-ordularia, urtaroekin batera “janzkera duena, eguraldi-tenpletea, putzua eta ur-jauzia.

Ordurako txikiek kezkatuagoak zeuden ahateekin eta harriekin geure giden hitzekin baino. Eskerrak gurasoak zintzo zintzoak ibili ginela. Bertan jakin genuen Foru Aldundiko ez-kutua 3 zuhaitzek osatzen dutela, haginak hain zuzen ere. Eta baita istorio polita ere. Haginak ezaugarri magikoak ditu eta azal pozoitsua du. Elezaharrak dioenez baskoiek beste herri baten kontrako lehia batean setiatuta zeudela ikusita hagin baten azala hartu eta horrela hile gin ziren amore eman gabe. Eraikinean agertzen diren erregea eta kanoiak XX. Mendean desagertu egin ziren.



Aurrealdean Okendo; Lezo, Legazpi, Elkano eta Urdaneta marinel ausarten bustoak daude. Enparatzen ere Usandizagaren bustoa aurki dezakegu Patagoniako pinu zoragarri eta berezi baten ondoan, Araukaria deitzen dena.

Ordu-mahai ikusten ari ginela, beste hiri batzuetan zein ordu den geurearekin konpa-ratuta jakinarazten diguna, Nazioarteko Erloju-dendaren adarrak jo zuen, 100 urtez geroztik aipatzen diguna eguerdia denok ordulariak sinkroniza dezagun.

Gipuzkoa enparantza atzera utzita hori bai, Espainiako Hitz-Moteltasun Federazioak haurren artean puxikak banatu eta gero. Elkarbizitzaren Blogean jarri dugu sarrera berria erakunde honek proposatu-tako aholkuak hezitzeko eta batez ere errespetatu eta ulertzeko kolektibo honi.

Bretxara hurbildu ginen non Marijosek azaldu zigun zein den izenaren jatorria. 1813an Independentzia gerran Ingalaterrako armadak harresia puskatu zuen zulo bat sortzen (brecha, gaztelaniaz) Donostia Frantziako menderatzetik askatzeko. Ondorioz izugarrizko sutea sortu zen eta hiriko etxe guztiak erre egin ziren Abuztuak 31ko batzuk eta bi elizak izan ezik harriz eginda zirelako. Boulevardeko lurrean lauza gorri batu arki dezakegu, parkingetik ikus dezakegun antzi-nako harresiaren lekua jakinarazten diguna.

Bretxako azoka 1864an sortu zen harresiak bota zirenean eta kale zuzenak osatutako Cortazar zabaltzea egiten da ere, Boulevardetik separatuta. Alde zaharreko berritzean kale zuzenak egin ziren Konstituzio Enparantzaren inguruan kontutan hartuta lehenengo solairua harrizkoa izan behar zela eta etxe guztiak altuera berdina izanda.

Hortik gertu Sarriegi enparantza, non brontze danbor-jolea eta Sarriegi martxaren letra aurki dezakegun. Jakin dezagun letra sortu zena Pío Barojaren aita izan zela, Don Serafín.

Azokaren atzealdean Arrandegi eraikinarekin topatzen gara urteetan zehar arrantzaren garrantzia erakutsarazten diguna. Baina behin itsas+ merkataritza Pasaiara eramanda hiria gainbeheran egon zen nondik turismori esker atera zen eta ordurako denok ezagutzen dugun erreginari esker, Maria Cristina.

Konstituzio enparantza 1814ean berritu zuten. Erdiguneko eraikina koloredun ezkutu eta erlojuarekin udaletxea izan zen 1947 arte, liburutegia 90 hamarkadaren bukaerara arte eta gaur egun udal-bulegoak. Geure txikitxoek bazekiten jadanik balkoiko zenbakiei eta zezen-plaza erabileraren arteko lotura.

Hemen Maria Josék azaldu zigun zein den geure hiriko izenaren jatorria: “San Sebastián” izena X. mendean Nafarroako Sancho VI. Erregeak hitzarmena San Sebastián monasterioan sinatzeagatik datorkio, antiguo auzoan kokatuta zegoena. “Donostia” berriz “Done (San gazteleraz) + Sebastianus. Denbora pasata Donesebastianus, Donostia ondorioztatu duena.

