jueves, 25 de junio de 2015

IGELDO KRONIKA 14 JUNIO 2015.

EUES



Kurtso honetako azken irteera benetako mendi-talde batentzat pentsatuta zegoen: Igeldo-Orio ibilbidea, alajaina! Beti bezala parte hartzea zoragarria. 85 kide! Eta irteera guztietan bezala ere zerura begira azken momentura arte… agian Santa Barbarak, eskolako bizilaguna, zerikusia du..azkenean inoiz ez gara bustitzen eta.

Hori bai, interneten agertzen ziren aurreikuspen txarrak izan arren igandeak izugarrizko eguzkiarekin esnatu gintuen. Udaberria amaitzeko egun zoragarri ibiltzeko.

10etan geldituta geunden DBUSekoekin. Denak sartzen ez ginenez, artikulatuak ezin baitzuen Igeldon buelta eman eta gutxiegi ginen mikrobusa hartzeko, bi familia taxian joan behar izan zuten.



Egia esateko eskertu zen denok batera egotea eta ez txandaka beste txangoetan bezala. Batzuek korrika egin behar izan zuten autobusa oso puntuala izan zelako eta bidetik Antiguoko triatloia zegoela ohartarazi ziguten eta nola ez Igeldon bukatzen zen, beraz gidariak ibilbidea aldatu behar izan zuen eta berari esker abisatu ahal izan genion gure kide VIPei, taxiak ere bidez aldatzeko. Azkenean denok elkartu ginen Igeldoko Kanpineko errotondan non Mariak txartelak zigilatu egin zituen.

Igoerari ekin genion txintxo txintxo eta denok ezkerraldetik. Buruan, ohituta gauden bezala lehenengo mailako txikia batzuk tiraka joaten zirela. Ibilbidea zoragarri, izugarrizko bistak eta animaliak edonon gure mendizale txikiak goza zezaten. Eskuinetik triatlonen parte hartzen zuten korrikalariak eta Igeldoko puntan bukatzen zela. Hainbeste ekintzekin, txangoko lehenengo zatia berehala pasa zitzaigun. Behin parkean, hamaiketakoari ekin genion eta indarrak berrituta txikiak elkartu genituen merezitako sariak banatzeko.

Mendi-talde proiektua sortu genuenean txikien natura eta mendiarekiko maitasuna sustatzea izan zen lehendabiziko asmoa. Horretarako pentsatu genuen txartela zigilatzea eta txango guztietara etorriko zirenentzat domina lortuko luketela. Emaitza benetan ikusgarria izan da. Domina lortu ez duten batzuek “errieta” bota diete gurasoei txango bat edo bi galdu izanagatik. Litekeena da hurrengo kurtsorako zuzentzea denok baitzarete txapeldun hutsak!

Txalo bero bat zuentzat eta beste bat Guraso Elkartearentzat sariak ordaindu izanagatik eta asko lagundu baitu proiektu honi aukera bat emateagatik. Eskerrik asko benetan denoi!











Diploma, eskumuturrekoak eta dominen ematean, hor belardiaren erdian, Goya sarien banaketan egongo baikinan zirudien. Dena kameraz eta mugikorraz beteta momentua hilezkortzeko. Gero talde argazkia egiteko aprobetxatu genuen eta bigarren txanpari ekin genion.



Txoribururen batek hesia salto behar izan zuen mendiko makila berreskuratzeko, oraingoan bai zela beharrezkoa. Lehenengo zatitxoa elkarrekin egin genuen baina hortik gutxira 3 taldetan banatu ginen. Aulkitxoekin joaten zirenak errepidetik, mendizale hutsak beste aldetik eta hirugarrena mistoa, pixka bat errepidetik eta pixka bat Done Jakue bidetik.

Kostaldeko bidea “amazonas” momentua izan zuen. 60 bat metro ia ia ikusten ez zen bide estu batetik lokatzez eta harriz beteta eta abentura sentsazioa sortu ziguna. Gero harrizko pista bat, putzuekin nonbait eta bista zoragarriak. Bakoitza bere erritmoan. Bidetik zapaburu eta tritoiez betetako iturria. Auskalo nola irten ziren bizirik hainbeste esku txiki harrapatu nahian. Baita oso jatorrak ziren bi behor oztoporik jartzen ez zituztenak argazkietan ateratzeko. Hori bai, pixka bat gaizki usaintzen zuten. Zeruan zenbait parapente Zarautzen gainetik.. eta pixkanaka pixkanaka Oriora gerturatu ginen. Gurutzetan Novoatarrek (Aiur, Aitor eta Mikel) argitzen ziguten nondik joan behar zen, beraiek aurreko astean egin baitzuten ibilbidea ikusteko nolakoa zen. Azkenean onik iritsi ginen eta sinkronizatuta egongo bagina bezala 3 taldekoak iritsi ginen hondartzara



Behin hondartzaren zein parkearen ondoko belardian bazkaltzen hasi ginen. Ondoko txiringitotik ere zenbait pitxer etorri ziren izugarri eskertu genuen edari freskagarriekin. Egia esateko kristoren beroa eta eguzkia zegoen… Batzuk (Fani, Virginia…) eguzkiak sortutako marka gorria zeukaten jadanik.



