jueves, 19 de enero de 2017

ALBAOLA – PASAI SAN PEDRO URTARRILAK 29 ENERO

EUES

Pasai San Pedron kokatua, Albaola Itsas Kultur Faktoria euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortzen den espazio berritzailea da, eta itsasontzi historikoen eraikuntza da bertako jardueren ardatza. Bisitarientzat zabalik egoteaz gain, jardueren aniztasuna, dinamismoa eta nazioarteko proiekzioa dira bere izaeraren adierazgarriak.

Esperientziaren bidetik jakintzaren bila doazen nabigazio liluragarriak abiatzen dira Faktoriaren kaiatik, Itsas Ondarearen parte izanik.

Zatoz Faktoriara, nabigatu historian zehar eta bizi euskal itsas abentura.


BISITA:


Bisitak ordubete irauten du, eta erakusketa eta ontziola erakutsiko digute eta BI TXANDATAN sartuko gara:10,00etan eta 11,00etan, hain zuzen ere.

Taldeak whatsappez jakinaraziko dira 27 Ostiralean.

PROPOSAMENA:


Eguraldiak uzten badigu eta nahi izango duenentzat, 9,00retan aterako gara Oleta Eraikinetik. Lehenengo taldea Faktoriara joango da zuzenean eta ateratakoan Mendiolara joateko aukera izango luke. Bigarrenak berriz, “bueltatxo” bat emango luke Mendiolatik 11,00tarako Museoan egoteko.

PREZIOA


5 urtekoak eta beherakoentzat: 1€ / pertsonako

6 urtetik gorakoak: 6 € / pertsonako

BAZKARIA

Eguraldiaren arabera Itsasargiaren inguruan geldi gintezke

FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ.



TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA

URTARRILAK 23 ASTELEHENA



BLOGEAN AGERTZEN DEN FORMULARIOAREN BIDEZ IZENA EMATEA: ITXITA












martes, 17 de enero de 2017

KRONIKA OIASSO MUSEOA. 2016/11/20

EUES


Krakoletako aurtengo bigarrren txangoa aurreratu behar izan genuen museoan erabilgarritasun ezagatik. Beraz, goiz jaiki eta gero eta ohiko kopurua pixka bat murriztuta 60 inguruko mendizaleok Irungo Oiasso Erromatar Museoan bildu ginen. Gutako askok topoz joan ginen, bai Altzatik bai Herreratik, beste batzuk berriz kotxez. Baina 9,45ean punttu punttuan bertan geunden denok.

Unea aprobetxatu genuen mendizaleon txarteletan zigiluak jartzeko. Bitartean txangora eramango gintuen txu txu tren berdea nola iristen zen ikusi genuen. 10,00 etan eta zer izango genuen zain jakin gabe trenera igo ginen. Bi bagoiak bete genituen eta Irungo kaleak zeharkatuz Irugurutzetara abiatu ginen. Bidetik geure txikitxoek jende guztia agurtzen… Ezin izango dute esan jatorrak eta atseginak ez direla…
Bidetik txakur krosa ikusi genuen (lasterketa mistoa non korrikalariek txakur bati lotuta parte harzen duten) gustu eta tamaina anitzeko maskotak zeuden geure mendizale txiki aukera zezaten.

Irugurutzetara iristerakoan hasten zen lasterketa. Bertan bi taldetan banatu gintuzten bagoien arabera. Lehenengo bagoikoak kaskoa jartzera joan ziren zuzenean erromatar erako leizea ikertzera joaten baitziren. Bigarren bagoikoak berriz, burdina lehortzeko eta burdin txarra (hau da hezetasuna zuena) onenera bihurtzeko erabiltzen ziren labeak ikustera joan ginen.

Txikitxoak poz pozik eta helduoi Aiako Harriak Europako mendi zaharrenak direla jakinarazi ziguten. Horrezaz gain mineralez eta tunelaz beteta daude. Azken hau iaz Arditurrin ere ikasi genuen. Labeen jatorria eta haien erabilera ere azaldu ziguten. Karratuak borobilak baino aintzinagoak dira. Konturatu zirenean labea borobila izanda haizea hobeto zirkulatzen zuela hasi ziren borobilak egiten. Are gehiago leiho txiki bat izanez gero.

Gero kaskoak eta linternak trukatu genituen beste taldekoekin, poz pozik etortzen zirenak. Leizearen sarbidera eramaten duten burdinazko eskailerak igotzen ari ginela. Chillidak Haizearen Orrazian erabilitako materiala meategi honetatik atera zela ohartarazi zigun geure gidak.

Hemen kontuz altuak! Egia esateko 1,50ko gorakoek kaskarreko hartzeko aukera zuten jadanik. Sarrera estu xamar zen eta. Meategia umela eta iluna zen, eskerrak linterna genuela!. Meazuloren bat ikusi genuen, baita burdina garraiatzeko erabiltzen zen bagonetak ere. Laburbilduz, lur-azpian egotea gustatzen ari zaigula!

Bueltan, berri txu-txu trena hartu, geure lehenengo bagoiko mendizale txikiek segituan animatu egin ziren eta denbora guztia agur esaten pasa zuten. Egia esateko jendea oso oso jatorra izan zen, denek erantzuten (ezetz esateko moduan…)

Bai bidaia zein bisita arrakastatsuak izan ziren. Museorako bisita librea zen. Bertan Oiasso (Irun) erromatar-iragana ezagutu ahal izan genuen. Geure txikitxoentzat hau izan zen aspergarriarena. Nahiz eta duela 2000 urte erabiltzen zituzten eguneroko tresnak ikusi, museoa aspergarri samar izan zen etxeko txikientzat. Baina librea izanda familia bakoitzak bere erritmoa mantendu zuen eta horrela pixkanaka joan ginen agurtzen. Azkenean batzuek Museoko tabernan hartu zuten aperitiboa… beste batzuk berrik bazkaltzen gelditu ziren.

Hitz batez, egun zoragarria (beti bezala) non gauza pila bat ikasi genuen eta eskolako lagunekin eta familiarekin gozatu ahal izan genuen.

Hurrengo bisita Urtarrilak 29an. Trena itsasontziaren truke aldatuko dugu Pasai San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktoriarako bisitan.

Bertan ikusiko mendizaleok!!