Hortik San Vicente Elizara hurbildu ginen, hiriko eraikinik zaharrena eta bisita egitea gomendatu zigutena. Aurrealdean Jorge Oteizak 92 urterekin eta 1997an egindako “Pietatea” aurki dezakegun eta non irudikatzen den Ama birjinari sortzen zaion zuloa semearen galeraren ondorioz.

Zuloaga Enparantzan, eta txikiak parkean jolasten ari ziren bitartean helduok San Telmo Museoa pixka bat gehiago ezagutzeko aukera izan genuen. 1932an antzinako domingotar komentu batean Zuloagaren eskutik eraiki zen. 2011ean berritu eta zabaldu egin zen eta zuloz betetako aurrealde grisa utzi ziguten, nondik landaretza atera behar zen Urgull mendiarekin bat egiteko. Begi bistan dago momentuz ez dela lortu. Aurrealdean Eduardo Chillidaren seme batek egindako natura-hila. Hain zuzen ere bere Igeldoko etxetik ikusten den badiako ikusmena.

Pixka bat nekatuak eta batez ere gosez, orduaren aldaketa zela eta, Abuztuak 31. Kaletik azken txanpara abiatu ginen. Lehenago aipatu dugun alde zaharreko sute, bizilagun eta hiriaren berritzean lagundu zuten emakumeren omenaldiz 100 urteurrenarako Dora Salazar-rek egindako eskultura ikusi genuen.

Abuztuak 31. Kalea Santa Maria Basilikaraino iristen da, non aprobetxatu genuen talde argazkia egiteko eta XVII.mendeko aurrealdea ikusteko. Baita ere “soinuaren harmonia” deitutako “artelana”z gozatu. Aurrealdean ere Mitra eta giltzak ikusi ahal izan genuen erakustarazten digutenak Papari eta eliza apostolu eta erromatarrari dion leialtasuna.







Eta hortik porturantz abiatu ginen nondik ikus ahal izan genuen antzinatik erabili izan zela merkatari-portu bezala oso ondo defendatuta Urgulleko Mota Gazteluak, 7 metrotako harresiaz inguratuta eta kokapen estrategiko zoragarria. 50eko hamarkadan eta Frankoren eraginpean Mota Gazteluan Jesusen Bihotz Sakratua jarri zen. Honek oraindik hurbiltzen gaitu gehiago Rio de Janeiro hiriarekin eta haien Corcobado ospetsuarekin. Rio de Janeirori San Sebastián izena ezarri zioten Donostiarekin zeukan antzari esker.

Bisita amaitzeko Udaletxera hurbildu ginen eta Donostia Kirola eta Euskaltelek hartuta zeukatela barandaren ondoan gelditu ginen.


30. hamarkadan eraikitutako Nautikoren ondoan kokatzen da eta arrazionalista estilokoa. XIX. Mendearen bukaeran Kasino bezala pentsatuta eklektiko eta Frantziako estiloan, lehenengo munduko gerran Europako pertsonai aberatsenak Donostiara hurbil zitezen bakearen bila balio izan zuen. 1925ean joku-galarazpenarekin bertan bera utzi zuen jarduera eta 1947an udaletxe bihurtzen da.

Badiatik Igeldo Mendia ikusten da zeinen jolas parkea eta funikularra 1912an eraiki ziren. Igeldoko dorrea antzinean itsas-argia izan zen. Miramar Jauregia, Maria Cristina Erreginaren aginduta eraiki zen (nola ez) berezko lekua izan nahi zuena uda pasatzeko eta ez Alba Dukesaren Aieteko Jauregian egiten zuen bezala. Berari esker ere ireki zuten Donostiako bainuetxea. 1970ean Juan Carlos Erregearen aitak Miramar Jauregia saldu zion hiriari balio sinboliko batengatik. Gaur egun EHUko Udako Ikastaroen egoitza da.

Alderdi-eder lorategian “tamarisco”k daude (tamarindoak) hondar-lurrarekin oso egokiak baitira. Haien ondoan geure hiriko ezaugarri nagusiena, baranda eta 1912an jarrri zena. antzinako baranda Frantzia Pasealekuan Trenbidea eta Santa Catalia Zubiaren artean kokatzen da.