Mendizale gazteenak, lehenengoak izan ziren bukatzen eta berehala hondarrezko parkera joan ziren jolastera. Baina gutxi iraundu zuen pozak, Antoniok abisatu zigun jadanik, 20 minututan ekaitza baitzetorren Deba aldetik. Esan eta egin. Bat batean urrutiko trumoia aditu genuen eta zirak bilatzen hasi ginen. Trenaren ordutegia kalkulatu, motxilak eta haurrak bildu etortzear zegoen zaparrada saihesteko. Geltokirako bidean euria egiten hasi zen, eskerrak txangoa bukatuta zegoela. Altzatarroi izatea gustatuko litzaiguken estalitako parkean itxaron genuen 16,15enetan puntu puntuan iritsi zen trenera. 16,55ean Herreran geunden eta bertan banatzen hasi ginen. Txikiak nekatuta baina pozik eta helduok dutxan, pijaman eta etxeko arratsalde batean pentsatzen behin egun zoragarria pasata.

Izugarrizko uda eta oporrak opa dizuegu eta mantenduko dugu kontaktua hurrengo kurtsorako ekitaldiei buruzko informazioa bidaltzeko.

Mila esker zuen parte hartzeagatik eta Krakoleta Proiektu honi eman diozuen harreragatik.

Txalo bero bat ere Mariarentzat, hau dena koordinatzeagatik baina argi daukagu proiektuaren arrakasta zuei dagokizuela.

Eskerrik asko eta Irailera arte!!



viernes, 12 de junio de 2015

Asistencia curso 2014/2015

EUES

¿A cuantas excursiones has ido?



1 TXANGO 2 TXANGO 3 TXANGO 4 TXANGO 5 TXANGO 6 TXANGO
UNAI ESTEBAN OIER UGALDE MAIDER VILLA ASIER RUIZ EVELYN AZKUNE MIKEL MALDONADO
UNAI GARMENDIA VEGA FUENTES JUNE AZKUNA IVAN PRIETO IBAI JULIAN MAREN VERA
ADRIAN CUEVAS NOA GODOY J.CARLOS GUILLEN LEIRE PERALES OIHANA GROBAS NAIARA DUQUE
MARCOS DEL TESO NAHIKARI URKIA V.MANUEL QUEZADA ANE PRIETO ANE PUGA OLAIA DUQUE
JULENE JIAN OLAIZOLA OLAIA DE LA FUENTE IBAI PLAZA RICHARD CARBALLA MARTIN FUENTES IRENE FAYA
MARIO DEL TESO MARKEL CABALLERO MANEX HILL MAIDER BELTRAN EKAIN LOPEZ AITOR NOVOA
KERMAN RODRIGUEZ MEGAN MENDEZ
AMETS VILLA YERAY RAMIREZ NAHIA MERA
OIHANE GARCIA URKO UGALDE
BATIRTZE HERNANDEZ IBAI HERNANDEZ PAULA NUÑEZ
GAIZKA CALVO AIMAR URKIA
ANDREA RUIZ NOA SANCHEZ ALAIN GARCIA
JULENE FLORES ALEXIS ZUBIMENDI
HAIZEA CAJIGOS NORA PUGA AIUR NOVOA

AINHOA GROBAS

ALANIS AZKONA ALEX ALEJOS

MAITENA OSTOLAZA

OIHAN HERNANDEZ EDER NUÑEZ

ANE BELTRAN

UXUE GUESALAGA SARA MALDONADO

CRISTOPHER ZAPIRAIN


ALBA FAYA

miércoles, 10 de junio de 2015

EKAINAK 14 - IGELDO-ORIO - 14 JUNIO

EUES


TXANGORA JOATEKO IZENA EMATEKO AZKEN DATA EKAINAK 10


EUTSI KURTSO HONETAKO AZKENEKOARI!! Oraingoan Igeldoko kanpineraino autobusez egingo dugu. Horretarako DBUSen zerbitzuak alokatu ditugu.

Autobusa 10,00 etan aterako da Harri Berri geltokitik (biribilean dagoena Donostirako bidean) eta Igeldoko azken geltokiraino eramango gaitu (kanpinekoa). GARAIZ IRITSI, arren..

Handik eta errepidetik merenderora iritsiko gara nondik bi aukera izango ditugun norberak aukeratzeko momentuan gehien komeniko zaiona:
  • MENDITIK: Done Jakue bidea hartu hondartzaraino.
  • ERREPIDETIK: Errepidetik jaitsi hondartzaraino. (Hau da bide bakarra aulkitxoekin joanez gero)
OINEZ EGIN BEHARKO DEN BIDEA GUZTIRA 10 KM takoa DA.

Arratsaldean jolasak egongo dira eta geure mendizale txikieen artean sariak banatuko ditugu.



PREZIOA

ADIN GUZTIENTZAT: 1,40 €

BAZKARIA

Espero dugu eguraldi zoragarria izatea belardiaz eta parkeaz gozatu ahal izateko.
FAMILIA BAKOITZA ARDURATUKO DA BERE KIDEEN BAZKARIAZ.

ITZULERA

Libre izango da ideia arratsean trenez bueltatzea izan arren.


MILA ESKER!