Kontxa paregabeko paisaia da eta estropada nagusiaren kokalekua. Geure gidak azaldu zigun bere herria zela Kontxa gehien irabazi duen herria.. Orio! Eta azkenean ordua pasata bukatutzat eman genuen bisita geure txikitxoak zoriondu eta gero, primeran portatu baitziren. Oraingoan bisita helduentzat umeeentzat baino gehiago zen eta oso istorio interesgarriak jakin izan dugu.

Arratsaldeko ordu-biak zirenez (hirurak batzuentzat ordu aldaketarekin) porturantz abiatu ginen bazkaltzeko. Bertan, eguraldiz, konpaniaz eta bokataz gozatzeko aukera izan genuen. Bazkaldu eta gero geure “Lehenengo Marrazki Txapeldeta”ri ekin genion. Hementxe duzu geure irabazleen artelanak. Bozketa bertan geunden aitatxo eta amatxoen artean egin zen. (bakarrik argitzea norberak ezin zuela bere semeak bozkatu, eh!).


Hurrengo irteera Azaroak 29an izango da. Trena hartuko dugu Legazpiraino eta Mirandaolara urbilduko garaa non Olentzero itxarongo gintuen haren lana irakasteko eta geure eskutitzak jasotzeko! Bertan ikusiko gara!!

1. KRAKOLETA - MARRAZKI TXAPELKETA 

Hona hemen geure txapeldunek marraztu zigutena
ZORIONAK DENEI !!

Iraia Amador. 2 urte. Donostia

Laia Gonzalez. ·3 urteko gela. Uhartea

June Azkona. 4 urteko gela. Udaletxea

Yago Estebanez. 1go Maila Hondartza



Irene Faya. 1go Maila. Gipuzkoako Enparantza

Uxue Gesalaga . 2 Maila. Zurriola


Alba Faya. 4 Maila. Hondartza

Aiur Novoa. 5 MAaila. Igeldoko Dorrea.








viernes, 16 de octubre de 2015

URRIAK 25 OCTUBRE -- DONOSTIA

EUES


TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA URRIAK 21
IZENA-EMATEKO ORRIA DESKARGATU

Irteera Oletako eraikinetik egingo da goizeko 9,30etan eta KURSAALERA 11,00tarako iritsiko gara.
Bertan 1,30 / 2 orduko BISITA GIDATUA egingo da non: Kursaal, Alderdi erromantikoa, Kontxa, Portua, Alde Zaharra... hobeto ezagutuko dugun
Bisita bukatu bezain pronto geure 1. MARRAZKETA TXAPELKETAri ekingo diogu non geure txikitxoek
erakutsiko diguten zein da gehien gustatzen zaiena Donostian. EZ AHAZTU ARKATZA ETA MARGOAK!!

Marrazki irabazleak, kurtso bakoitzeko bat aukeratuko da, blogean argitaratuko dira.




PREZIOA

2 urtekoak eta beherakoentzat: DOAN
Besteak (haurrak zein helduak): 4 €

BAZKARIA

Espero dugu eguraldi zoragarria izatea Zuloaga enparantzan bazkaldu ahal izateko. Euria eginez gero Trinitatean babes gintezke.

FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ.

ITZULERA

Libre izango da


ERRESERBA EGITEKO BEHARREZKOA IZANGO DA ORRIA BETETA ETA ZENBATEKOA GUTUN AZAL BATEAN SARTZEA ETA TUTOREARI EMATEA. Ea azken momentuko nahasteak saihesten ditugun...
MILA ESKER!

jueves, 25 de junio de 2015

IGELDO KRONIKA 14 JUNIO 2015.

EUES



Kurtso honetako azken irteera benetako mendi-talde batentzat pentsatuta zegoen: Igeldo-Orio ibilbidea, alajaina! Beti bezala parte hartzea zoragarria. 85 kide! Eta irteera guztietan bezala ere zerura begira azken momentura arte… agian Santa Barbarak, eskolako bizilaguna, zerikusia du..azkenean inoiz ez gara bustitzen eta.

Hori bai, interneten agertzen ziren aurreikuspen txarrak izan arren igandeak izugarrizko eguzkiarekin esnatu gintuen. Udaberria amaitzeko egun zoragarri ibiltzeko.

10etan geldituta geunden DBUSekoekin. Denak sartzen ez ginenez, artikulatuak ezin baitzuen Igeldon buelta eman eta gutxiegi ginen mikrobusa hartzeko, bi familia taxian joan behar izan zuten.



Egia esateko eskertu zen denok batera egotea eta ez txandaka beste txangoetan bezala. Batzuek korrika egin behar izan zuten autobusa oso puntuala izan zelako eta bidetik Antiguoko triatloia zegoela ohartarazi ziguten eta nola ez Igeldon bukatzen zen, beraz gidariak ibilbidea aldatu behar izan zuen eta berari esker abisatu ahal izan genion gure kide VIPei, taxiak ere bidez aldatzeko. Azkenean denok elkartu ginen Igeldoko Kanpineko errotondan non Mariak txartelak zigilatu egin zituen.

Igoerari ekin genion txintxo txintxo eta denok ezkerraldetik. Buruan, ohituta gauden bezala lehenengo mailako txikia batzuk tiraka joaten zirela. Ibilbidea zoragarri, izugarrizko bistak eta animaliak edonon gure mendizale txikiak goza zezaten. Eskuinetik triatlonen parte hartzen zuten korrikalariak eta Igeldoko puntan bukatzen zela. Hainbeste ekintzekin, txangoko lehenengo zatia berehala pasa zitzaigun. Behin parkean, hamaiketakoari ekin genion eta indarrak berrituta txikiak elkartu genituen merezitako sariak banatzeko.

Mendi-talde proiektua sortu genuenean txikien natura eta mendiarekiko maitasuna sustatzea izan zen lehendabiziko asmoa. Horretarako pentsatu genuen txartela zigilatzea eta txango guztietara etorriko zirenentzat domina lortuko luketela. Emaitza benetan ikusgarria izan da. Domina lortu ez duten batzuek “errieta” bota diete gurasoei txango bat edo bi galdu izanagatik. Litekeena da hurrengo kurtsorako zuzentzea denok baitzarete txapeldun hutsak!

Txalo bero bat zuentzat eta beste bat Guraso Elkartearentzat sariak ordaindu izanagatik eta asko lagundu baitu proiektu honi aukera bat emateagatik. Eskerrik asko benetan denoi!











Diploma, eskumuturrekoak eta dominen ematean, hor belardiaren erdian, Goya sarien banaketan egongo baikinan zirudien. Dena kameraz eta mugikorraz beteta momentua hilezkortzeko. Gero talde argazkia egiteko aprobetxatu genuen eta bigarren txanpari ekin genion.



Txoribururen batek hesia salto behar izan zuen mendiko makila berreskuratzeko, oraingoan bai zela beharrezkoa. Lehenengo zatitxoa elkarrekin egin genuen baina hortik gutxira 3 taldetan banatu ginen. Aulkitxoekin joaten zirenak errepidetik, mendizale hutsak beste aldetik eta hirugarrena mistoa, pixka bat errepidetik eta pixka bat Done Jakue bidetik.

Kostaldeko bidea “amazonas” momentua izan zuen. 60 bat metro ia ia ikusten ez zen bide estu batetik lokatzez eta harriz beteta eta abentura sentsazioa sortu ziguna. Gero harrizko pista bat, putzuekin nonbait eta bista zoragarriak. Bakoitza bere erritmoan. Bidetik zapaburu eta tritoiez betetako iturria. Auskalo nola irten ziren bizirik hainbeste esku txiki harrapatu nahian. Baita oso jatorrak ziren bi behor oztoporik jartzen ez zituztenak argazkietan ateratzeko. Hori bai, pixka bat gaizki usaintzen zuten. Zeruan zenbait parapente Zarautzen gainetik.. eta pixkanaka pixkanaka Oriora gerturatu ginen. Gurutzetan Novoatarrek (Aiur, Aitor eta Mikel) argitzen ziguten nondik joan behar zen, beraiek aurreko astean egin baitzuten ibilbidea ikusteko nolakoa zen. Azkenean onik iritsi ginen eta sinkronizatuta egongo bagina bezala 3 taldekoak iritsi ginen hondartzara



Behin hondartzaren zein parkearen ondoko belardian bazkaltzen hasi ginen. Ondoko txiringitotik ere zenbait pitxer etorri ziren izugarri eskertu genuen edari freskagarriekin. Egia esateko kristoren beroa eta eguzkia zegoen… Batzuk (Fani, Virginia…) eguzkiak sortutako marka gorria zeukaten jadanik.



Mendizale gazteenak, lehenengoak izan ziren bukatzen eta berehala hondarrezko parkera joan ziren jolastera. Baina gutxi iraundu zuen pozak, Antoniok abisatu zigun jadanik, 20 minututan ekaitza baitzetorren Deba aldetik. Esan eta egin. Bat batean urrutiko trumoia aditu genuen eta zirak bilatzen hasi ginen. Trenaren ordutegia kalkulatu, motxilak eta haurrak bildu etortzear zegoen zaparrada saihesteko. Geltokirako bidean euria egiten hasi zen, eskerrak txangoa bukatuta zegoela. Altzatarroi izatea gustatuko litzaiguken estalitako parkean itxaron genuen 16,15enetan puntu puntuan iritsi zen trenera. 16,55ean Herreran geunden eta bertan banatzen hasi ginen. Txikiak nekatuta baina pozik eta helduok dutxan, pijaman eta etxeko arratsalde batean pentsatzen behin egun zoragarria pasata.

Izugarrizko uda eta oporrak opa dizuegu eta mantenduko dugu kontaktua hurrengo kurtsorako ekitaldiei buruzko informazioa bidaltzeko.

Mila esker zuen parte hartzeagatik eta Krakoleta Proiektu honi eman diozuen harreragatik.

Txalo bero bat ere Mariarentzat, hau dena koordinatzeagatik baina argi daukagu proiektuaren arrakasta zuei dagokizuela.

Eskerrik asko eta Irailera arte!!



viernes, 12 de junio de 2015

Asistencia curso 2014/2015

EUES

¿A cuantas excursiones has ido?



1 TXANGO 2 TXANGO 3 TXANGO 4 TXANGO 5 TXANGO 6 TXANGO
UNAI ESTEBAN OIER UGALDE MAIDER VILLA ASIER RUIZ EVELYN AZKUNE MIKEL MALDONADO
UNAI GARMENDIA VEGA FUENTES JUNE AZKUNA IVAN PRIETO IBAI JULIAN MAREN VERA
ADRIAN CUEVAS NOA GODOY J.CARLOS GUILLEN LEIRE PERALES OIHANA GROBAS NAIARA DUQUE
MARCOS DEL TESO NAHIKARI URKIA V.MANUEL QUEZADA ANE PRIETO ANE PUGA OLAIA DUQUE
JULENE JIAN OLAIZOLA OLAIA DE LA FUENTE IBAI PLAZA RICHARD CARBALLA MARTIN FUENTES IRENE FAYA
MARIO DEL TESO MARKEL CABALLERO MANEX HILL MAIDER BELTRAN EKAIN LOPEZ AITOR NOVOA
KERMAN RODRIGUEZ MEGAN MENDEZ
AMETS VILLA YERAY RAMIREZ NAHIA MERA
OIHANE GARCIA URKO UGALDE
BATIRTZE HERNANDEZ IBAI HERNANDEZ PAULA NUÑEZ
GAIZKA CALVO AIMAR URKIA
ANDREA RUIZ NOA SANCHEZ ALAIN GARCIA
JULENE FLORES ALEXIS ZUBIMENDI
HAIZEA CAJIGOS NORA PUGA AIUR NOVOA

AINHOA GROBAS

ALANIS AZKONA ALEX ALEJOS

MAITENA OSTOLAZA

OIHAN HERNANDEZ EDER NUÑEZ

ANE BELTRAN

UXUE GUESALAGA SARA MALDONADO

CRISTOPHER ZAPIRAIN


ALBA FAYA

miércoles, 10 de junio de 2015

EKAINAK 14 - IGELDO-ORIO - 14 JUNIO

EUES


TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA EKAINAK 10


EUTSI KURTSO HONETAKO AZKENEKOARI!! Oraingoan Igeldoko kanpineraino autobusez egingo dugu. Horretarako DBUSen zerbitzuak alokatu ditugu.

Autobusa 10,00 etan aterako da Harri Berri geltokitik (biribilean dagoena Donostirako bidean) eta Igeldoko azken geltokiraino eramango gaitu (kanpinekoa). GARAIZ IRITSI, arren..

Handik eta errepidetik merenderora iritsiko gara nondik bi aukera izango ditugun norberak aukeratzeko momentuan gehien komeniko zaiona:
  • MENDITIK: Done Jakue bidea hartu hondartzaraino.
  • ERREPIDETIK: Errepidetik jaitsi hondartzaraino. (Hau da bide bakarra aulkitxoekin joanez gero)
OINEZ EGIN BEHARKO DEN BIDEA GUZTIRA 10 KM takoa DA.

Arratsaldean jolasak egongo dira eta geure mendizale txikieen artean sariak banatuko ditugu.



PREZIOA

ADIN GUZTIENTZAT: 1,40 €

BAZKARIA

Espero dugu eguraldi zoragarria izatea belardiaz eta parkeaz gozatu ahal izateko.
FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ.

ITZULERA

Libre izango da ideia arratsean trenez bueltatzea izan arren.


MILA ESKER!

jueves, 28 de mayo de 2015

ARDITURRI KRONIKA.17 de Mayo

EUES



Maiatzak 17an, ia aurtengo irteera guztietan bezala, eguna euritsua esnatu zen. Beraz meategira oinez eta txirringaz iristeko planak aldatu behar izan genituen. Eskerrak whatsapp- taldeari eta Mariaren antolakuntzari puntu puntuan iristeko lagundu zigutela!



Txirringaz joatea pentsatuta genuenok kotxez joan ginen azkenean eta Olaizolara iritsita erortzen ari zen zaparradak konbentzitu zigun meategiko aparkalekura zuzenean joateko. Eskerrak lehenengo taldeko ausarta batzuk adore eman eta Pagoatik Arditurrira, zirimiri bidelagun, oinez joan zirela. (Maider, Iván, Ane eta Ametsek seilu eta erdi irabazi dute oraingo honetan) eta geure Begoña txirringaz bi txikiak karrotxoan eramanda! Eta nola ez despistaturen bat ia ia Nafarrora joaten zaiguna, baina “larrialdi-kotxea” prest genuen eta azkenean denak puntu puntuan iritsi ginen.

Lehengo taldekoen bisita bukatutakoan eta bigarren txandakoak sartzen ziren bitartean txarteletan seiluak jartzeko aprobetxatu genuen, ekarri zutenenetan, noski!





Bisita izugarrizkoa! Oraingoan 84 mendizale ginen eta bi ordutegietan banandu ginen. Txikienak 10,00etan eta handientzat Meategia sakonean ikusteko 11,30etan

Kide batzuk faltan bota genituen, familia-konpromisoak zirela eta baina goiz goizetik animatu gintuzten… Maiatzean badakigu jaunartze dezente egoten direla.

Ordutegi bakoitzean ere bi talde osatu behar izan genuen. Batzuk hasten ziren Meategiren historia eta aurkikuntzari buruzko bideo ikusten gero meategira joateko. Beste berriz alderantziz.



Sartu baino lehen primeran azaldu ziguten zer ikusten ari ginen eta zer da barruan ikusiko duguna. Meategi bat nondik erromatarren arotik duela 2000 urte eta 1984ra arte: zilarra, burdina, beruna, zink eta fluorita erauzi egiten zen. Kanpoan dauden erakin ezberdinak ere ikusi genituen: dekantagailu, materiala garbitzeko gunea, laborategia, botikina, logelak, biltegiak…. Pena eguraldi txarra egin izana, paisaiaz eta ingurunetik gozatu ahal izateko.



Meategiko sarrera abentura hutsa. Eta abenturazale bezala babes-neurriak hartu behar genituen. Kaskoa eta higiene-arazoak saihesteko paperezko txanoa… (polit polittak geunden, ebakuntza-gelara sartuko bagina bezala meategira joan baino!) Txikienek arazo batzuk izan zituzten kaskoak haien buru txikietara egokitu ahal izateko eta baten batek azkenean kaskoa alboratuta eraman zuen. Baina denak txintxo txintxo eta kendu gabe. Listo ba, goazen bigarren meazulotik sartzera!

Erromatarren aroko eta dinamitarekin irekitako meazuloen arteko desberdintasunak azaldu zizkiguten. Lehenengoek hormak suarekin berotzen zituzten eta gero eskuz zulatzen zituzten. Beraz lana txukunagoa zen eta paretak lisoagoak gelditzen ziren (1,40 metrotako altuera eta metro bateko zabalera izaten zuten). Bigarrenek berriz, dinamitaren ondorioz pareta askoz irregularragoak zituzten. Filmetan bezala barrenadora batekin zulotxo bat egiten da non dinamita kokatzen den eta boummmmmm!! Ustiatu egiten da. Harriak jaso eta kanpora eramaten dira non erabilgarria den materiala eta betetzeko erabiliko diren harriak garbitzen diren.



Meategiak 8 pisuko meazuloak eta 100 metrotako sakonera du. Meazuloen artean zutabeak zeuden bertan bera ez erortzeko eta “igogailu”sistema bazegoen minerala 8. pisuetatik kalera igotzeko. Barrutik hezetasuna ongi jasaten duten egurrak erabiltzen diren (eukalipto, haritza…) Baita “cuniculum” deitutako kanalizazio-sistema ere ura kanpoko errekara eramaten zuena.

Meazuloetan kolore ezberdinak bereiztu ditzakegu mineral motaren arabera. Baten batek baita sagu-zaharra ikusi zuen!

Harritu gintuen meazulo batzuk itxita ikusi izanak. Laginak izenetakoak, meatzariek egindako frogak ikusteko zainak zeuden. Egon ezean estali egiten zuten. Eta bat-batean meategiko hilobiko isiltasunean harriak eroriko bailira audioa… Ikaragarria!

Erromatarrak, oso ingeniari onak, beheko meazuloetan ikusteko aukera izan genuen ur-putzu batzuk egin zituzten (ez spak baten batek esan zuen bezala). Putzu horietan ez dago animaliarik eta ezin da edan. Gaur egun 5 beheko meazuloak gauzaeztanduta daude.

Erdiko pasabidetik gauzaeztandutako jatorrizko eskailerak ikus daitezke, nondik meatzariak jaisten ziren beheko zuloetara. Egokitutako eskailera ziur baten bidez beheko zulora jaitsi ginen. Pixka bat txunditu egiten zuen birako eskailerak. Orain arteko bisita da lehenengo txandakoek egin zutena…. Egia esateko honako eskailerak ez zuen oso segurua ematen txikiekin jaisteko.

Hirugarren meazulo horretan, igogailuen zuloak argi eta garbi ikusi ahal izan genituen, 40 metrotako altueran… izugarrizkoak! (guztira 100 m. neurtzen zuen) Baita hizebidetik jaisten zen materiala garraiatzen zuten bagonetak ere ikusi genituen. Geure gidariak pazientzia askorekin erantzun zituen geure abenturazaleen etengabeko galderei.

Laztabin batek erakusten digu nola egiten zituzten zuloak dinamita sartzeko. Baita laztabinak harrian utzitako aztarnak. Altuera horretan oraindik ikus daitezke erromatar aroko meazuloen aztarnak bere lanpernentzako apala eta guzti eta non penintsulako ehun-aztarna aitzinenak aurkitu diren. Dena oso harrigarria eta ikaragarria. Mineralen erortzeak margotutako kupula zoragarria!!



Eta azkenean irteera beste aldetik, bagoneten trenbideen artean. Bideoan argitzen digute meategiak 46 izugarrizko zuloak zituela 15-18 km luzeran zituztenak eta Aiako Harripean lurperatzen zirenak. 1803an Guillermo Thalackerrek Arditurri bisitatu eta gero idatzi zuenez “Berrehun urtetan zehar laurehun gizonen lanak ez zukeen lortuko hainbeste zulo”. Oraingo bidegorria Pasaiako Portura minerala eramaten zuen tren berdea zela ere esan ziguten eta OIASSOren (Irun) sorkuntzan zerikusi handia izan zuen bai Arditurrik bai Aiako Harrien azpian kokatzen diren zenbait meategik ere.

Atera ginenean ateri zegoen. Beraz batzuek hamaiketakoa bertan hartzeko aprobetxatu zuten. Aparkalekurako bidean naturaz gozatu genuen, basoko marrubiak eta loreak hartu, animaliatxoak ikusi eta baita osinaren batekin ziztatzeko ere denbora izan genuen… Gero bakoitza bere kabuz, batzuk etxera, besteak berriz tabernara… Bakoitza bere kasa Laburbilduz, oso bisita interesgarria hau ere bai heldu zein txikientzat.

Hurrengoa ekainak 14ean izango da Igeldotik Oriora, bisitarik gabe. Ea eguraldia ongi portatzen den eta uzten digun belardiz eta hondartzaz lagunekin gozatzen. Geure asmoa Igeldora autobusez joatea da. Handik Oriora oinez joan, bertako hondartzako parkean bazkaldu eta garraio publikoan bueltatu (autobusa, trena…) Harremanetan egongo gara.

Hurrengo kurtsoa gainean dugunez hasi gara jadanik prestatzen egutegia. Beraz proposamen interesgarririk izanez gero bidali iezaguzue arren, bai emailera bai bloggera, ekainak 10 baino lehenago.

Eskerrik asko eta hurren arte!!

miércoles, 6 de mayo de 2015

MAIATZAK 17 - ARDITURRIKO MEATEGIA - 17 MAYO

EUES


TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA MAIATZAK 11


GOGRARAZTEN DIZUEGU ERRSERBA EGITEKO BEHARREZKOA IZANGO DELA ZENBATEKOA GUTUN AZAL BATEAN SARTZEA ETA TUTOREARI EMATEA
MILA ESKER!

Eman ezazu izena hemen! 

Txango honetan 2 aukera ezberdinak daude. Beharrezkoa da 2 txandetan eta 2 ordutegietan jokatzea gehienezko pertsona kopurua markatzen digutelako


A AUKERA – OINARRIZKO BISITA - (ADIN GUZTIONTZAT)

Autobusa 9,30etan aterako da Oletatik Arditurrira joateko 10’00etan MEATEGIRAKO bisita (90 minutukoa)

B AUKERA – MEATEGIA SAKONEAN - (5 URTEKO GORAKOENTZAT)

Autobusa 11,00etan aterako da Oletatik Arditurrira joateko 11,300etan MEATEGIRAKO bisita (90 minutukoa)

OINARRIZKO BISITA

Arditurriko meategien bihotzera bisita denboran zehar egiten den bidaia da, bertan adimena, zentzuak eta emozioak nahasten direlarik. Iluminazioak eta soinuek paper garrantzitsua dute bisita honetan; horrela meazulo barruan giro magikoa sortzen dute, bisitaria meategi hauen garai ezberdinetara eramanez.

MEATEGIA SAKONEAN

Meazuloan barneratu ahala denboran atzera eramango gaituen abentura honetan eta bagoneten bidea jarraituz, geldialdi berezi bat egingo da: 2008ko udan burututako indusketa arkeologikoa. Bertan denborak estalitako sekretuak ezagutzeko parada izango duzue.

BISITA - PREZIOA

5 urtetik beherakoentzat: DOAN 6 urte eta gorakoentzat: A AUKERA: 3,10 € B AUKERA: 6,20 €

AUTOBUS – PREZIOA (aukeran)

3,20 € / pertsoneko

BAZKARIA

Familia bakoitza arduratuko da bere kideen bazkariaz. Bertan aisiarako kanpo-eremua dago.

ITZULERA

Garraio publikoa erabiliko da.
Oiartzungo tren geltokia Arditurritik 7,7 kilometrotara dago.


TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA MAIATZAK 11


GOGRARAZTEN DIZUEGU ERRSERBA EGITEKO BEHARREZKOA IZANGO DELA ZENBATEKOA GUTUN AZAL BATEAN SARTZEA ETA TUTOREARI EMATEA
MILA ESKER!
Eman ezazu izena hemen!